Eztabaida:Bidaiariaren problema

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulua ezabatuko, mesedez?[aldatu iturburu kodea]

Artikuluarekin nahastea izan dugu, ingelesezko "en:Travelling salesman problem" artikuluaren euskarazko bertsioa existitzen ez zelakoan, "Bidaiariaren problema" artikulu berria sortu nuen eta eskeleto bat prestatu nuen ikasle batzuen artean banatzeko. Gerora konturatu naiz existitzen zela euskarazkoa, baina lotu gabe zegoela: "Saltzaile ibiltariaren ebazkizun".

Ikasleek haien proba-orrian egin dute lana eta amaitzean bakoitzak bere zatia artikulu originalean jartzea da asmoa, 2009an Joxemai-k sortutako "Saltzaile ibiltariaren ebazkizun" artikuluan. Beraz, uste dut onena nik sortutako "Bidaiariaren problema" artikulu hau ezabatzea dela eta "Saltzaile ibiltariaren ebazkizun" artikulua modu egokian lotzea beste hizkuntzetakoei eta wikidatari. Ondo iruditzen zaizue? Egingo duzue, mesedez? anazj (eztabaida) 08:47, 19 maiatza 2023 (CEST)[Erantzun]

@Anazj: aldatu dut wikdata elementua, orain Saltzaile ibiltariaren ebazkizun artikuluarekin lotuta dago. Jarraitu dezakezue lanean, eta behin dena artikulu orretan batuta dagoenean Bidaiariaren problema orrian birzuzenketa jarri dezakezue. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 10:11, 19 maiatza 2023 (CEST)[Erantzun]
@Lainobeltz: Pentsatzen nuen hobe izango zela Bidaiariaren problema orria erabat ezabatzea.
@Anazj: behin bertara doazen estekak zuzenduta ezabatu ere egin daiteke. Bidaiariaren problema izen okerra dela uste baduzu estekok zuzendu eta ezabatu egingo dugu. Izena balioduna bada, baina Saltzaile ibiltariaren ebazkizun egokiagoa, birzuzenketa ondo dago. -Lainobeltz (eztabaida) 15:48, 19 maiatza 2023 (CEST)[Erantzun]
@Lainobeltz: Orain ulertzen dut. Ba uste dut Bidaiariaren problema izena zuzena dela eta Saltzaile ibiltariaren ebazkizun izena Saltzaile ibiltariaren problema izenera aldatu behar dela. Hortaz, zuk diozun bezala egingo dugu eta gero alias batekin aldatuko dugu artikuluaren izena. Horrela, bere historia osoa jasoko du. Ez nuke nahi Bidaiariaren problema artikuluan dauden txapuzak mantentzea. Birzuzentzearekin edukia ez bada ikusiko, primeran! Eskerrik asko!
@Anazj: Saltzaile ibiltariaren ebazkizun Saltzaile ibiltariaren problema orrira mugitu dut. Ez dakit Bidaiariaren problema orritik zerbait bertara eraman nahi duzun. Bestela, bertako edukia #BIRZUZENDU[[Saltzaile ibiltariaren problema]] kodearekin zapaldu dezakezu. -Lainobeltz (eztabaida) 19:00, 19 maiatza 2023 (CEST)[Erantzun]
@Lainobeltz: Egina! Eskerrik asko guztiagatik. Ikasi dut zerbait berria oraingoan ere... :)