Simeona Punsalan-Tapang

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Simeona Punsalan-Tapang
Bizitza
Jaiotza 1923
Heriotza 2015eko uztailaren  2a (91/92 urte)
Jarduerak

Simeona Punsalan-Tapang (1923 - 2015eko uztailaren 2a) Filipinetako Hukbalahap mugimendu politiko armatuko buruzagi bat izan zen, eta II. Mundu Gerrako gerra beteranoa zen. Gerra horretan, japoniarren kontra borrokatu zuen, eta hainbat eraso zuzendu zituen Arayak Kapampangan, baita Mandiliko bataian parte hartu ere (Kapampanga) 1944an, arrakastatsua izan zena. Lola Mameng eta Kumander Gerrero deitzen zioten[1].

Luis Taruc Huk buruzagiak deskribatu zuenez, "gorputz handiko emakumea zen, gizon batek beste indar zuena, gizonen arropa jantzi zalea, gogokoa zuen errifle automatikoa erabiltzea, eta aginduak ematen zizkien tirogileei". Bizitzako azken urteetan, gerra beteranoen eskubideen alde borrokatu zuen. Filipinetako askatzaile gisa goretsi zuten haren bizitzako azken urteetan eta, 2014ko uztailaren 1ean, ohoreak jaso zituen baserritarrentzat justizia soziala lortzearren; ekitaldi batean lore sorta bat, aitortza agiri bat eta laguntza ekonomikoa jaso zituen. Gogotsu eskatu zuen bizirik zirauten kamaradei laguntza emateko.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  «Last female Huk commander dies - The Manila Times Online» www.manilatimes.net . Noiz kontsultatua: 2018-03-03 .
  2. (Ingelesez)  Inquirer, Philippine Daily Woman Huk commander’s wish: Care for Huk vets . Noiz kontsultatua: 2018-03-03 .