Lankide eztabaida:Kamiruaga

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Kamiruaga, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Izenburu etzana[aldatu iturburu kodea]

Zer egin behar dut izenburuaren zati bat hizki etzanez baina bestea hizki arruntez imintzeko [e.b. Hasiera (Biblia)]

Aupa Kamiruaga: izenburu osoa letra etzanez ezartzeko {{izenburu etzana}} dago; zati bat bakarrik ez dakit nola ezartzen den. Hala ere, aipatzen duzun artikuluan {{lan infotaula}} txertatu diot, eta txantiloi horrek izenburua letra etzanez eta parentesi hartekoa letra arruntez uzten du. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:52, 23 abendua 2019 (CET)[Erantzun]
Eskerrik asko zure erantzun arinagatik

Kaixo! Interesa baduzu, jakin ezazu aspaldi ari garela euskarazko Biblia hemen lantzen: s:Biblia - Theklan · Eztabaida · E-maila 19:11, 23 abendua 2019 (CET)[Erantzun]

Euskozaletasun[aldatu iturburu kodea]

Egun on Kamiruaga: euskozaletasun artikuluan egiten are zaren aldaketak egin baino lehen, irakurri al duzu eztabaida orrian Xabier Armendaritz eta biok izaten ari garen eztabaida?-Urtar (eztabaida) 13:49, 30 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]

Artikuluen izenburuak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Kamiruaga:

Azken aldian artikuluen izenburuetan egin dituzun aldaketa batzuk eztabaidagarriak izan daitezkeelakoan, wikipediako politiketan artikuluen izenburuei buruzko politika batzuk ditugula gogorarazteko idazten dizut.

Adibidez, Ezpaindun (botanika) artikulua Lamiaceae berrizendatu duzu. Aldaketa hori desegin eta berriz jarri dut izenburutzat Ezpaindun (botanika), izan ere espezieen_artikuluen_izenburutzat_euskarazko_izen_arrunta erabiltzea erabaki dugu euskarazko wikipedian. (Esteka honetan gai honi buruz duela 6 hile eman zen eztabaida).

Agian lagungarri aurkituko duzu wikipediako politiketan artikuluen izenburuei buruzkoei begirada bat emotea.

Edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:46, 7 martxoa 2021 (CET)[Erantzun]

Arratsalde on:
Oker zaude, nik ez dut aipatu duzun berrizendapen hori egin, nik Lamiaceae jatorrizko artikuluari ezpaindun izena erreferentziarekin gehitu diot, eta ezpaindun (botanika) birbideratze-orria sortu dut. Apiaceae artikuluan gauza bera egin dut, ginbaildun (botanika) birbideratze-orria sortuta. --Kamiruaga
Ups! Arrazoi. Liatu egin naiz antza. Parkatu.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 18:44, 7 martxoa 2021 (CET)[Erantzun]

Wikimedia Foundation research[aldatu iturburu kodea]

Kaixo,

Sam Walton deitzen naiz. Wikimedia Fundazioan egiten dut lan eta erabiltzaile-ikerketa abiarazi dugu Wikipediako editoreek nola ikertzen duten eta erreferentziak nola gehitzen dituzten ulertzeko. Ikerketa honek Fundazioaren etorkizuneko lanak gidatuko ditu bere ikerlanaren bultzaketa eta erreferentziatze lan-jarioaren esparruan.

Mezu hau jaso duzu ikerlanean, Wikipedian edukiak eta erreferentziak gehitzen aritzen zaretenon berri jaso nahi dugulako, zuen esperientziaren berri.

Euskal Wikipedian aritzen diren 5 editoreen feedback-aren bila gabiltza. Elkarrizketak 90 minutukoak izango dira, euskaraz eta Spiegel bideratutakoak, gure nazioarteko ikerketa kidea lan honetarako. Ez da ingelesik behar parte hartzeko.

Elkarrizketatzaileek zure ikerketa lanari buruz galdetuko dizute, baita nola identifikatzen dituzun iturri fidagarriak edo nola gehitzen dituzun erreferentziak ere. Baliteke elkarrizketatzaileek eskatzea zure pantaila konpartitzeko zure ikerketa prozesua erakuts dezazun. Spiegelek elkarrizketa bukatzen duen edonori ordainsaria eskainiko dio esker moduan. Nahi izanez gero, Wikimedia Fundazioari dohaintzan emateko aukera izango duzu. Elkarrizketak bideo-konferentzia bidez gauzatuko dira apirilak 19an eta 30ean.

Parte-hartzean interesatuta bazaude edo galderarik baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan (swaltonlotura=wikimedia.org). Korrespondentzia ingelesez azkarragoa izan arren, nahi izanez gero, gure itzulpen zerbitzuak euskara erabilita harremanetan jartzea ahalbidetuko du. Zure pazientzia eskertuko genuke gure erantzunak jasotzerakoan, hizkuntza zerbitzuak erabiliz gero balitekeelako egun batzuk behar izatea erantzuna itzultzeko.

--

Hi,

My name is Sam Walton. I work at the Wikimedia Foundation, and we are conducting user research to understand how Wikipedia editors do research and add references to Wikipedia. This research will help guide our future work around supporting research and referencing workflows.

You are receiving this email because we want to hear from editors like you, who do research and add content and references to Wikipedia, about your experience.

We are seeking feedback from 5 editors who work primarily in Basque Wikipedia. Interviews will be 90 minutes long and will be conducted in Basque by Spiegel, an international research partner working with us. No English will be required for participation.

Interviewers will ask about how you research a topic, identify reliable sources, add references, and might ask you to share your screen to demonstrate your research process. Spiegel will be offering an honorarium for anyone who completes the interview. This can be donated back to the Wikimedia Foundation if you would prefer not to receive it. Interviews will take place over video conferencing between the 19th and 30th of April.

If you would be interested in participating or have any questions please contact me (swaltonlotura=wikimedia.org). English correspondence will be faster, but we do have a translation service which will allow us to correspond in Basque if you prefer. We appreciate your patience in responding to you, as the language service may take several days.

Thanks, Samwalton9 (WMF) (eztabaida) 17:23, 8 apirila 2021 (CEST)[Erantzun]

Wikipediako Estilo Gida[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko, Kamiruaga, Wikipedian artikulu berriak sortzeagatik eta euskarazko sinonimoak gehitzeagatik. Horrela jarraitzera animatzen zaitut, baina ohartxo bat egin nahi nizun. Wikipediako lankideok Estilo Gida bat sortu genuen eta hori jarraitzen dugu. Gida horren arabera, adibidez, artelan, literatura eta filmen izenburuen kasuan, euskarazko itzulpena ematen dugu noizbait itzulpenik egin bada, guk ez dugu gure kabuz itzulpen berririk ematen; Euskaltzaindiaren arauei jarraitzen diegu; artikuluen izenburuetan Euskaltzaindiaren hiztegiko hobespenak jarraitzen ditugu; eta testuan lankide batek erabili duen euskara batuko hitz zuzena errespetatzen da, hitz horren ordez beste sinonimorik jarri gabe. Honen inguruko zalantza edo argibiderik behar izan ezkero, txokoan ala eztabaida orrietan idatzi dezakezu eta beste lankideen erantzunak jasoko dituzu. Ondo izan.-Urtar (eztabaida) 15:48, 10 apirila 2021 (CEST)[Erantzun]

Azulejuen artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Azulejuen inguruko artikulu bat baino gehiago izenburuz aldatu duzu @Kamiruaga:, ez eztabaida eta ez ezer, eta horietako batzuetan bastante lan egin dut, bereziki azulejuzko herri-seinaleen kasuan, non eta Hego Euskal Herrian dagoen ondare berezia dokumentatzen, commons bidez eta wikidata bidez, nahiko lan egin dudan. Mesedez, izenburu aldaketarik egin behar baduzu hurrengoan, gutxienez aldez aurretik eztabaida ireki. --Luistxo (eztabaida) 19:54, 10 apirila 2021 (CEST)[Erantzun]

Gehiegizko sinonimoak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Birzuzenketak sinonimoen bidez egitea oso interesgarria da, eta beharrezkoa. Baina duda dut artikuluen sarreran sinonimo guztiak jartzearekin. Irakurlearentzat astun bilakatzen da sarrera. Adibide bat, Tekla instrumentu. Nahi baduzu, "etimologia" atal bat egin daiteke hasieran, eta jarri zeintzuk diren dituen sinonimo eta hitzen erabileraren inguruko argibideak. Bestela, luzeegi geratzen dela uste dut. Theklan (eztabaida) 12:54, 22 urtarrila 2022 (CET)[Erantzun]

Eva Perónen jaiotza izena[aldatu iturburu kodea]

Borroniren eta Fraserren lanen arabera, Eva Perón jaio zenean Eva María Ibarguren izenarekin erregistratu zuten agirietan. Irakurri hurrengo esaldia:
Juníngo Erregistro Zibileko 728. aktaren arabera, María Eva Duarte izeneko neska bat jaio zen bertan 1922ko maiatzaren 7an. Dena den, Eva Perónen biografia ikertzen aritu diren aditu guztiak bat etorri dira akta hori gezurrezkoa dela aldarrikatzen. Hain zuzen, ikertzaileen ustez, Evak berak eskatuta faltsutu zen agiria 1945. urtean, Juan Domingo Perónekin ezkontzeko Junínen izan zenean. Zehazki, Borroni eta Vacca ikertzaileak izan ziren jaiotza-agiria faltsua zela frogatu zuten lehenbizikoak, eta horretarako bataio agiriaz baliatu ziren. Gaur egun, historialari guztiak bat datoz Eva hiru urte lehenago jaio zela, 1919ko maiatzaren 7an, eta Eva María Ibarguren bataio izena jaso zuela. Aipatzekoa da, bestalde, Eva Perónen autobiografian, La Razón de mi Vida izenekoan, ez dela jaiotzaren inguruko data ez erreferentziarik jasotzen, ezta haurtzaroko kontakizunik ere[1][2].
Beraz, artikuluan egin duzun aldaketa atzera bota dut. -Sikret8 (eztabaida) 14:12, 15 uztaila 2023 (CEST)[Erantzun]

  1. Borroni et al, 23-24
  2. Fraser et al, 1996: 2–3