Spaser

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Spaserra erradiazio-igorpen estimulatuaren bidezko gainazaleko plasmoien anplifikazioari deritzo. Izena ingelesezko Surface Plasmon Amplification by Stimulated Emission of Radiation terminoaren akronimoa da. David J. Bergman eta Mark I. Stockmanek fenomeno hau lehenengo aldiz deskribatu zuten 2003. urtean[1]. 2009ko abuztuan, Purdue, Norfolk State eta Cornell unibertsitateetako ikerlari batzuek lehenengo spaser gailua sortu zuten: 44 nm-ko diametroko nanopartikula, tindatutako siliziozko ingurune aktiboz inguratutako urrezko nukleoaz egina[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Surface Plasmon Amplification by Stimulated Emission of Radiation: Quantum Generation of Coherent Surface Plasmons in Nanosystems, David J. Bergman eta Mark I. Stockman, Phys. Rev. Lett. 90, 027402 (2003)
  2. The Smallest Laser Ever Made, Katherine Bourzac, MIT Technology Review, 2009ko abuztuak 17