Simulazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Astronauta baten lanaren simulazioa, igerileku batean.

Simulazioa, batzuetan simulakroa ere deitua, mundu errealeko sistema, gertaera edo prozesu baten imitazioa da. Konputagailuzko simulazioa konputagailu batean burutzen dena da; zenbakizko simulazioak, berriz, sistemaren parametro eta aldagaiak matematikaz irudikatzen ditu; azkenik, simulazio analogikoa sistema, gertaera edo prozesua era ez formal batean edo materialki irudikatzen duena. Simulakroak egoera errealetan, bereziki sute, istripu eta beste larrialdietan, nola jokatu behar den ikasteko simulazio-saioak dira. Egoera erreala modelizatzen eta imitatzen duten gailuei simulagailuak dira. Hezkuntzan erabil daiteke errealitateko egoeretan trebatzeko; segurtasunerako ingeniaritzan eta medikuntzan, berriz, larrialdi egoeretan nola jokatu behar den aztertzeko. Entretenimendu moduan ere erabil daiteke; bideo-jokoetan, esaterako, simulazioa maiz erabiltzen da.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]