Summerhill

Wikipedia, Entziklopedia askea

Summerhill 1921ean Ingalaterran sortu zen eskola bat da. A.S. Neill haur- psikologian formakuntzan zuen hezitzailearen eskutik,. Summerhill-ek gaur egungo eskolaren kontzeptuak erabat apurtzen ditu eta eztabaidak pizten ditu pedagogiaren munduan.

Sumerhill-en sorkuntzaren arrazoietako bat izan zen Neill oso kezkaturik zegoela haurrengan autoritatearen erabilera eta errepresioen pisua dituzten efektuengatik esaterako, beldurra eta ardura falta. Neillen nahia espazio bat eraikitzea zen non pertsonek sendatzeko edo osatzeko aukera izango zuten eta epaiketa eta errieta beteriko tratuak saihestu.

Eskola libre edo demokratiko gisa izendatzen dute askok euren burua, funtsa askatasuna baita. Eskola alternatibo ere deitzen zaie, azken batean, indarrean dagoen hezkuntza-sistematik kanpo ­daudelako. Duela 90 urte zabaldua izan zen sistema hau, aldiz gaur egun, askotan aipatzen edota ikusten dira eskola alternatiboak, libreak eta demokratikoak, baina A.S. Neill (eta orain Zoe bere alaba) aplikatzen dutena Summerhillengan, iraultzailea bezala ikusia da oraindik ere. Alaitasuna eta zoriontasunaren bilaketa da eskola honen helburua.

Summerhillen ezaugarri nagusienetariko bat indibiduoa %100ean errespetatzen duela da, pertsona bakoitza bere erabaki eta ekintzen erantzule bihurtuz. Haurrak bere kabuz ikas dezan beharrezkoa da prozesu biologikoari arreta jarri eta haurraren prozesu psiko-sozio-biologiko orokorrak eta bere behar pertsonalak zeintzuk diren ikertu eta horiek errespetatzea. Bestetik, inork ezingo du haurraren ordez erabakiak hartu, bera izango da, bere kabuz, bere bizitzako agintea hartuko duena eta berak erabakiko du zer egin nahi izango duen, hala nola, klasera joan edo ez, ze irakasgai hautatu, zenbat orduz… Erdigunean haurra jartzen dute. Summerhill-en ere bizitza komunitatean garrantzitsua da. Summerhill-en eskolari hitz egitean ohizkoa da hau eskola libre bat bezala definitzea, 250 arauekin bateragarria dena.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona libreak heztea eta hauek askatasunez eta zoriontasunez bizitzea. Azken finean, erdigunean haurra jartzen dute. Helburu nagusia haurrak autonomia eta iniziatiba izatea da, jakin-min edo kuriositate naturala mantentzea, pertsona libreak, autodidaktak eta sortzaileak lortzea, eta horri loturik baita autodiziplina bultzatzea ere. Frogatu izan da haurrari dagokion denboran aukeratzen uzten zaionean, gai jakin bati buruz interesa hartzen duenean alegia, askoz azkarrago eta hobeto ikasiko duela gai hori, urteetan zehar gai berdina behartuta ikasten daraman ume batekin konparatuz.

Aste bat Summerhill-en[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun normal bat Summerhill-en: Gosaria 8:00tatik 8:45tara da. 8:30 baino lehen esna eta jantzita egon behar gara ofizialek isunak ez jartzeko (ofizialak umeak dira baita). 9tan txirrina bat klaseen hasiera adierazten du. Kurtsoak hasten dira 13hak arte. Klasetara joatea ez da derrigorrezkoa.

Talde txikienek 12h30tan jaten dute eta handienek 13h30tan. Gero atsedenaldi bat daukate, non erabiltzen duten kirola egiteko, bizikletak konpontzeko, motoreekin lan egiteko... Tea hartzeko denbora 16htan daukate. 17htan jarduera ezberdinak hasten dira: txikienei ipuin bat kontatzen zaie. Gazteak tailer batera bidaliak dira (marraztu, margotu...) eta handienek tailer mekanikoetan eta aroztegietan lan egiten dute. Astelehen arratsaldean zinemara doaz. Astearte arratsaldetan irakasle eta ikasleek Neill-en psikologiari buruzko hitzaldiak entzuten dituzte. Asteazkenetan dantza dago eta haiek musika aukeratzeko aukera dute. Ostiralak erreserbatuak dira beste jarduera ezberdinak burutzeko, esaterako antzerkiak. Larunbatetan eskolako bilera orokorra antolatzen da eta bilketa bukatzerakoan dantza dago. Eskulanentzako ez dago ordutegi finkorik, ez dago ere irakurketa denbora espezifikorik, haurrek nahi dutena egiten dute ez baitzaie interesatzen plan konplikatuak, haiei interesatzen zaiena dira irudimen eskatzen dituzten jarduerak. Erlijioari begira, Sumerhill-en ez da batere aipatua, eta horrek garai horretako testuinguruari begira, eskandalu bat sortu zuen Neill-ek bere ideiak argitaratzean (erlijioari begira), azaltzen du haurrek erabaki osoa dutela erlijioa kurtsoetan ez barneratzeko. Halaber, gaur egun, eskola gutxitan erlijioa inposatua da, erlijioa aukera bat bezala ikusia da.

Eskolaren funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gela eta ikasgaiak aukeratu daitezke, umeak libreki aukera dezakete nahi duten moduan, ez badute joan nahi ez dute joan behar, Neill-en ustez “Haurrak bizitza propio bat eduki behar du eta ez gurasoek nahi dutena”. Summerhill-en ez daude notak, ez kalifikazioak; sariak baztertuak dira nortasunaren garapen normala desbideratzen dutelako. Landu daitezkeen irakasgaiak: Ingelesa, matematika, zientziak, arteak, herritartasuna, informatika, teknologia, hizkuntzak, geografia, historia, musika, gimnasia… dira. Ez dira irakasgai guztiak kurtso guztietan ematen, kurtso guztietan ematen diren irakasgaiak hauek izan daitezke: Ingelesa, matematika, zientziak, herritartasuna, informatika eta gimnasia. Summerhill-en klaseak aukerazkoak dira, eta dagoen egutegia bakarrik irakasleei zuzendua dago. Orokorrean ikasleek haien adinen araberako klaseak dituzte, baina beste batzuetan haien interesen arabera antolatzen dira.

Eskolaren arauak Ildo beretik jarraituz, eskolako arauei begira, goitik ezarritako arauek ez dute balio, baizik eta haurrek probatu, esperimentatu eta ikusi behar dute zerk balio duen eta zerk ez, eta horren inguruko gogoeta egin; Asanbladetan elkarbizitzaren araudia zehazten dute.

Summerhill-en eskolari hitz egitean ohizkoa da hau eskola libre bat bezala definitzea, 250 arauekin bateragarria dena. Mota guztietako arau hauek komunitateak, bai haurrak eta bai helduek, libreki eginikoak dira aldizka berrikusten direnak eta beharrezkoa izanez gero aldatu egiten direnak. Askatasuna metodologiaren oinarria da: haurrek nahi dutenean jolastu dezakete eta klasera joaten direnean nahi dutelako da. Horrek ez du esan nahi ikasten ez dituzten gairik daudenik. Euren erritmoan ikasten dituzte denok adin berdinean gauza bera ikasi ordez. Ikasleen interesak oso zabalak dira, jakintasun guztiak elkarri lotuta daudelako.

Ikasturte hasieran ikasle bakoitzak erabakitzen du ze klaseetara joango den, eta hori izango da euren konpromisoa. Klaseak euren egutegia eta estruktura izango dituzte, baina derrigorrezkoak ez izatean, haurren interesa handiagoa izango da. Ebaluazioak egongo dira, baina itxaropen akademiko gabeak. Hauek ikaslearen aurrerapena ikusteko egiten dira. Ikasleak aukeratzen dute unibertsitatera joan nahi duten ala ez, baiezkoa bada azterketa baterako prestatzen dira.

Bizitza komunitatean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Summerhill-en ere bizitza komunitatean garrantzitsua da, ez bakarrik aukerak gauzatzeko, jolasteko, ikasteko eta izateko askatasuna, ikasleen artean familia handi bat eraikiz, haurren demokrazia deiturikoa. Esan dezakegu aipatutako hau izan daitekeela Summerhill-en eskola munduan bakarra egiten duena.

Liburuaren ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Haurraren ontasuna, kontsideratuz umea izaki arrazionala dela bizitzan zehar dituen interes propioak defendatzeko gai dena.
  • Alaitasuna eta zoriontasunaren bilaketa hezkuntzaren amaieran.
  • Berdintasuna garapen intelektual eta sentimentalaren artean hezkuntzarekiko. Gaurkotasunean kontsideratzen da adimenari garrantzi gehiago ematen zaiola sentimenduei baino eta horrek gauzak sentimentalki esperimentatzeko ezgai bihurtzen gaitu.
  • Erlijio askatasuna, Summerhillen ez da inongo irakaskuntza erlijiosorik ematen.
  • Obra honetan elkarrekiko errespetua azpimarratzen da, adin, genero… bereizketarik egin gabe.
  • Irakasleen zintzotasuna autorearentzako funtsezko ezaugarria da.
  • Haurraren ikasketa prozesua independentea izateko eta horrela bizitzan zehar bere kabuz baliatzeko.
  • Zigorren errefusaketa, autoreak uste baitu hauek beldurra eta etsaitasuna eragiten dutela garapen psikiko osasuntsu bat eragotziz.
  • Haurrari errudun ez sentiarazi.

Neillen ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guraso askok haien seme-alabak hortik ateratzen dituzte, ez baitute sinesten Sumerhillen hezkuntzan, beldurra daukate hauek 21 urte betetzerakoan, ez gai izatea bizi bat eraikitzea.

Summerhill-en haurren eta helduen arteko “jokoa” konstantea da. Denek haien beharrei erantzuten dute. Neill-en arabera, pertsonekin egoista den irakasle bat, ezin du irakasle izan. Haurrengan ikusten den neurri gabeko agresibitatea, haiek bizitako momentu txar guztiak libreki manifestatzeko aukera ez ukaitearen ondorioa da. Ondorioz, logikoa da Sumemrhill-en haurrek agresibitate gutxiago erakustea. Azken finean, Sumerhill-en arrakasta esandakoari esker lortu da, izan ere, ikasleak libreki tratatzeagatik, berdintasunean eta errespetu osoarekin.

Haur batek arazoak ematen baditu zoriontsua ez delako da, behintzat hala uste du Neillek. Orduan, hau gertatzerakoan, Neillek psikologiarekin, erreflexioarekin... zerikusia duen lezio bat ematen die haur hauei. Ez du metodo finkorik erabiltzen, baina zenbait alditan, irakaspen indibidualarekin hasteko, Neillek galdetegi hau egin izan du:

  1. Gustuko duzu zure aurpegia ispilura begiratzen zarenean? (kasu honetan erantzuna beti negatiboa zen)
  2. Zure aurpegiko zein atal da gutxien gustatzen zaizuna?
  3. Zer da zure buruaz gutxien gustatzen zaizuna?

Horren ondoren, haurrei hitz sorta bat ematen zaizkio, beraiek beraien burua ebaluatu ahal izateko eta puntuazio bat emateko. Hitz sorta horiek honako hauek dira: eskulana, jolasak, zentzu soziala, liraintasuna, autonomia, musikalitatea…

Askatasun gabeko haurra VS. Haurrak askatasun osoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neill-ek baieztatzen du gobernuak inposatzen duen hezkuntzak, bizitzako emozioak (amodioa, haserrea,...) ia osoki baztertzen dituela. Bakarrik garuna hezten dela. Haren arabera gure emozioak eta gure jakintza libreki adierazteko askatasuna balute, haurrak bakarrik garatuko lirateke. Helduak argi daukate haien haurrak hezi nahi dituztela haien lasaitasunaren arabera, hau da, haien hezteko modua haien ongi izatearen arabera egiten dute.

Bestalde, Neill-ek dio haurra sortu den momentutik ona dela, ez daude arazoak dituzten haurrak, baizik eta arazoak dituzten guraso eta irakasleak. Neill-en irudiz, belaunaldi berriak lasaitasun eta askatasun osoan biziko dira, baina hori bakarrik, gaur egungo belaunaldikoek ez badute mundua hausten.

Neillek haurrak askatasunean eta autonomian hezi behar direla defendatzen du, azpimarratuz, askatasuna eta libertinajea ez direla nahastu behar (libertad y libertinaje), izan ere, hainbat guraso ez dituzte termino hauek desberdintzen. Laburtuz, haurra bere askatasunean utzi behar zaio, baina horrek ez du adierazten nahi duen guztia egingo duenik. Umeek helduen eskubide berdinak izatea izango den ideala eta hau eskolan aplikatu.

Hona hemen “libertad” eta “libertinaje” hitzen definizioak, hauen arteko desberdintasuna hobeto ulertzeko, RAE-ren eskutik:

LIBERTAD: Facultad natural que tiene el hombre de obrar de una manera o de otra, y de no obrar, por lo que es responsable de sus actos. Estado o condición de quien no es esclavo. Estado de quien no está preso.

LIBERTINAJE: Desenfreno en las obras o en las palabras. Libertad excesiva y abusiva en lo que se dice o hace.​ Conducta de la persona libertina (que se entrega sin freno a los placeres sexuales).

Summerhill-eko hezkuntzak erakusten du askea den umea zintzoagoa dela eta pentsatzen duena beldurrik gabe adierazten duela, jakinez euren iritzia bota dezaketela inongo errepresiorik gabe. Neill-en arabera jendetza kontserbadorea izaten ohi da, eta hori helduen gustukoa dela, izan ere, helduek balore emozional zaharretara eusten dira eta ondorioz gazteria erreprimitzen dute. Zeren eta helduek ez dute gogo onez hartzen gazteen askatasuna, beldurra baitiete balore berriei. Neill-ek esaten du sozietatea gutxika liberatu egiten dela non aldi bakoitzean debeku gutxiago eta askatasun gehiago dauden. Summerhill-en frogatu egin da askatasuna soluzioa dela. Tamalez, gutxi dira haurren benetako ontasunean sinisten dutenak, nahiz eta Summerhill horren proba eztabaidaezina izan den. Gerora bertan ibilitako haurrek ez dute arazorik izan Unibertsitatera joateko nahiz gizartean integratzeko.

Summerhill-en hezkuntza, hezkuntza arruntaren aurrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neill-en ustez bizitzaren helburua zoriontasuna lortzea da, eta eskolarena bizitzarako prestakuntza ematea. Beraz, hezkuntza arruntak ez du arrakastarik izan zentzu honetan. Nerabeek eskolan egiten duten lanaren gehiengoa denbora, energia, pazientzia eta sormena galtzea da. Eskoletan ikasle axolagabeak aurkitzen dira, diziplinaren indarra eta hainbat zailtasun direla medio unibertsitatera iristen direnak irudimen gabeko irakasleak edota mediku kaskarrak izatera iristen direnak. Azken finean, titulu unibertsitarioak edo goi mailakoak ez dute balio handirik, alferrikakoak baitira gizartearen gaitzen aurrean borrokatzeko. Estatu kapitalista, komunista eta sozialista guztietan haurrak hezteko eskola konplexuak eraikitzen dira. Guzti hauek ez dute inongo zentzurik ez baitiote laguntzen umeei eta nerabeei gaitz emozionalak eta gurasoek eta irakasleek inposatutako presioaren ondorioz sortutako gaitz sozialak menderatzen.

Summerhill-eko ikasle ohi baten hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Summerhill-en aske zara beti ere gainerakoen eskubideak eta askatasuna zapaltzen ez dituzun bitartean. Hau da, Summerhill-ek erakutsi zidan gauzarik garrantzitsuenetako bat. Haurrak besterik ez izaten uzten digute, benetako haurrak. Uste dut, honi esker, orain heldu arduratsuago batean bihurtu naiz. Gaur egun, nire bi seme-alabak pozik ikasten dute Sumerhill-en eta ikusten ditudan bakoitzean, euren benetako izaera ikus dezaket eta bizitzaz gozatzen dut. Orain, nire seme alabek benetako haurtzaroa bizitzen ari dira eta hori, niretzat, gauzarik garrantzitsuena da. Beti izango naiz Summerhill-en defendatzaile sutsua eta espero dut, etorkizun batean, mundua konturatzea haurren eta haurtzaroaren askatasunaren benetako garrantziaz.” Warabe Tatekoji

Zein da eskola libreen etorkizuna?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskola alternatibo batzuek esperientzia luzea dute eta emaitza probatuak, baina eskola alternatibo gehienak ez dira legalak eta egoera nahiko prekarioetan diraute lanean. Izan ere, diru-laguntzarik jasotzen ez dutenez, beharrezko diru guztia gurasoek jartzen dute. Baina kuotak altuegiak izatea ere eragozpena da familia zenbaitentzat, ondorioz, maiz bertako hezitzaileak egoera nahiko kaskarretan lan egiten dute.

Metologiaren aurka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala ere Summerhillen funtzionamendua ez da mundu guztiaren gustukoa eta honen aurkako jarrerak ere agertu izan dira, izan ere, uste izaten da Summerhillen hezkuntza metodoak askatasun gehiegi ematen diela eta hori ez dela egokia zeren eta haurrek ez badituzte araurik, zigorrik ezta beldurrik kaos moduko zerbait sortu daiteke.. Ildo beretik jarraituz, Sumerhillen kontra dauden hainbat argumentuen arabera, gizartean arau batzuk ezarriak daude eta hauek betetzea beharrezkoa da gizarteratze egoki bat izateko, baina Summerhillen umeek nahi dutena egiten badute eta araurik gabe hazi eta hezten badira hau ez da posible izango. Gainera, arauak umeari bide bat ezartzeko baliagarriak dira, hauek oraindik ere ez baitute euren nortasuna garatu eta nolabaiteko bultzada bat behar dute aurrera egiteko. Horregatik uste da Neillen eskola liberal hau ez dela egokia. Ume bati diziplina eta moral mini bat irakatsi behar zaio eta gaiztakeriaren bat egiten duenean zigorra ipini, bestela, basatik batzuk bihurtzeko arriskua dago. Metodo hau ez da eraginkorra, umeak egun guztian zehar jolasten ibiliko ziren. Kontraesan asko daude metodologia honetan. Adibidez, “aste normal bat Sumerhill-en” ikus dezakegu nola 8:30-tarako jantzita egon behar direla bestela ofizialek isunak jarriko dizkiete haurrei, beraz Sumerhillen defendatzen den askatasun zabal hori ematen du nolabaiteko mugak dituela zeren eta zer gertatzen da egun batean ez badute ohetik altxatu nahi? Gainera Summerhillen hainbat arau dituzte, eta ohikoa denez hauek jarraitu egin behar dira. Egia da arauak denen artean erabaki eta eztabaidatzen dituztela, baina zaila izan daiteke denen gustukoak izatea, beraz zer gertatzen da arauren bat gustuko ez duen ume baten askatasunarekin? Gainera, aipatu izan da haurrek ez dutela ordutegirik irakasleek ordutegia soilik daukatela dio liburuak, baina ikusi ahal izan dugun bezala, Summerhillen egun guztiak antolaturik daude jarduera desberdinekin.

Ekarpenak eta aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoe Neill Readhead: Alexander Neill eta Ena-ren alaba da. Summerhill-en hazi zen. Zzoe telebista saio askotan egertu egin da Summerhill ezagunagoa izateko asmoz. Barnetegia zuzentzen laguntzeko bere senarra laguntzen dio, Tony Readhead. Bikoteak lau ume ditu, Amy, Willian, Henry eta Neill, Summerhill-en graduatuak izan ziren. Zoek aipatzen du, bere aita gizon ona zela, baina oso denbora gutxi pasatzen zuen berarekin.

Zoe ikaslea zenez eta bere aita, Alexander, zuzendaria, batzuetan zaila egiten zen, aita eta zuzendaria desberdintzea. Aipatzen du, hezitzaile bezala oso gizon ausarta zela. Summerhill eskolak oso momentu latzak bizi izan dituelako, arazo ekonomikoekin eta baita kanpoko influentziak sortu zituzten arazoekin. Hala ere, Neillek jarraitzeko ausardia izan zuen eta gaur egun arte jarraitu du bere filosofiak. Zoek 2006. urtean liburu bat idatzi zuen Summerhillen inguruan, Summerhill and A.S Neill izenekoa.

Ena May Neill: Alexander Sutherland Neill-en bikotea izan zen. Alenxander S. Neill-en heriotzaren ondoren, 1973an, Ena Sumerhill-en norabia hartu zuen eta metodologia antiautoritarioarekin jarraitu zuen. 1985ean, Enak, barnetegiaren kudeaketa bere alabari utzi zion, Zoë Neill ReadHead.

Gipuzkoako “Eskola Libreak”[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Summerhilleko eskola librearen ereduari buruz ikasi ondoren Gipuzkoan ere zer nolako eskola motak aurkitzen diren jakin nahi izan dugu eta horien artean eskola libre interesgarri bat aurkitu izan dugu.

BIHOTZ INGURU BASO ESKOLA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Donostian kokatzen da.
  • Irabazi-asmorik gabeko instituzioa da.
  • Aire librean egiten dira ekintzak.​
  • Bigarren zikloko haurrekin egiten da lan: 3 eta 6 urteren arteko haurrekin.
  • Eskola honen helburua: pedagogia libre batean heztea da.


Proiektu hau sortzen da, Donostialdeako lurraldean, ia ez dagoelako aukerarik haurrak eskola libre batean egoteko aukera. Beraien helburua da, haurrak modu libre batean heztea, osotasun guztiekin eta pedagogia berritzaileak bultzatzea. Haurren auto-errealizazioa bilatzen dute. Eta nahiz eta hiri batean bizi, ingurune naturalak aprobetxatzeko aukera.

Hezitzaileak momentu honetan 5 dira, hezkuntzaren mundutik datoz eta gainera eremu desberdinetan formazioa daukate; psikopedagogian, soziologian, filosofian eta psikologian. Gainera, hezkuntza aire librean izateko modeloan formatutak daude.

Nahiz eta irizpide nagusia, aire librean egotea den, Uliako interpretazio zentroarekin akordio batera iritsi ziren eta aire librean egon ezin direnean joaten dira. Baita ere bistakoa da eguraldi txarra egiten duenean, arropa eta oinetakoak, baldintza meteorologikoetara egokitu behar dela. Gainera ez da berdina, hiri batean egotea euria ari duenean, edo baso baten erdian. Basoak bere mikroklima propioa duelako, eta baldintza metereologikoetatik babaesten ditu

Egun bat, Bihotz inguru baso eskolan horrelakoa izaten da: basoaren hasieran jartzen dira eta hortik ibilaldiarekin hasten dira. Eta jolas lekura iritsi arte jarraitzen dute. Bertan lehenengo gauza da haurrak aztertzea ea ondo dauden. Haur guztiak daudela aztertu ondoren hamaiketakoa egiten dute.

Hamaiketakoa egin ondoren, tailerrak egiten dituzte, edo abestiak, edo jolas grupalak, non haurrek borondatez erabakitzen dute jolastu ala ez. Horren ondoren, jolas librea hasten da, hau da, haurrek 40/50 minutu inguru dituzte beraiek nahi dutenera jolasteko. Metodologia hau errespetatuz, haurrekiko errespetua garatzen da, haurrari behar dituen espazioak eta denbora eskainiz.

“Liburuaren deialdia”rekin, jolas librea bukatzen da. Momentu horretan haur guztiak elkartzen dira eta beraien esperientziak kontatzen dira elkarri. Horren ondoren, jaitsialdia hasten da eta hor bukatzen da saioa. Hurrengo kurtsorako proposamena da, haurrei bertan bazkaltzeko aukera ematea eta baita ere siesta botatzeko.

ZINGIRA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zingiran kokatuta dago, Aiako Olaskoegia auzoan.
  • Hazkuntza autonomoa garatzeko elkartea da.
  • Hamar familiak eramaten dute aurrera.
  • Balio demokratikoetan eta bizikidetzarako askatasunean oinarritzen dituzte printzipioak.
  • Hezkuntza sistema ofizialak erabiltzen duten metodologiatik ateratzen dira.

Proiektu honen sorrera ematen da, guraso talde bat kezkatuta zegoelako gaur egungo hezkuntza sistemarekin, eta argi zeukaten bere seme-alabak ez zirela hezkuntza sistema ofizialean hasiko. Horregatik, haurrak oso txikiak ziren bitartean, elkartu egin ziren eta Kimabe izeneko elkarte bat sortu zuten. Bertan, hazkuntzaren inguruan zituzten zalantzak partekatzen hasi ziren, eta horren ondorioz, hezkuntza eredu alternatiboak ezagutzen hasi ziren.

Proiektu berri bat sortzeko grina hasi zen, eta espazio egoki bat bilatzen hasi ziren, eta 2015.urtean proiektua martxan jarri ziren. Gaur egun, 10 familia bildu dira bertan, guztira 14 haur daude bertan eta 20 heldu baino gehiago.

Hainbat faktore desberdintzen dute hezkuntza sistema ofizialetik, adibidez, haurrak komunitateko kide aktiboak dira. Jolas espontaneoa eta librea bultzatzen da, eta gainera espazioa naturala eta handia daukate. Helduak izango dira prozesu honi forma emango diotenak, baina beti ere, haurraren denborak errespetatuz.

Horrelakoa izaten da egun bat Zingiran, goizeko 9:00etatik, arratsaldeko 15:00etara egoten dira bertan. Hor egoten dira 14 haurrak eta 3 bidelagun. Bi talde desberdinetan banatzen dira, adinaren araberakoak. Alde batetik 6 urtetik beherakoak eta bestetik, 7 urtetik gorakoak egoten dira. Aipatutako lehenengo taldea, jolas espontaneoan egoten dira eta alderdi hauek sustatzen dira, jolas sinbolikoa, psikomotrizitatea. esperimentazioak… Bigarren taldearen dinamika berriz, desberdina da, hauek, tailerrak egiten dituzte, talde lana eta lan pertsonalak sustatuz. Interes pertsonaleko tarte bat ere izaten dute, bertan, haurrei motibatzen zaie eta barne emozioak kaleratzen erakusten diete. Adimena bultzatzeko tailerrak ere egiten dituzte, adibidez, pintura, buztina, eraikuntza, mugimendua… Asteazkenero, txangoak egiten dituzte, eta ohiko dinamikatik ateratzen dira. Naturara joaten dira; txabolak egitea, zuhaitzak ezagutzera, erreka ikustera… Baita ere museoetara joaten dira edota inguruko baserrietara.

Asteroko plangintza hau, ostiralera erabakitzen dute, haur eta helduen artean. Haurrek bere nahiak eta desioak azaleratzen dituzte eta baita ere aste osoan zehar, zer sentitu duten adierazten dute.

Aipatutako eskola libre honen gain Gipuzkoan ere beste hezkuntza sistema batzuk aurkitzen direla jakin izan dugu nahiz eta metodologia desberdin hauek erabiltzen dituzten eskolak libreak ez izan. Hala ere hauei buruz ikastea interesgarria iruditu zaigu:

AMARA BERRI[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza sistemari dagokionez, Amara Berri sistemaren hezkuntza- ekintzak ikasleari zuzenduak daude, baina hezkuntza esku-hartze horretan parte hartzen duten guztiak kontuan hartzen dira, azken finean, pertsona-kontzeptuaz hitz egiten ari gara.

Oinarrizko hiru elementu aurkitu ditzakegu:

  • Ikasle bakoitzarengana hurbiltzean izaki oso bat bezala hartzea.
  • Ikasleek dituzten intereseetatik abiatzea eta ez irakasleenetatik.
  • Ikasle bakoitzak bere ezaugarri kontzeptualak eta emozionalak eta bere gaitasun indibiduala duela onartzea.

Metodologiaren barruan ezaugarri hauek aurkitu ditzakegu beste batzuen artean:

  • Adinak nahastea: aniztasunaren esparrua (sexua, adina, kultura...) areagotzen duen beste elementu bat da eta gainera gizarte elkarrekintzarako esparru bat sortzea errazten du.
  • Ezberdintasuna ezaugarri bat bezala hartua: sistema honek argi utzi nahi du desberdina izatea ez dela gauza negatibo bat eta hori dela eta, denak ezberdinak izatea haien abiapuntua bihurtu da. “Berdinak izatea ezberdinak izatean datza”


Gipuzkoa Amara Berri sistema jarraitzen duten beste hainbat eskola aurkitzen dira adibidez: Harri-Berri-Oleta ikastola (Donostia), Murumendi (Beasain) edota Urdaneta (Ordizia).

Amara Berri sistemaren ordez beste sistema batzuk erabiltzen dituzten eskolak ere daude esaterako Zapaburu, Montessori eredua erabiltzen du eta.

ZAPABURU[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Montessori eredua
  • Eskola pribatua da.
  • Haur hezkuntza: 2-5 urte
  • Ratioa: 9 ikasle irakasle batentzat


Zapaburu eskola pribatua da. Laikoa, elebiduna eta haur hezkuntzako haurrak jasotzen dituena. Haurra izate aktibo gisa ulertzen da metodologia honekin, hau da, etengabe hazten ari dena, leku guztietatik ikasten ari dena...

Zapaburu definitzen duten identitate zeinuak: Bakoitzak duen erritmoarekiko errespetua.

Haurraren paper aktiboa hezkuntza prozesuan:

Ikasketak haurrarengan benetako eragina duela uste dute. Horregatik, ahal den heinean, esperientzetatik haurrak sortutako ikasketak bultzatuko dituzte.

Prestatutako espazioak: Haurrak babestuta sentituko diren lekuak izango dira, beraiek izateko aukera emango diena, sentitu eta egiten dutenarekiko epaiketarik gabekoak.

Egituratutako materiala: Egunero eskuragarri egongo dira ikasketa berriak bultzatzeko materialak eskolan. Montessori materiala, bereziki.

Mugitzeko askatasuna: inguru eta espazio desberdinetan mugitzeko aukera izango dute haurrek, norbera sentitzeko helburuarekin eta unean egin nahi dutena aukeratzeko askatasunarekin.

Jolasa: Haurraren egunerokoaren parte da.

Ezaugarriak:

  • Haur bakoitzarekiko arreta pertsonalizatua talde kopuru mugatuetan. Kopuru gehiena 9 haur hezitzaileko.
  • Adin desberdinen arteko nahasketa. John Dewey edo Maria Montessori adituek proposatutako teoriaren arabera, ikasketa kooperatiboa bultzatzen da. Teknika honen bitartez, adin txikikoak helduagoak direnei behatuz eta interrelazioa bultzatuaz. Eta helduagoak direnak txikienei laguntzeko, txikiagoak lagundu eta babesteko balio izango die.
  • Espazioaren mugimendu askea eta lan egiteko lekuaren aukeraketa, beti ere kideen onarpena izanik. Honela, haurraren autonomia eta erabakitzeko ahalmena garatuko dira.
  • Maria Montessori, Rebeca eta Mauricio Wilden metodoei jarraituta eta Celestine Freinet eta Rudolf Steiner adituen printzipio pedagogikoak kontuan izanik, interrelazioa bultzatuko duen eremua bultzatuko da.
  • Hezkuntza emozionala lantzeko garrantzia, haurraren garapen osatua emateko asmoz.
  • Auto arakatu, deskubritu eta esploratzeko ikaskuntza. Guzti horretarako prestatutako eta babestutako inguruan. Haurraren etapa bakoitzarekin bat datorren Montessori materiala erabiliaz.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Summerhill - Fondo de cultura ecónomica. A.S. NEILL (1963)

Aires de cambio. (2018). Summerhill: una escuela donde lo más importante son los niños.

Xtec.cat. (2018). Summerhill, la escuela donde se cultiva la felicidad. [online] Available at: http://www.xtec.cat/~lvallmaj/biblio/neillsu2.htm .

Ludus.org.es. (2018). Summerhill, escuela democrática. [online] Available at: http://ludus.org.es/es/blog/2015/5/los-ninos-tienen-que-dedicarse-a-matar-dragones#.WqvnmOeCHIV

Centros.edu.xunta.es. (2018). SUMMERHILL. [online] Available at: http://centros.edu.xunta.es/iesgamallofierros/webantiga/web_filo/summerhill.htm.

Pablo, C. (2018). Summerhill. [online] Yoviendoescuelascarlamartin.blogspot.com.es. Available at: http://yoviendoescuelascarlamartin.blogspot.com.es/2015/01/summerhill_25.html

Amaraberri.org. (2018). Nuestra concepción del alumnado (Amara Berri). [online] Available at: http://amaraberri.org/topics/elcolegio/marco/pec/concepalumnado.

Zapaburu. (2018). Hasiera. [online] Available at: https://web.archive.org/web/20180511222934/http://www.zapaburu.org/?lang=eu

El redescubrimiento del internado Summerhill

Tony Readhead archives