Edukira joan

Skageneko gizonak udako arratsalde batean eguzkitan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Skageneko gizonak udako arratsalde batean eguzkitan
Jatorria
Sortzailea(k)Martinus Rørbye
Sorrera-urtea1848
IzenburuaMænd af Skagen en sommeraften i godt vejr
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak87 (altuera) × 124 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass43B55
Kokapena
LekuaSkagengo museoa
BildumaDanimarkako Galeria Nazionala
InbentarioaKMS535

Skageneko gizonak udako arratsalde batean eguzkitan (danieraz: Mænd af Skagen en sommeraften i godt vejr) Martinus Rørbye (1803–1848) paisaiaren generoan aditua izan zen margolari daniarraren olio-pintura da. 1848ean bukatu zuen, beraz, artista hil zen urte berean. 87×124 zm.ko tamainukoa da.

Rørbye Skagen bisitatu zuen lehen artistetako bat izan zen. Bere lehen bisita 1833an izan zen, bigarrena 1847an. Bere garaiko daniar artistarik garrantzitsuenetako bat izanik, asko bidaiatu zuen Norvegian, Grezian eta Turkian. Eckersbergen ikasle gogokoenetako bat, Danimarkako Urrezko Aroko margolari nagusietako bat da.

Rørbyek lan hau Charlottenborg jauregian erakutsi ondoren, margolana errege bildumarako Frederiko VII.a Danimarkakoak erosi zuen. Gaur egun, Danimarkako Galeria Nazionalaren jabetzakoa da, baina 1983az geroztik Skagengo museoan erakusten da.

Rørbye-k paisaia harmonikoen maisutasuna erakusten du kolorearen eta konposizioaren ikuspegi orekatuarekin. Urrezko Aroko margolariek Danimarkako landa-errealitatea irudikatzeko zuten moduaren ohikoa da. Paisaian denak lasaitasun adierazten du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]