Black metal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Black metal (euskaraz metal beltza) heavy metal musikaren azpigenero bat da. 1980ko hamarkadan Ingalaterra, Norvegia eta Suedian sortu zen. Thrash metal eta death metal azpigeneroen elkarketatik sortu zen.

Helvete-ko Black metal grafitia, Oslon.

Soinu eta hitz ilunak eta nahiko joera antikristau eta paganoa izateagatik ezaguna da, azpigenero honetako talde batzuk bere abestietako hitz edo gaietan satanismoa ere besakartu dute. Azpigenero honen beste ezaugarri batzuk: bateria erritmo biziak, ahots gordin, ohiulariak eta sudurretik ahoskatuak, gitarra elektriko oso distorsionatuak, lo-fi grabazioak eta oso ezohiko abestiak.

Generoaren jatorria eta garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80ko hamarkada. Lehen Olatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venom Erresuma Batuko taldea Black metalaren aitzindari kontsideratu ohi da. Taldekideek larruzko janzkera erabiltzen zuten, euren letrak satanikoak ziren, izengoiti mitikoak erabiltzen hasi ziren, eta taldearen lehenengo grabazioen produkzio kalitatea kaskarra zen [1]. 1982. urtean kaleratu zuten Black Metal diska, gerora musika generoari izena eman ziona[2]. 1982an Hellhammer taldea ere sortu zen Suitzan. Hellhammer-ek eragin handia izan du Black metal taldeengan, baita beranduago taldekideek 1984an sortu zuten Celtic Frost-ek[3].

King Diamond, Mercyful Fate-eko abeslaria.

Bi talde horien eraginez, letra ilunak erabiltzen zituzten eta thrash metal baino soinu ilunagoa zeukaten taldeak agertzen hasi ziren: Destruction (Alemania), Sodom (Alemania), Bulldozer (Italia), Root (Txekia) edota Mercyful Fate (Danimarka). Mercyful Fate-n letrak okultistak eta satanikoak ziren, eta King Diamond abeslariak corpse paint-a erabiltzen zuen. Garai berean, AEBn Possessed (1983) eta Slayer (1981) sortu ziren. Slayer-en soinu berria gaiztoa eta gordina zen[1].

1983an Bathory taldea sortu zen Suedian. Bathory-k Venom-en jarraitzaile askoren atentzioa deitu zuen, izan ere, antzekoak ziren, vaina Venom baino azkarrago jotzen zuten. Talde asko inspiratu ditu, norvegiako eszenakoak batez ere. Atmosfera iluna sortzea lortu zuten eta ahotsa gordina zen. Bigarren albumak, The Return...... (1985), 90ko hamarkadako Black Metalarekin antzekotasun asko ditu[1]. Beranduago, Pagan/Viking metal soinua sortu zuen Quorthon-ek[4], 1984tik aurrera taldekide bakarra izan zenak.

Aurrekoak ez ziren undergroundekoak izan. Undergroundeko taldeak ere garrantzitsuak izan ziren Black metalaren garapenean; 80ko hamarkadaren erditik aurrera lehen aipaturiko taldeen eragina jaso zuten talde asko sortu ziren: Poison (Alemania), Obscurity (Suedia), Slaughter Lord (Australia), Slaughter (Kanada), Sepulturaren hasierako grabazioak bakarrik, eta Sarcófago (Brasil), Rotting Chirst (Grezia), Sabbath (Japonia), Tormentor (Hungaria), Master’s Hammer (Txekia)...

Mayhem eta Euronymous[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mayhem klasikoa, ezkerretik eskuinera: Euronymous, Dead, Hellhammer eta Necrobutcher.

1984an Mayhem sortu zen Norvegian. Mayhem-ek eragin handia izan du Black metalaren garapenean eta historian. Mayhem-en soinua iluna zen. Gainera, Dead-ek, Morbid taldetik etorritako Suediarrak, corpse paint-a erabiltzen zuen[5] eta gero talde osoak. Euronymousek eta Snorrek (Thorns) Norvegiako Black metalaren ohiko riff estiloa asmatu zuten[6].

Øystein Aarseth, Euronymous izengoitiaz ezaguna, mundo osoko undergroundeko taldeekin zeukan harremana. Gutunen bidez komunikatzen zen beste taldeekin eta demoak ere trukatzen zituen. Colombiako Bull Metal[7] musikariak Hego Amerikako hainbat demo eta diska bidali zizkion Euronymous-i[8]. Colombiako "Ultra Metal" mugimenduaren grabazio asko bidali zizkion, hala nola, Reencarnación eta Parabellum taldeenak. Sarcófago talde brasildarraren INRI (1987) albumak itsututa zeukan Euronymous[9]. Hego Amerikako taldeek zalantzarik gabeko eragina zuten Mayhem-en musikarengan.

90ko hamarkada. Bigarren Olatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norvegiako eszena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fantoft Stavkirke-a erre zuten 1992ko ekainaren 6an.

90ko hamarkadaren hasieran Norvegia izan zen Black Metalaren erdigunea. Bertan talde asko Black metalean hasi ziren eta beste talde berri asko sortu ziren: Mayhem, Darkthrone, Burzum, Immortal, Gorgoroth, Emperor, Satyricon, Enslaved, Ulver, Thorns... Norvegiako eszena oso ezaguna egin zen munduan zehar, Mayhem-eko Dead abeslariak bere buruaz beste egin zuelako[5], Varg Vikernes-ek Euronymous hil zuelako[6]eta Norvegian hainbat eliza erre zituztelako kristautasunaren aurka egiteko[2]. Norvegiako eszenak Black metalaren ezaugarriak finaktu zituen, gutxi gorabehera, eta beste talde asko inspiratu.

Les Légions Noires[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadaren amaieraren eta 90ko hamarkadaren hasieraren artean Frantziako iparraldean sortu zen Black metal musikarien taldea da. Hasieran The Black Legions izena hartu zuten, baina geroago frantsesezko izena erabiltzen hasi ziren; Les Légions Noires edo LLN. 1997. urtean, gutxi gorabehera, desegin zela uste da. LLNko taldeen grabazioak lagunei eta ezagunei ematen zizkieten, kopia oso gutxi egiten zituzten. LLNren aldizkaria "The Black Plague - First Chapter (And Maybe Last One)" argitaratu zen 1995an.

Azpigeneroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambient black metal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambient black metalak ez du ohiko black metalak duen soinu gordina. Soinuak atmosfera bat sortu ohi du eta ambient musikaren elementuak txertazen dira. Azpigenero honen barruan daude Burzum-en Filosofem (1996)[10], Xasthur (AEB), Drudkh, Panopticon...

Black metal melodikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpigenero honen taldeek musikari melodiak nabarmen txertatzen diote. Azpigenero honen barruan daude Dissection, Catamenia, Borknagar, Dimmu Borgir, Arthemesia...

Black metal sinfonikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Black metal melodikoaren antza handia dauka. Teklatuen erabilera eta orkestrazioak dira azpigeneroaren ezaugarri bereizgarriak. Azpigenero honen barruan daude Emperor, Limbonic Art, Graveworm...

Raw black metal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Black metal tradizionalaren bertsio gordinena da, eta grabazioen kalitatea eskasa izan ohi da. Azpigenero honen adibide dira Aiqëhahirit, Ildjarn...

Bathory-ren Blood Fire Death albumaren irudia (1988).

Folk Black/viking metal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Black metal Aldatu lotura Wikidatan

Folk black metalak black metala eta folk musika nahasten ditu. Kulturaren arabera nahasketa ezberdina izango da. Viking metal da ezagunena. Eskandinaviako mitologiaren eta musikaren eragina daukan Black metal azpigeneroa da. Kristautasunaren aurka egiteko joerarengatik sortu zen, baina satanismoa aldarrikatu beharrean, kristautasunaren aurreko ohiturak eta mitologia miresten dira. Bathory-k sortu zuen Viking metal soinua Blood Fire Death (1988) eta Hammerheart (1990) albumetan, eta beste talde batzuk generoa garatu dute, esaterako Enslaved. Storm, Falkenbach...

Blasphemy.

War black metal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaguna ere bada Bestial black metal izenez. Azpigenero hau bortitzena eta kaotikoena da. Azpigenero honen barruan daude Blasphemy, Conqueror, Black Witchery, Impiety...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c   Extreme Metal Music (2016-12-06), Black Metal By Fenriz, https://www.youtube.com/watch?v=DQpMIR6RuaA. Noiz kontsultatua: 2018-05-28 .
  2. a b   Valtiel Lúgubre (2014-07-02), Until The Light Takes Us (2009) (Subtitulos Español), https://www.youtube.com/watch?v=vul54JbHWNg. Noiz kontsultatua: 2018-05-28 .
  3.   «Celtic Frost - Encyclopaedia Metallum: The Metal Archives», www.metal-archives.com, https://www.metal-archives.com/bands/Celtic_Frost/269. Noiz kontsultatua: 2018-05-28 .
  4.   «Quorthon - Encyclopaedia Metallum: The Metal Archives», www.metal-archives.com, https://www.metal-archives.com/artists/Quorthon/715. Noiz kontsultatua: 2018-05-28 .
  5. a b   «Dead - Encyclopaedia Metallum: The Metal Archives», www.metal-archives.com, https://www.metal-archives.com/artists/Dead/41. Noiz kontsultatua: 2018-05-28 .
  6. a b   «Euronymous - Encyclopaedia Metallum: The Metal Archives», www.metal-archives.com, https://www.metal-archives.com/artists/Euronymous/38. Noiz kontsultatua: 2018-05-28 .
  7.   «Bull Metal - Encyclopaedia Metallum: The Metal Archives», www.metal-archives.com, https://www.metal-archives.com/artists/Bull_Metal/7863. Noiz kontsultatua: 2018-05-28 .
  8. (Gaztelaniaz)  «Amistades extremas: el black metal entre Medellín y Oslo - Tornamesa», Tornamesa, 2015-03-08, http://blogs.eltiempo.com/tornamesa/2015/03/08/amistades-extremas-el-black-metal-entre-medellin-y-oslo/. Noiz kontsultatua: 2018-05-28 .
  9.   Michael., Moynihan, (2003), Lords of chaos : the bloody rise of the satanic metal underground (New ed. argitaraldia), Feral House, ISBN 9781932595529, PMC 646836298, https://www.worldcat.org/oclc/646836298 .
  10.   «Burzum - Filosofem - Encyclopaedia Metallum: The Metal Archives», www.metal-archives.com, https://www.metal-archives.com/albums/Burzum/Filosofem/382. Noiz kontsultatua: 2018-05-28 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • LLNren aldizkaria "The Black Plague - First Chapter (And Maybe Last One)" [1]
  • Euronymous-i elkarrizketa [2]