Edukira joan

Tabar, Sierra de

Koordenatuak: 42°40′30″N 1°21′22″W / 42.675°N 1.356°W / 42.675; -1.356
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tabar, Sierra de
Datu orokorrak
Garaiera791
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°40′30″N 1°21′22″W / 42.675°N 1.356°W / 42.675; -1.356
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Tabar, Sierra de, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Bizkar luze batek osatzen du mendi hau, Loitiko mendatean hasi eta 8 bat kilometro iparralderago amaitzen dena. Ez dago bizkar honetan halere gora-behera handirik, eta ordokitik tontorrera ere 300 metro eskas dira: nahiko apal gelditzen da beraz aldameneko Itzagaren itzalean. Tontorraren hegoaldeko bizkarrean mendebaldeko isurialdeko gari soroak ertzeraino heltzen dira, tarte batzuetan pasabidea bera oztopatuz; oinezkoen arrastorik ere ez da ageri tarte batzuetan. Ekialdeko isurialdean aldapa handiagoa da eta sastraka da nagusi gain aldean eta pinudia behe aldean. Iparraldeko bizkarrean bidezidorra ez da askoz nabarmenagoa, baina oztopo handirik gabe egin daiteke bidea. Erpin geodesiko batek markatzen du tontorra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tabar, Sierra de, http://www.euskal-herria.org/.