Eztabaida:Anoki

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Garbizalekeria vs terminoak asmatzea[aldatu iturburu kodea]

@Kamiruaga Euskaltermek "anoki" gomendatzen du eta "eskote" proposatzen du bigarren aukera gisa. Elhuyarrek "eskote" emeaten du (Heg.). Euskaltzaindiak ere "eskote" dakar ("anoki" ez, bide batez). Lepo-zabaldura, ordea, ez dator inondik ere. Terminoak asmatuko baditugu, justifikatuta egon beharko litzateke, are eta gehiago lehendik existitzen zen "eskote" horren gainetik jarriko badugu. Theklan (eztabaida) 21:30, 30 martxoa 2022 (CEST)[Erantzun]

Ez dut terminorik asmatu, "lepo-zabaldura" Nola Erran hiztegiak ematen du, eta "lepo-hastu" eta "biluzertz" Zehazkik. "Lepo-zabaldura", hiztegian agertzeaz gain, izendapen argi samarra iruditu zitzaidan, eta, "eskote" ez lez, mugaren alde bietako euskaldunoi ulerterraz zaigulakoan nago; horregatik, izenburu ipini nuen. Kamiruaga (eztabaida) 08:45, 31 martxoa 2022 (CEST)[Erantzun]