Substratu (kimika)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kimikan substratua da erreakzio kimiko batean produktua sortzeko erreaktiboarekin erreakzionatzen duen espezie kimikoa. Erreakzioa gertatzen ari den gainazalari ere esan dakioke. Kimika organikoan substratua transformatzen ari den konposatu organikoa da[1][2].

Biokimikan substratu esaten zaio entzima baten eragina jasaten duen substantziari.

Le Chatelierren printzipioaren testuinguruan, substratua kontzentrazioa aldatzen ari den erreaktiboa da. Adibidez, erreakzio katalitiko batean katalizatzailearen eragina medio egitura aldatzen ari den erreaktiboari esaten zaio substratu, inoiz ez katalizatzaileari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Chemistry (IUPAC), The International Union of Pure and Applied. «IUPAC - substrate (S06082)» goldbook.iupac.org Noiz kontsultatua: 2021-05-21.
  2. Substratu. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus Noiz kontsultatua: 2021-05-21.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]