Split disko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Split diskoa edo, ingelesez, split album ("disko zatituta" euskaraz) bi edo talde gehiago artean egindako diskoa da. Normalean, ekoiztetxe txikiekin egiten dira eta musika ez-komertziala izaten da. Ohikoa da talde berrien artean, horrela, haien lehenengo lanak era merke batez plazaratzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Splitak binilo-diskoekin hasi ziren. Euskarri horretan, alde bana artista edo talde baten eskuetan gelditzen zen. CDak sortu zirenean oinarrizko ideia mantendu zen nahiz eta beste euskarri horretan bi alde ez izan. XX. mendeko 80. hamarkadatik nagusiak ez diren estiloetan erabili izan dira split diskoak: punk rock, hardcore, grindcore, black metal, noise, indie rock...

Splitak normalean marginalitatean gelditu ohi dira. Dena dela, salbuespenak badira. Esaterako, 1977an, Paco Ibáñezek eta Cuarteto Cedrón talde argentinarrak Pablo Nerudaren poemekin split bat egin zuten, hau da, biniloa erdi eta erdi banatuta. Disko hori Ibañezen diskografiako garrantzitsuenetariko bat izan da.[1]

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekoizpenaren kosteak zatitu daitezke. Gauza bera promozio gastuekin gertatzen da.
  • Artista baten jarraitzaileek bestea ezagu dezakete. Normalean biltzen direnak, estilo aldetik, hurbilak izaten dira.
  • Elkarrekiko sinergiak sortzen dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]