Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Sozietate kolektibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Sozietate kolektiboa merkataritzako sozietate mota bat da. Sozietate mota honek, hirugarrenen aurrean jarduten eta erantzuten du, bazkideengandik ezberdina den pertsona bat izango balitz bezala. Honetaz gainera, merkataritza jarduerak edo jarduera zibilak, arrazoi sozial bateratu baten menpe burutzen ditu eta zorrei aurre egiteko kapital sozialarekin nahikoa ez balitz, bazkideak izango dira zorren erantzule (mugagabeki). Bestalde, sozietate kolektiboetan, kapitalaren ordez lan ekarpena egiten duen bazkideari, bazkide industrial deritzo.