Statu quo ante bellum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Status quo ante bellum» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Statu quo ante bellum, latinezko esaera bat da, euskaraz "gerra aurreko egoera" esan nahi du.

Printzipioz, nazioarteko hitzarmenetan erabilia da, gudalekutik indar armatuen erretiratzea eta gerra aurreko egoeraren itzulera adierazteko. Gatazkaren ondorioz, borrokatu diren bi aldeetako batek ere lurralderik edo eskubide politiko eta ekonomikorik irabazi edo galdu ez duela esan nahi du.

Uti possidetis iuris esaeratik argiki nabarmentzen da, honen bitartez borrokatu diren aldeak gerran bereganatu dituzten lurraldeetaz jabetzen baitira.