Status quo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Status quo latinezko esaldi bat da eta euskaraz dagoen moduan edo gauzak dauden moduan itzuli ahal daiteke. Politikan eta soziologian erabiltzen den terminoa da.

Besteak beste, nazioarteko politikan edo diplomazian erabiltzen da bi alderdi edo gehiago negoziazio bat egiten ari direnean, nolabaiteko oreka-egoera mantentzen denean (edo mantendu nahi denean). Egoera politiko hau gutxi gorabehera iraunkorra denean (edo iraunkor mantendu nahi denean) adierazteko erabiltzen da.

Honen aldaera bat status quo ante esaldia da. Esaldi honekin status quo bezela laburtua askotan, guda egon baino lehenago edo gatazka edo gerra bat egon baino lehen egondako egoera berdinera edo antzekora bueltatzea esan nahi du.