Skansin gotorlekua
Itxura
Skansin gotorlekua | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 62°00′29″N 6°45′47″W / 62.00792°N 6.76306°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1580 (egutegi gregorianoa) |
Arkitektura | |
Skansin gotorlekua Tórshavneko gotorlekua da. Kaiaren atzekaldeko muinoan kokaturik dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Skansin gotorlekua Magnus Heinason itsasgizon faroetarrak eraiki zuen 1580ean hiria piraten erasoengandik babesteko. 1780an Rasmus Jørgen Winther Tórshavneko agintari bihurtu zenean gotorlekua haditzea erabaki zen. Ondoren ere izan ditu hainbat berrizte eta zabaltze Skansinek.
Bigarren Mundu Gerran britainiarrek okupatu zuten eta base militar gisa erabili zuten. Gaur egun oraindik ikusgai daude britainiarrek utzitako kainoi bi, bai eta daniar batzuk ere.
Itsasargia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gotorlekuaren barnean Skansineko nazioarteko itsasargi zuri-gorria dago.