Stillorgan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Txantiloi:Dublingo barruti infotaula Stillorgan (irlanderaz Stigh Lorgan) Irlandako Errepublikako Dublin hiriburuko eremu bat da, Dun Laoghaire-Rathdowneko konderrian kokaturik dagoena. 19.840 biztanle ditu (2006). 1940tik aurrera garapen handia izan du hiriburuaren eraginagatik.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badirudi Teach Lorcan ("Lorcanen eliza" edo "Lorcanen etxea") izenaren daniar eta normandiar aldaera dela. Lorcan O'Tooleko Laurence izan liteke edo bestela daniar buruzagi bat. Stillorganen aurreko izen zelta Athnakill zen, "elizaren lekua".

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Stillorgan gaztelua, gaur egun ospitale psikiatrikoa da.
  • Santa Brigidaren eliza, 1706an eraikia.
  • Obeliskoa, XVIII mendean Edward Lovett Pearcek diseinatua.