Edukira joan

Lankide eztabaida:Lainobeltz

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Gehitu atala
Wikipedia, Entziklopedia askea
Latest comment: duela 2 hilabete by Eurohunter in topic Euskara

Eztabaida artxiboa

[aldatu iturburu kodea]


Remeneroa lankidearen galderak (10:36, 3 urtarrila 2023)

[aldatu iturburu kodea]

Iepa, egun on. Mila esker, nire amumari buruzko artikulu bat hobetzearren egin naz kide, izekogaz datu batzuk konfirmatu ondoren eguneratuko dot. Agur bero bat --Remeneroa (eztabaida) 10:36, 3 urtarrila 2023 (CET)Reply

Remitbuber

[aldatu iturburu kodea]

Hola, Lainobeltz. Por favor, ¿podrías borrar Nicolás Atanes y Virus Matemático, como ya lo has hecho antes? Esas páginas no son otra cosa que autobombo del vándalo cross-wiki Remitbuber. Intenté etiquetarlas para borrado, pero ahora una IP insiste en retirar las plantillas. Gracias y saludos, Hasley (eztabaida) 15:36, 7 urtarrila 2023 (CET)Reply

@Hasley: Hecho. Gracias :) -Lainobeltz (eztabaida) 19:58, 7 urtarrila 2023 (CET)Reply

Dpezquerra lankidearen galderak (20:25, 7 urtarrila 2023)

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, urte berri on! Azken egunetan lanean egon naiz eta ya lortu det aldaketa guztiak argitaratzea nere lankide orrian. Orain, nola egin dezaket egitazko artikulu bat bihurtzeko? Eta ez lortzekotan, lankide orrian egindakoak kontatzen du? --Dpezquerra (eztabaida) 20:25, 7 urtarrila 2023 (CET)Reply

Aupa @Dpezquerra: jarraitu laguntza orri honetako bideoko azalpena orria sortzeko. Orria eduki gabe sortu dezakezu. Gero, zure proba orrian, emon "aldatu iturburu kodea" botoiari, hautatu dena (CTRL+A) eta kopiatu; Joan sortutako orrira, emon "aldatu iturburu kodea" botoiari eta itsatsi bertan edukia, eta emon "aldaketak argitaratu" botoiari. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:39, 7 urtarrila 2023 (CET)Reply

Nola aldatu artikulu baten izenburua

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Lainobetz

Hanka sartze bat eduki dut eta ez dakit nola konpondu. Frantsesezko Blanche Lefebvre artikulua itzuli eta argitaratu egin dut. Argitaratu ostean, baina, konturatu naiz itzultzaileak izena aldatu dueta eta euskarazko artikuluaren izenburua Blanca Lefebvre jarri duela. Informazio bila ibili naiz, baina ez dut topatu eta ez dakit zelan jarri izenburu egokia (Blanche Lefebvre).

Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 12:55, 12 urtarrila 2023 (CET)Reply

Aupa @Joseintx: orriaren goaildean, aldatu eta hoiek dauden tokian, zabaldu eskuineko gehiago; aukeren hartean mugitu agertuko zaizu, klikatu bertan; agertzen den taulan, Blanca Lefebvre agertzen den tokian jarri izen egokia eta emon Aldatu orriaren izenburua botoiari. Arazoren bat baduzu esan lasai.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:17, 12 urtarrila 2023 (CET)Reply
Eginda! Eskerrik asko.
Ez dakit mugimendua egindakoan agertzen diren kontuz ibiltzeko mezuak ulertu ditudan:
1) "ea orriak bere kategorietan dagokion ordenan agertzeko gako egokiak dituen"
-> bizialdia txantiloian ...|Lefebvre, Blanche}} agertzen da. (Hori galdetzen zuen?)
2) Ez dago izenburu zaharreko artikulurantz lotura duen orririk
3) Blanca Lefebvre ez zen argipen orri bat.
Uste dut dena ondo gelditu dela.
Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 17:41, 12 urtarrila 2023 (CET)Reply

Zirriborroa txantiloia

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo: Yazilikaya artikulu berrian zirriborroa txantiloia kendu didazula ikusi dut. Zergatik? Zeintzuk dira irizpideak zirriborroa txantiloia jartzeko? --Suna no onna (eztabaida) 10:43, 30 urtarrila 2023 (CET)Reply

Aupa @Suna no onna:: Zirriborroiei buruzko azalpenak hemen. Zirriborroa noiz den edo ez muga ez dago beti oso argi, aipatzen duzun artikuluan jada ez dela pentsatu dudalako kendu diot. Halere, oraindik zirriborro dela baderitzozu jarri lasai berriz txantiloia.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 11:56, 30 urtarrila 2023 (CET)Reply

Laguntza eske

[aldatu iturburu kodea]

Gabon Lainobeltz,

Lotsa apur bat ere sentitzen diat hau idazterakoan. Nik betetzen ez diaten arlo baten, hiri denbora kentzearren, 2023ko otsailean.

Aurretik, 2021an, honako elkartrukea izan genuen:

Egun on @Lainobeltz:, Hainbatetan begiratu diat nola egin, baina ez nauk gai Infotaula sartzeko. Oraintxe editatu diat MiMi Aung-ena, eta ezin. George S.Kaufman-ekin bezala. Laguntza orrietan ez diat biderik aurkitzen. Bazegok "txuleta" errazen bat hori egiteko? Aldez aurretik mila esker, Iñazio Irizar. 11:40, 1 maiatza 2021 (CET.)

@Iñazio Irizar:: uste baino errazagoa da. Aldatu moduan zaudenean, sakatu "Txertatu" > "Txantiloia" eta, kasu honetan "Biografia infotaula automatikoa". Txertatu eta gorde. Ondoren, beste hizkuntzekin lotu behar duzu artikulua. Honetarako, jarraitu hemen dauden argibideak: Laguntza:Wikidata#Artikulu_bat_Wikidatarekin_nola_lotu.Ba gaur arratsaldean, eta atzo, saiatu nauk artikulu berrietan infotaula hori gehitzen artikuluari... Eta ezin.

Bazegok era sinple batean urratsak ematerik, banan banan? Hemen klikatu, gero hemen, gero hemen, etab... Laguntza arloetan eta wikidatan ez diat aurrerapen praktikorik lortu, denbora dexente begira egon arren.

Aldez aurretik mila esker, eta Oñatira hatorrenean, poteoa nire kontu.

Eskuminak,

Iñazio

Olaitturri (eztabaida) 22:38, 6 otsaila 2023 (CET)Reply


Aupa @Iñazio Irizar: Nola editatzen duzu: ikusizko editurearekin (Aldatu klikatuz zabaltzen dena) ala wikitestu editorearekin (Aldatu iturburu kodea klikatuz zabaltzen dena)?
Gabon @Lainobeltz. Mila esker erantzunagatik. Beti ikusizko editorearekin aritu izan nauk, Aldatu klikatuz. Olaitturri (eztabaida) 23:17, 8 otsaila 2023 (CET)Reply
Aupa @Iñazio Irizar:
  • infotaula automatikoak jartzeko: jarri kurtsorea artikuluaren hasieran ; zabaldu txertatu menua eta aukeratu txantiloia; agertzen zaizun kutxan (template search jartzen duena) Biografia infotaula automatikoa idatzi. Txertatu botoia agertuko zaizu, sakatu hor, eta txantiloia jarrita dago (ez ahaztu aldaketak argitaratzea).
  • Adibide hau biografientzat da; zerrenda honetan beste infotaula automatiko batzuk aurkituko dituzu. Hauek erabiltzeko aurreko pausu berdinak jarraitu behar dituzu, Biografia infotaula automatikoa jarri ordez kasuan behar duzun txantiloiaren izena jarrita.
  • Infotaula automatikoek wikidatatik hartzen dituzte datuak. Honetarako gauza baldintza bi bete behar dira: 1) datuok wikidatan egotea; 2) artikulua wikidatako elementu horri lotuta egotea (artikulua Content translationekin itzulita sortzen baduzu automatikoki lotzen da wikidata elementura). Begiratu Laguntza:Wikidata, eta saiatu egiten. Arazoak aurkitzen badituzu, galdetu lasai.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:33, 9 otsaila 2023 (CET)Reply
Gabon Lainobeltz,
Mila esker berriro, hire laguntza guztiagatik.
Saiatu nauk... eta kale.
Ez haut berriro endredatuko.
Oñati edo Arantzazura bahator egunen baten, Joxe Anjel eta nire aldetik, bazkaltzera gonbidatuta hago.
Eskuminak, Iñazio Olaitturri (eztabaida) 22:51, 10 otsaila 2023 (CET)Reply

Biografiak: artikuluak ordenatzeko irizpideak.

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Lainobeltz

"Marguerite Durand (feminista)" aritikululua itzuli berri dut (badago laster itzuliko dudan "Marguerite Durand (hizkuntzalaria)" artikulua, horregatik parentesiak).

Iturburu kodean honela idatzi dut ordenatzeko irizpidea: "...|Durand (feminista), Marguerite}}. Ondo dago?

Esango didazu.

Eskerrik asko. Joseintx (eztabaida) 22:08, 10 otsaila 2023 (CET)Reply


Aupa @Joseintx: {{bizialdia}} txantiloian parentesi artekoa kenduta jarriko nuke nik, egin dut aldaketa. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 22:18, 10 otsaila 2023 (CET)Reply
Eskerrik asko! 85.85.2.8 09:49, 11 otsaila 2023 (CET)Reply

Erreferentzia bat ohar baten barruan?

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Lainobeltz

Jeanne Chauvin biografia itzuli dut frantsesetik. Bertan erreferentzia bat agertzen da ohar baten barruan (4.a). Horretarako, "Note" txantiloiaren barruan <ref> bat sartu dute: "et la première FrançaiseTxantiloi:Note à soutenir son doctorat"

Lehenengo, saiatu naiz "oh" taldeko erreferentzia baten barruan erreferentzia bat sartzen, baina errore eman dit. Suposatzen dut ezin dela.

Gero, aproba egin dut "Oharra" txantiloiarekin, baina frantsesezko "Note"-rekin ez dauka zerikusirik.

Azkenean, artikuluan nahiko txapuzero utzi dut dena, bata bestearen ondoren jarri ditut: [oh1][4]. Txukunago egin liteke?

Esango didazu.

Gero arte eta eskerrik asko.

Joseintx (eztabaida) 22:01, 17 otsaila 2023 (CET)Reply

Aupa @Joseintx: ondo dago. Azken atalen antolaketa apur bat moldatu dut gure ohiko banaketara. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 11:33, 18 otsaila 2023 (CET)Reply
Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 16:35, 18 otsaila 2023 (CET)Reply

Francisco Urdiñolaren inguruan

[aldatu iturburu kodea]

Egun on, Lainobeltz. Joxemari Iturrioz naiz, Urdinolaren artikulua idatzi zuena. Egia esan, ez naiz batere trebea teknologia munduan eta gauza askotarako arreba baten laguntza behar izaten dut. Kontua da denbora gutxian berri dezente izan ditugula Urdinolaren gainean eta aldaketa batzuk egin nahi nituela artikuluan. Izan ere, alde batetik Urdiñolaren arrebaren ondorengo zuzen-zuzena den Guillermo Elizondo ezagutu dugu eta informazio berria eman digu. Bestetik Plaza Lazarragako artxiboan ere Urdinolaren jauregiaren planoa eta abar aurkitu genuen, eta azkenik jauregiaren ordez altxa zuten Landetxe etxea joan den urtean bota zuten eta orain Landetxe izenenko kultur gune bat eraiki dute bertan.

Aldaketak egiteko, baina, ez nuen pasahitza gogoratzen eta zuzenean egin nituen. Dena dela asteburu honetan arrebak lortu dit beste pasahitz bat eta espero dut mezu hau ondo iristea. Ikusi nuen aldaketa batzuk onartu zenituztela, baina azkenekoak ez. Ez dakit zein den arrazoia; izan ere, azken zuzenketa horietan ez dago aldaketa nabarmenik. Hasieran ezabatu nituen errepikatuta dauden herrien izenak, armarriaren atalean akats ortografiko pare bat eta orokorrean esaldien ordena aldatu nuen, testua ulergarriagoa egiteko.

Egia da presaka aritzen garenean denok egiten ditugula akatsak, baina espero dut arazorik ez badago, behintzat, desegin zenituzten aldaketa horiek onartzea. Bestalde, 2017an beste wikilari batek Urdinolaren biografia erantsi zuen infotaula delakoan. Bertan (hizkuntzak: gaztelania) idatzi zuen. Mesedez jarri ezazue euskara eta gaztelania, Urdinola 22 urte arte Oiartzunen bizitu baitzen eta derrigorrez jakin behar zuen euskara. Gainera, lehengusu bat zuen herrian, Joanes Larrunbide, antzerkiak euskaraz idazten zituena.

Eta azken kontu bat. Erderazko artikuluan ere aldaketa txiki batzuk egin zituzten eta Infotaula hori ere erantsi zuten. Bertan "Nazionalitatea: espainiarra" idatzi zuten. Benetan, erregutzen zaituztet gauza bera idaztea zuek ere eta banderatxoa ezabatzea, Urdiñolaren garaian ez zen esistitzen eta. Iturrioz (eztabaida) 11:38, 20 martxoa 2023 (CET)Reply

Aupa @Iturrioz: Urdinola diozunean suposatzen dut Francisco Urdiñola artikuluari buruz ari zarela (hemen aldaketen historia). Azken aldaketak neuk desegin nituen bai. Tamalez bandalismo ugari jasten dugu euskarazko wikipedian, eta erregistratu gabeko IP batetik zetozen aldaketa horiek, ezin nituen egiaztatu, eta bandalismotzat hartu nituen. Nahi baduzu, otsailaren 24an zegoen egoeran utzi dezaket artikulua. Beste aukera bat oraingo besrtsioarekin jarraitu eta hortik hasita zuk zeuk behar dena aldatu/gehitzea da. Esango didazu.
Onena aldaketak erregistratuta egitea da, horrela badakigu nork egin dituen aldaketak, bandalismoa ote den susmorik gabe.
Hizkuntzei buruz, infotaulako datuak wikidatatik hartzen dira (hauxe Urdiñolaren wikidata elementua). Gehitu dut euskara.
Gaztelerazko artikuluari buruz, gaztelerazko wikipedian baraien arauak dituzte, guk geureak ditugun bezala. Eska dezakezu "espainiar nazionalitate" hori ez jartzea, baina susmoa daukat denbora galdu eta ez duzula ezer lortuko.
Beste edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:06, 20 martxoa 2023 (CET)Reply
Mila esker egindako aldaketengatik, Lainobetz. Eta aipatu nizkizun aldaketatxo horiek neronek egingo ditut aurreraxeago, erregistratuta gera daitezen. Hurren arte. 88.10.138.45 12:54, 22 martxoa 2023 (CET)Reply
Kaixo, Lainobeltz. Ez nituen aldaketak egin nahi ordenagailu berria erosi arte, ordenagailuaren zenbakia grabatua geratzen baita. Eta ordenagailu zaharra oso gaizki zebilenez, nahiago nuen berriarekin egin. Baina, egia esan, aukeratzea kostatu egin zitzaidan eta gero jaiegunak direla eta, uste baino denbora gehiago pasa da jaso arte. Dena dela, azkenean uste dut txukunagoa geratu dela artikulua.
Hurren arte. Iturrioz (eztabaida) 18:43, 15 apirila 2023 (CEST)Reply

Tengo una pregunta

[aldatu iturburu kodea]

Hola amigo, necesito tu ayuda, ya que me estoy dando cuenta de que eres un usuario experimentado y que mencionaste que para cambios use la página de discusión, lo bueno es que yo como IP puse en la pagina de discusion de Pais Vasco (la comunidad autónoma de España) que estaba sugiriendo una edición, que en la seccion de idioma oficial pongan el vasco arriba y el español abajo (Vi que en la página Galicia estaba así), ahí mencione que el vasco es el idioma "regional", por lo que debería ir primero, pero ya que soy un usuario me estoy dando cuenta que la mayoria de las partes de la plantilla tablero de información de la comunidad autónoma de España estaba autogenerada, o sea que no podía editar cosas que estaban en vista previa, tales como el idioma oficial, no lo puedo cambiar, solo yendome a otro sitio asociado a Wikipedia tal vez pueda, tu sabes cómo se hace? Lo puedes hacer o yo lo hago?

Aquí dejo la parte de la discusión:

Eztabaida:Euskal_Autonomia_Erkidegoa#Hizkuntz_atalean,_jarri_lehen_euskara_gaztelaniaren_ordez Pablo Morales 2007 (eztabaida) 23:29, 28 martxoa 2023 (CEST)Reply

@Pablo Morales 2007: Lehenik eta behin, hau euskarazko wikipedia da, eztabaidak euskaraz egiten ditugu.
Aipatzen dituzun aldaketak orri askori egiten die eragina, eta lehenik eta behin eztabaidatu egin behar dira,
Txokoan sinatu gabe egin duzun proposamenak ez badu erantzunik jaso,sinatu gabe dagoelako izan daiteke, edo ez duelako interesik sortu, edo batek daki...
Kontuan izan euskarazko wikipedia euskara hitz egiten dugunon wikipedia dela, eta hortaz euskarak lehentasuna duela.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:29, 29 martxoa 2023 (CEST)Reply
Ez jauna, hori ez litzateke zehatz-mehatz kontua izango, nire aldaketa gehienak atzera bota dituzunean konturatu nintzen esperientziadun erabiltzailea zarela eta zurekin hitz egin nahi nuen zer aldatu nahiko nukeen Euskal Herriko orrialdean, zeren eta Lehen euskara joan beharko litzateke eskualde horretako eskualdeko hizkuntza delako gora eta gaztelania beherago, eta nik onartzen dut, hala da, adibidez, Wikipedian ingelesez. Badaezpada, beste aldaketak beste baterako utziko ditut. Esango al zenidake nola egin nezakeen automatikoki sortutako aldaketa hori edo egin dezakezun? Pablo Morales 2007 (eztabaida) 15:58, 29 martxoa 2023 (CEST)Reply
Aldaketa hori wikidatan egin beharko litzake, eta euskarazko wikipediari ez ezik infotaula automatikoak erabiltzen dituzten wikipedia guztiei eragingo lieke. Esperientziak esaten didanez, nago produkzioaren aurkako edizio gerra baten sartuko ginatekeela. Horrelako aldaketak eztabaidatu beharrekoak dira, eta aldatu aurretik adostasun bat lortu. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 16:42, 29 martxoa 2023 (CEST)Reply

Zarichchia

[aldatu iturburu kodea]

Hello! I have a great request to translate the articles about two settlement of the Ivano-Frankivsk Oblasts, namely the village of Zarichchia. I will be very grateful if you do! I am turning to you, because I see that you previously participated in the editing of settlements of Ukraine. JimSeUa (eztabaida) 00:53, 30 martxoa 2023 (CEST)Reply

Cirtodebi lankidearen galderak (00:14, 18 apirila 2023)

[aldatu iturburu kodea]

¿Como hago una biografia? --Cirtodebi (eztabaida) 00:14, 18 apirila 2023 (CEST)Reply

Ayuda

[aldatu iturburu kodea]

Hola, perdona que te moleste. Quería pedirte si por favor podrías revisar este artículo. Estoy seguro de que tiene errores, pero necesito que alguien con mayor conocimiento de euskera lo revise. --Caro de Segeda (eztabaida) 11:09, 11 maiatza 2023 (CEST)Reply

Hola,

No se a quien tengo que escribirle para esto, pero el usuario Ignacio456 está boicoteando artículos de Wikipedia. En el articulo del municipio de Idiazabal (en castellano) cambió el nombre del pueblo a Paletolandia:

https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Idiaz%C3%A1bal_(Guip%C3%BAzcoa)&oldid=150767840

Y a pesar de que se ha vuelto a restablecer los cambios sus ataques son reiterados, poniendo ahora que el alcalde de dicha localidad es de Vox (cuando no lo es) o poniendo a personajes ilustres del municipio a Santiago Abascal (cuando ni siquiera es de ahí). ¿No le puede bloquear alguien?

Muchas gracias. Rebsgr (eztabaida) 21:38, 17 maiatza 2023 (CEST)Reply

Joseintx: Zein da itzultzen ari naizen artikuluaren bertsioa?

[aldatu iturburu kodea]

Egunon, Lainobeltz

Azken astean Françoise Seligmann-en biografia itzultzen ari naiz. Egun batetik bestera, hasieran ez zegoen mezua agertu zait: bertsio zahar baten itzulpena egiten ari naiz. Bi aukera ematen dizkit aplikazioak: segi dezaket, baina bertsio zeharretik gaur egunekora aldaketa handiak egon daitezke, edo bertsio berria itzultzen hasi, eta orduan orain arte itzulitakoa galduko nuke. Kontua da ez dakidala zein den itzultzen ari naizen artikuluaren bertsioa.

Beraz, galdera bi:

1) Nola jakin zein den itzultzen ari naizen artikuluaren bertsioa?

2) Behin dakidala, nola jarri bertsio zaharra eta gaur egunekoa elkarren ondoan, aldaketak nabarmenduta, konparatu ahal izateko?

Zuk erantzun bitartean, bertsio zaharra itzultzen segituko dut.

Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 12:49, 18 maiatza 2023 (CEST)Reply

Aupa @Joseintx: Euskaraz ez dago Françoise_Seligmann artikulurik, beraz ulertzen dut bertsio arteko "gatazka" hori Content translationen bertan gertatu zaizula. Azken aldian ez dut Content Translation erabili, ez dakit zein bertsio erabiltzen ari zaren non jartzen duen.
Ikusten dudanez frantsezko artikuluan ez da aldaketa handirik egon azken aldian. Nire gomendioa, kasu honetan, diozun bezala bertsio zaharrarekin jarraitzea, eta hori argitaratzea.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:01, 18 maiatza 2023 (CEST)Reply
Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 13:17, 18 maiatza 2023 (CEST)Reply

Please block

[aldatu iturburu kodea]

Reason: Vandalism, sorry for not knowing your language. Yahya (eztabaida) 11:45, 23 maiatza 2023 (CEST)Reply

@Yahya: Done. Thank you :) -Lainobeltz (eztabaida) 11:51, 23 maiatza 2023 (CEST)Reply
See also Contribs/212.81.197.238. Yahya (eztabaida) 12:11, 23 maiatza 2023 (CEST)Reply

Vandalism report

[aldatu iturburu kodea]

I cannot find where is vandalism report place, so I came here, active admin's user page. And I am also sorry that I cannot speak Basque language. LR0725 (eztabaida) 20:35, 27 maiatza 2023 (CEST)Reply

@LR0725: IPs blocked. Thank you :) -Lainobeltz (eztabaida) 20:39, 27 maiatza 2023 (CEST)Reply
Eskerrik asko! (Is this right? Thanks!) LR0725 (eztabaida) 20:41, 27 maiatza 2023 (CEST)Reply
@LR0725: Yes :) -Lainobeltz (eztabaida) 20:43, 27 maiatza 2023 (CEST)Reply

Esker ematea

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Eskerrik asko Hrotsvitharen artikuluaren berrikuspenagatik, berria naiz eta ez ditut oraindik xehetasun tekniko asko kontrolatzen. Ez nekien horri azpian ageri zen erreferentzia errorea nola kendu. Nola egin duzun azaltzerik bai? Horrela zer egin jakingo dut hurrengoetarako. Esker mila! ErdiArokoFrera (eztabaida) 11:37, 28 maiatza 2023 (CEST)Reply

Aupa @ErdiArokoFrera: erroreak zioena (''Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found'') erreferentzia bat oh taldekoa bezala markatu dela, baina ez dela esan talde hori non aurkeztu. Agian itzultzaile automatikoak sortu du erreferentzia hori.
Errenferentzia atalaz gain oharrentzako atala sortzen dugunean, atal horretara doazenak markatzeko era da (ikus Laguntza:Erreferentziak#Oharrak eta erreferentziak banatu). Nik egin nuena oharrentzako atala sortu (== Oharrak == iturburu kodean) eta bertan ezarri oh taldeko erreferentzia-formatuko-oharrak ({{erreferentzia_zerrenda|taldea=oh|}} iturburu kodean).
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:58, 29 maiatza 2023 (CEST)Reply
Eskerrik asko! Ikusten nuen akatsa aipuaren txantilioiarekin zela, baina ez nekien erreferentzia talde berria eginez konpontzen zela. Mila esker, orain esango nuke nahiko txukun geratu dela artikulua. Hurren arte!
ErdiArokoFrera (eztabaida) 21:47, 29 maiatza 2023 (CEST)Reply

Vandalism report

[aldatu iturburu kodea]

Special:Contributions/212.55.4.16

This IP is doing consistent vandalism. Thank you :)

+) For next time, can I know place where I can report vandalism at euwiki? LR0725 (eztabaida) 10:35, 29 maiatza 2023 (CEST)Reply

@LR0725: We have no spefific place for vandalism report. May be the best place is Wikipedia:Txokoa, which is the equivalent of en:Wikipedia:Community portal. I will propose to create an specific place. Thank you :) -Lainobeltz (eztabaida) 13:07, 29 maiatza 2023 (CEST)Reply
Thanks so much! LR0725 (eztabaida) 13:24, 29 maiatza 2023 (CEST)Reply

Nola aldatu izena Biografia infotaula automatikoa-n.

[aldatu iturburu kodea]

Egunon, Lainobetz!

Danielle Michel-Chich artikulua hasi naiz itzultzen. "Orria itzuli" aplikazioak artikuluaren izenburua eta Biografia infotaulako izena itzuli ditu (Danielle Michel-Chich --> Danielle Miguel Chich). Izenburua zuzendu dut, baina ez dakit zelan zuzendu Biografia infotaulako izena, txantiloiaren dokumentazioak ez du horren gaineko azalpenik ematen (bakarrik aipatzen ditu irudia, nazionalitatea, jaiotze- eta heriotz-datak eta nazionalitatea).

Esango didazu. Eskerrik asko!

Joseintx (eztabaida) 14:03, 21 ekaina 2023 (CEST)Reply

@Joseintx: wikidata elementuko etiketan Danielle Michel-Chich jarri dut. Zergatik Danielle Miguel Chich? hizkuntza guztietan Danielle Michel-Chich jartzen du.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:32, 21 ekaina 2023 (CEST)Reply
Horixe nahi nuen: Michel-Chich agertzea. Itzultzaileak Miguel Chich ematen zuen eta ez nekien zelan aldatu. Orain ondo agertzen da. Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 18:14, 21 ekaina 2023 (CEST)Reply

Ayuda con la página que he creado.

[aldatu iturburu kodea]

Hola Lainobetz,

Tengo mis dudas, he creado la página de un sitio que conozco, básicamente he sido lo más objetivo posible e intentado no ser promocional, usando de referencia escuelas como EQZE, ECAM o ESCAC, hay algo que deba cambiar? no se como poner referencias. Un cordial saludo

Kaixo Lainobetz,

Nire zalantzak ditut, ezagutzen dudan gune baten orria sortu dut, funtsean ahalik eta objektiboena izan naiz eta ez promozionatzen saiatu naiz, erreferentzia gisa EQZE, ECAM edo ESCAC bezalako eskolak erabiliz, ba al dago zerbait izan beharko litzatekeen aldatu? Ez dakit nola jarri erreferentziak. agur bero bat Teilachu1982 (eztabaida) 17:48, 27 ekaina 2023 (CEST)Reply

Segurtasun pertsonala Wikipedian

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Andoni Lubaki kazetariak segurtasun arazo larriak izan ditzake bere benetako izena bere sarreran agertzen bada. Eskatu dit arren hilabete batzuetarako bere benetako izena kentzea. Nola kendu daiteke? Ikusi dut Bojan-ek kendu zuela bere garaian (segurtasun arazo baten aurrean egon zelako orduan ere) baina ordu gutxiren barruan berriro jarri zenuela. Egingo zenuke mesede hilabete batzuetarako Kentzearena? Biziki eskertuko lizuke. Idatziozu Andoniri bere webgunetik eta jarriko da bera zurekin kontaktuan Dena ongi argitzeko. Mila esker. 88.14.105.233 17:41, 29 uztaila 2023 (CEST)Reply

Kaixo erabiltzaile anonimoa. Andoni Lubakiren izen abizenak hemen, hemen eta hemen aurkitu daitezke google bilaketa azkar baten, beraz ez dut ikusten hemen ezabatzeak zer eragin izan dezakeen. Toki hoietaik ezabatu eta web bilatzailearekin aurkitzea zailago balitz, orduan bai, gurekin kontaktuan jar daiteke datu hoiek ezabatu ditzagun, Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 21:58, 29 uztaila 2023 (CEST)Reply
Aupa @Ibaiertz: Wikipedia entziklopedia bat da, ez pertsona batetik berari buruzko artikuluan nahi duena jartzeko/kentzeko tokia. Aurreko erantzunean esan dudan bezala, Lubakiren izen abizenak publikoak dira, eta erraz aurkitu daitezke interneten. Beraz informazio hori berreskuratu egin dut. Wikipediak, bere arauei jarraituz, beste iturri bartzuetako informazioa jasotzen du. Lubakik datu horiek interneten ez agertzea nahi badu, aipatutako iturri horietatik hasi beharko luke, bestela hemen ezabatzea alperrikoa eta wikipediaren arauen kontrakoa da. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 21:37, 30 uztaila 2023 (CEST)Reply

You have been a medical translators within Wikipedia. We have recently relaunched our efforts and invite you to join the new process. Let me know if you have questions. Best Doc James (talk · contribs · email) 12:34, 6 August 2023 (UTC)

'Infotaula automatikoa' txantiloian argazkia nola txertatu

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Lainobeltz!

Etta Federn artikulua ari naiz itzultzen. Biografia infotaula automatikoan ez zait argazkirik agertu, baina inglesezko artikuluan hau dagoela ikusi dut: Etta Federn in Barcelona, 1934.png. Orduan iturburu kodean hau idatzi dut:

{}Biografia infotaula automatikoa|irudia = ''Etta Federn in Barcelona, 1934.png'' |irudi oina = ''Etta Federn Bartzelonan, 1934''}}

Baina oraingoan ere argazkia ez da agertu. Esteka bat agertzen da, eta klikatzen dudanean, wikipediak argazkia commonsera igoteko eskatzen dit. Hor galdu naiz: commonsen ez dago. Ingelesezko wikipedian artikulu batean agertzen da: File:Etta Federn in Barcelona, 1934.png.

Ahal duzunean (oporretatik bueltan!!) sartuko duzu, mesedez? Aurrerago azalduko didazu zelan egin.

Eskerrik asko, eta oso ondo pasa! Joseintx (eztabaida) 20:08, 12 abuztua 2023 (CEST)Reply

Aupa @Joseintx: Argazki hori ezin dugu erabili, fair use lizentzia duelako. Ingelesezko Wikipedian erabiltzen dituzte lizentzia hori duten irudiak, baina euskarazkoan ez ditugu erabiltzen. Beste argazkiren bat aukeratu behar... Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:17, 12 abuztua 2023 (CEST)Reply
Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 13:00, 13 abuztua 2023 (CEST)Reply

Hedabideak

[aldatu iturburu kodea]

Hedabide artikuluarekin lanean ari nintzela gatazka oharra agertu zait, eta azken lanaren partea desagertu egin zait,

hori berreskuratzerik badago? Joxan (eztabaida) 20:05, 20 abuztua 2023 (CEST)Reply

@Joxan Garaialde: orrien historiatik ezin berreskuratu. Edizio gatazka agertzerakoan aukeratu behar da zer mantendu/aldatu. Barka eragozpenak. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:20, 20 abuztua 2023 (CEST)Reply

Ixiar garcia lankidearen galderak (12:44, 29 abuztua 2023)

[aldatu iturburu kodea]

kaixo aspaldi dut gogoa Wikipedian faltan botatzen ditudan edukiak igotzeko. Jakin nahiko nuke ea zer egin behar dudan eta nola. mila esker --Ixiar garcia (eztabaida) 12:44, 29 abuztua 2023 (CEST)Reply

Aupa @Ixiar garcia: Ongi etorri Euskarazko Wikipediara.
Hasteko, laguntza orria begiratu. Bertan estekak dituzu Wikipediako Bost_euskarriak, gure politikak, eta gure estilo gida ezagutzeko.
Bideotutorial eta bideopilula batzuk ere badaude bertan, lagungarri aurkituko dituzu.
Begiratu baita ere Ikusizko_Editorearen laguntza orria, eta, kodeekin lan egitera ohituta bazaude, Wikitestu tutoriala (azken hau saltatu dezakezu kodeekin ez bazara eroso sentitzen).
Azkenik, sortu nahi duzun artikuluaren gai bereko beste artikulu batzuk nola egin diren begiratu dezakezu, gidatzat erabiltzeko.
Saiatu, eta bidean zalantza edo trabak aurkitzen badituzu, galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:49, 29 abuztua 2023 (CEST)Reply

Lankide izena aldatzea.

[aldatu iturburu kodea]

Egunon, zelan gabiz?

Lankide batek {{u|404 akatsa}}k, bere ezizena aldatu dau ta eztot pentsaten egokixena danik ez eta izen hau merezi dabenik. Bihargiña ta arduratsua da baiña emoten dau beheak jota dagola ta berak ein dau kanbixua. Ez daitz zer ein bidan kasu hauetan ta iñoz halakorik pasa ete dan geure euskerazko wikipedidxan baia pentsa dot lehenengo ezizenera bueltatia; "Mapatxea" eukan ezizena.

Hauxen da zuhurrena ta merezi dabena. Neure partetik bere lankide orriko kontu negargarrixak atzera botako dodaz.


Ezizena kanbixateko zeuk dekozu hori eitxeko poteria ta neure laguntasuna. Zeuk pentsa. Ondo izan. Oraina (eztabaida) 17:52, 29 abuztua 2023 (CEST)Reply

Aupa @Oraina: Nik ezin deutsot aldaketa hori egin (ikus Wikipedia:Lankideen izenak, aldaketa hori burokratek) bakarrik egin al dabe. Horrez gain, izen aldaketa berak eskatuta egin da, eta, normalean, berriro aldatzeko berak eskatu beharko leuke. Agian, 404 akatsa HTTP 404 errorearekin nahasgarria izan al dala eta, aldatzea eskatu ahal deutsogu.
@404 akatsa: zer deritzozu? Altxa animo hori, denok poztuko gara. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 18:23, 29 abuztua 2023 (CEST)Reply
Testuinguru pixka bat emateagatik, izena aldatu du nik aipatu niolako Elia.eus izena nahasgarri suerta zitekeela. Lehenago Mapatxea izena erabili du, baina ez diot arazo berezik ikusten 404 akatsa izenari. Theklan (eztabaida) 18:28, 29 abuztua 2023 (CEST)Reply
Eskerrik asko, baina dagoen bezala utzi nahiko nuke. 404 akatsa (eztabaida) 18:30, 29 abuztua 2023 (CEST)Reply

Borrar página

[aldatu iturburu kodea]

Buenas tardes: Me gustaría eliminar una página sobre mí de la cual es administrador. No sé como contactarte por privado. ¿Sería posible? Gracias Udazkena (eztabaida) 18:11, 1 iraila 2023 (CEST)Reply

Artikulu baten bi hizkuntzen bertsioak lotu barik

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Lainobeltz!

Frantsesezko Évelyne Safir Lavalette biografia euskarara itzuli dut (Eveline Safir Lavalette). Sartzen bazara, ikusiko duzu beste hizkuntzetako bertsiorik ez dagoela, baina, googlen ibilita, ikusi dut ingelesez badagoela: Eveline Safir Lavalette.

Ez dakit zelan lotu daitezkeen. Suposatzen dut wikidatan, behealdean dagoen hizkuntzen koadroan, zerbait egin beharko dela, baina ez du hanka sartu nahi. Egin ezazu zeuk konponketa, mesedez, eta aurrerago azalduko didazu zelan egiten den.

Eskerrik asko eta ondo segi!

@Joseintx Joseintx (eztabaida) 18:06, 22 Iraila 2023 (CEST)

Eginda wikidata elementua bikoiztuta zegoen, batu ditut. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 18:24, 22 Iraila 2023 (CEST)
Eskerrik asko! 81.9.211.131 17:27, 27 Iraila 2023 (CEST)

Borrar página

[aldatu iturburu kodea]

Hola de nuevo: Le escribí hace unos días para que eliminara una página sobre mi de la que es administrador. Me gustaría poder contactar contigo en privado, para solucionarlo cuanto antes.


Gracias Udazkena (eztabaida) 23:33, 25 Iraila 2023 (CEST)

Aupa @Udazkena: Norberak nahi izatea ez da nahikoa norberari buruzko artukulua ezabatzeko. Arrazoi sendoak badituzu hemen esan ditzazkezu. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 23
38, 25 Iraila 2023 (CEST)

Política de topónimos en Wikipedia en Euskera

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! He visto que ha revertido mi edición en Tutera, en la cual añadía el topónimo en castellano y oficial. Entiendo que el nombre del artículo este en euskera como es natural, pero no comprendo que no se indique entre paréntesis el nombre oficial, que en este caso es en castellano. Cómo pasa en Wikipedia en español dónde se sigue esa política con numerosos municipios euskaldunes.

Dicho esta opinión personal, me gustaría conocer la política siguen en Wikipedia en euskera con los topónimos para ceñirme a ella, de ahora en adelante.

Aldez aurretik eskerrak emanez, agur.


Taurëendil (eztabaida) 22:59, 26 Iraila 2023 (CEST)

Aupa @Taurëendil: Hemen Euskarari buruzko politika orokorra, bertan beste politika batzuetarako estekak aurkituko dituzu. Gaztelerazko izena txertatu dezakezu, baina toki egokian egin, parentesi artean dagoena eta dagokion oharra erdibitu gabe. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 23:07, 26 Iraila 2023 (CEST)
Eskerrik asko! Taurëendil (eztabaida) 23:41, 26 Iraila 2023 (CEST)

Borrar página

[aldatu iturburu kodea]

(No me deja responderte a tu último comentario y, por ese motivo abro una nueva conversación.)


El motivo es que no quiero aparecer en Wikipedia, por eso te pido que borres la página (en la que también se exponen datos erroneos sobre mi) y a ser posible, de una forma privada. No quiero estat expuesta.


Gracias Udazkena (eztabaida) 13:35, 27 Iraila 2023 (CEST)

Elimina mi página

[aldatu iturburu kodea]

Te pido encarecidamente que elimines la página de Wikipedia sobre mi persona. Que dejes de bloquearme y respetes mis derechos. Estás cometiendo un delito, y no puedes obligar a NADIE a lo que no desea ni te permite. Como te he dicho ya en otras ocasiones, no quiero estar en Wikipedia, y mucho menos en tus manos, ni en las de nadie. De mi imagen me encargo yo, y de ella soy dueña yo.

O procedes a hacerlo de forma cordial, o tomaré las medidas pertinentes.


Repito, estás cometiendo un delito.


Buenas noches Udazkena (eztabaida) 01:09, 3 Urria 2023 (CEST)

Aupa @Udazkena: Lehenik eta behin, ez dakit nor zaren. Estibalitz Jalón orriaren edukia hutsitu duzu, eta berreskuratu egin dut. Estibalitz zu zeu bazina ere, pertsona ezaguna izanik (Googlen Estibalitz Jalón bilatuta 54.200 emaitza ematen ditu) ez da arrazoi nahikoa artikulua ezabatzeko. Edukiren bat gaizki badago edo egiaztagarria ez dela baderitzozu, eztabaida orrian jar dezakezu. Pertsona ezagun bati buruzko artikulua Wikipedia Entziklopedia Askean idaztea ez da delitua. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:41, 3 Urria 2023 (CEST)
He hablado ya con tu compañero Galder Gonzalez Larrañaga. Yo no soy una persona relevante, y aunque lo fuera, no estoy obligada a estar donde no quiero. Existen los derechos digitales. Udazkena (eztabaida) 17:57, 3 Urria 2023 (CEST)

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Lainobeltz, zer moduz? Aizu, ezin dut nik aldatu izen hori jada birzuzenketa bat delako, eta adminek bakarrik egin bide dezakezue hori. Jartzerik goiko hori artikulu nagusiaren izenburutzat? Berriaren eta EHUko izendegiaren araberako hautua. Eskerrik asko aurrez -Iñaki LL (eztabaida) 15:07, 17 urria 2023 (CEST)Reply

@Iñaki LL: Eginda Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:10, 17 urria 2023 (CEST)Reply
Perfekt! Mila esker, Lainobeltz -Iñaki LL (eztabaida) 15:13, 17 urria 2023 (CEST)Reply

Nola editatu "Biografia Infotaula Automatikoa" txantiloia?

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Lainobeltz!

Fadila Saâdaneren biografiaren itzulpena egin berri dut. Infotaula automatikoan, "Jarduerak" atalean, bere bizitzarekin zerikusirik izan ez zuen "ingelesa" kontzeptua agertzen da. Ez dakit zelan kendu. Bihar, bilerara bazatoz, azalduko didazu zelan egin. Bestela, zuk zeuk kendu zenezake?

Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 12:37, 19 urria 2023 (CEST)Reply

@Joseintx: Eginda -Lainobeltz (eztabaida) 14:36, 19 urria 2023 (CEST)Reply
Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 10:55, 20 urria 2023 (CEST)Reply

Nola aldatu dezaket artikuluaren izena?

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo,


Jakin nahiko nuke artikuluen izenak aldatzea posible bada. Informazio okerra ematen duen artikulu bat aldatzen ari naiz, eta titulua ere txarto dago.


Eskerrik asko! 88.15.112.76 18:50, 29 urria 2023 (CET)Reply

Neu izan naiz saioa hasi barik Tommyttu (eztabaida) 18:51, 29 urria 2023 (CET)Reply
Aupa @Tommyttu: artikuluaren izena aldatzeko eskuineko tresna-barrako mugitu aukera erabiltzen da. Aukera hau izateko aurretik wikipedian edizio kopuru bat eginda egotea beharrezko da (ez dut gogoratzen kopuru zehatza), ez baduzu edizio kopuru hori egin ez zaizu agertuko, kasu horretan aldaketa eskatu egin beharko duzu.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 19:05, 29 urria 2023 (CET)Reply
Eskerrik asko! Ez dut betetzen kopuru hori, artikulu zehatz hori aldatzeko bakarrik sartu baitnaiz Wikipedian. Aldaketa nola eskatu dezaket? Zuk egin dezakezu?
Ondo izan Tommyttu (eztabaida) 19:19, 29 urria 2023 (CET)Reply
@Tommyttu: zein da aldaketa? -Lainobeltz (eztabaida) 19:20, 29 urria 2023 (CET)Reply
Titulutik "baseliza" kendu behar da, gaur egun ezbaita baseliza bat Tommyttu (eztabaida) 17:51, 30 urria 2023 (CET)Reply
@Tommyttu: bai, baina zein artikulutan? -Lainobeltz (eztabaida) 23:03, 30 urria 2023 (CET)Reply

Errakuntza heriotza urtean

[aldatu iturburu kodea]

Gabon Lainobeltz,


Duela gutxi ikusi dut Paulina Urkiola pertsonaren profilean edizioak egin dituzula eta argitu nahi nizuke bere heriotza urtea gaizki dagoela, bere biloba naiz. Ez zen 2005ean hil, 2008an baizik. Besterik gabe hau aldatzea eskatu nahi nizuke ez naizelako Wikipedian ondo moldatzen. Mila esker! 88.14.237.92 23:21, 6 azaroa 2023 (CET)Reply

Aupa 88.14.237.92: Erreferentzia bi aurkitu ditut (hau eta hau) 2005 diotenak, bat ere ez ordea 2008 dioenik. Egiaztagarritasuna zaintze aldera, ba al duzu 2008 dioen erreferentziarik?

-Lainobeltz (eztabaida) 13:17, 7 azaroa 2023 (CET)Reply

Kaixo! Eskelaren bila nabil egun hauetan Leitzako Udalari deituz, Interneten ageri ez baita. Hala ere, bere hilobiaren argazki pertsonala dut non bere hiltze-data ageri den, hain zuzen ere, 2009ko urtarrilaren 31an. Beraz, 86 urterekin hil zen. Argazki hau esteka baten bidez erakutsiko dizut: argazkia https://photos.app.goo.gl/7gEV7RytHf1ZQxKJA . Espero dut nahikoa izatea, bere informazioa zuzen egotea nahi nuke. Mila esker. 88.14.237.92 23:41, 8 azaroa 2023 (CET)Reply
Aupa 88.14.237.92: Era egokia, argazki horren egilea bazara edo argazkiaren egilearen baimena baduzu, irudia Commons-era igotzea da (horretarako Igoera Laguntzailea erabil dezakezu). Ezbada horrela, zuk zeuk argazki bat atera eta igo dezakezu. Horrela, edozeinek egiaztatu dezake hori dela urte egokia, gorago aipatutako erreferentzia oker bien aldean.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 11:49, 9 azaroa 2023 (CET)Reply

Mikelgs lankidearen galderak (07:52, 8 azaroa 2023)

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, email bat iritsi zait esanez zu zarela nire mentore berria. Aurrekoarekin ez neukan harremanik. Egia esan, laguntza pixka bat eskertuko nuke.

Wikimediara argazkiren bat igo nahi dut baina modu egokian egin nahi nuke, Wikipedian orri bat sortu nahi dut baina lehen aldia litzateke niretzat...

Pixka bat perfekzionista naiz eta neure burua blokeatzen dut gai honekin, gaizki egiteko beldurragatik. Emailez hitz egin dezakegu?

Egun ona izan!

Mikel --Mikelgs (eztabaida) 07:52, 8 azaroa 2023 (CET)Reply


Aupa @Mikelgs: Laguntza orrietan nahiko errekurtso aurkituko dituzu.Bertan dauden bideoak lagungarri aurkituko dituzu. Begiratu baita Estilo_gida, eta irudiei dagokienez, Wikipedia:Politikak/Irudien_erabilera eta Laguntza:Irudiak nola igo.
Aprobak egiteko edo artikulu bat argitaratu aurretik lantzen joateko proba orria erabil dezakezu. Begiratu baita antzerako gaia duten beste artikulu batuzk nola dauden eginda, eta, behin artikulua argitaratuta, hurrengo egunean edo bi egunera, begiratu zuzenketarik jaso duen.
Proba orria beldur barik erabil dezakezu, eta ikusiko duzu gauzak txukun egitea ez dela oso zaila. Probatu, eta zerbaitekin blokeatzen bazara, esan.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 09:51, 8 azaroa 2023 (CET)Reply
Mila esker!! Orain badakit nondik jo eta non galdetu!!! Ez naiz wikilari aktibo bihurtuko, seguru, ze denborarik ez dut izaten honetarako. Baina gauza batzuk bai egin nahi ditut. Eskerrik asko berriz ere. Mikelgs (eztabaida) 14:55, 8 azaroa 2023 (CET)Reply

Mesede eske "Espezieen jatorriaz" artikulurako

[aldatu iturburu kodea]

Egun on Lainobeltz,

Infotaula desagertu duk (?). Eta ez zekiat nola jarri berriro. Laguntzerik bai?

Mila esker aldez aurretik, Iñazio

.

Olaitturri (eztabaida) 11:19, 17 azaroa 2023 (CET)Reply

@Iñazio Irizar: Eginda Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 11:48, 17 azaroa 2023 (CET)Reply
Egun on Lainobeltz,
Eskerrik asko infotaula berria jartzeagatik. Eta barkatu berriro idazten badiat. Baina, posible duk lehen zegoen infotaula bera berreskuratzea?
Lehen zegoena ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz dagoena duk. Laburragoa eta liburua erakusten duena.
Bueno, posible bazaik, eta egoki ikusten baduk, mila esker aldez aurretik,
Iñazio. Olaitturri (eztabaida) 10:28, 18 azaroa 2023 (CET)Reply
Aupa @Iñazio Irizar: Posible da lehengo eskuzko infotaula jartzea, ni neu automatikoak jartzearen aldekoa banaiz ere. Izan ere, automatikoek wikidatatik hartzen dituzte datuak, eta bertan egiten diren zuzenketa/eguneratze/datu gehitzeak zuzenean infotaulan agertuko dira, artikulua editatu behar izan gabe. Kontua liburuaren azalaren irudia agertzea bada, aukera bat infotaulan bertan irudi hori "behartzea" da. Beste aukera bat, infotaula dagoen moduan utzi, bertako bideoa mantenduz, eta azala justu infotaula azpian jartzea. Infotaulan azala "behartu" eta bideoa artikuluan beherago ere jar daiteke. Eta, nahi izanez gero, lehengoa berreskuratu daiteke.
Beno, zeuk esan. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 09:52, 19 azaroa 2023 (CET)Reply
Egun on Lainobeltz,
Eskerrik asko hain erantzun prestuagatik. Baina ez diat irizpide propiorik. Heuk erabakitakoa ondo egongo duk. Igande ona izan,
Iñazio Olaitturri (eztabaida) 11:03, 19 azaroa 2023 (CET)Reply


Aupa @Iñazio Irizar: infotaula automatikoa mantendu dut, eta bideoa alemanez dagoenez, horren ordez azalaren irudia txertatu dut infotaulan.
zeuk be domeka ona euki deizula :) -Lainobeltz (eztabaida) 13:13, 19 azaroa 2023 (CET)Reply

Imanol B-O lankidearen galderak (21:34, 27 azaroa 2023)

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Nola gorde ditzaket nahi ditudan dokumentuak edota begiratutakoa? Eske aunitz --Imanol B-O (eztabaida) 21:34, 27 azaroa 2023 (CET)Reply

Aupa @Imanol B-O: mugikorretako aplikazioa erabiltzen baduzu (Android edo Apple ) artikuluak gordetzeko aukera ematen dizu. Ez dakit hori den nahi zenuena... -Lainobeltz (eztabaida) 21:48, 27 azaroa 2023 (CET)Reply
Bai hori da egin nahi dudana bai mugikorrako aplikazioa erabiliz eta ere ordenagailua erabilitakoa, gaur adibidez begiratu dut adjetiboak artikulu bat, eta eta gero saiatu naiz "nire karpeta pertsonalan" gordetzen antzinako berrikusteko.
Baino ez dut aurkitu non gorde.
Une oro egonda naiz nire saioan sartuta.
Posible bazenu azaltzea nola gorde bilatutkoa, non eta gutxi gora bera zein pausoak eman beharra DEN eskertuko nizuke.
Esker haunitz.
Imanol B-O 80.29.232.48 22:26, 27 azaroa 2023 (CET)Reply
@Imanol B-O: Ordenagailuan nabigatzailearen araberakoa da, web orria gorde beharko zenuke, baina ez dakit merezi duen, gauza batzuk galdu daitezke. Errazagoa berriro artikulua kargatzea ... -Lainobeltz (eztabaida) 22:39, 27 azaroa 2023 (CET)Reply
Ados,
Izan ongi, eta urren arte 80.29.232.48 22:42, 27 azaroa 2023 (CET)Reply

Mekanika kuantikoa

[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Eskerrik asko artikulu guztiak lokalizatzeagatik. Fisikako ikasleekin egon naiz eta eurek sortu dute txantiloi hori, gai bakoitza irakaslearekin ondo eztabaidatuta. Akaso txantiloian proposatzen diren izenak (-a determinantea kenduta) hobetsi beharko genituzke? Theklan (eztabaida) 20:32, 30 azaerroa 2023 (CET)

Aupa @Theklan: ideala mugatzailearen politika jarraitzea litzake. Batzutan, hala ere, eztabaidagarria izaten da. Nire eritziz, zalatza kasuetan -a gabe hobeto. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:39, 30 azaroa 2023 (CET)Reply
Bai, ados... galdetu nahi nizuna zen ea zuk aldatuko dituzun izenak {{mekanika kuantikoa}} horretan. Theklan (eztabaida) 21:00, 30 azaroa 2023 (CET)Reply
@Theklan: Bale, neure kontu. -Lainobeltz (eztabaida) 21:01, 30 azaroa 2023 (CET)Reply

Ezabatu zenituen hiru artikulu

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Berriki eraikuntzako zur, trenbide-garraio eta zinemagintza artikuluak ezabatu zenituen, eta ikusi dudanez oso justifikatuta zegoen. Hiru artikulu hauek Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendakoak direnez, hilabete honetako estatistiketan agertzen da 3 artikulu falta zitzaizkigula. Akaso, horrelako artikulu garrantzitsuekin (ejem!) ohar bat jar daiteke ezabatuko dituzula esanez X egunetan, eta horrela aukera dugu artikulu horiek moldatzeko edo zerbait berreskuratzeko ezabatu aurretik. Ez dakit ere posible ikusten duzun, ze kalitatea zinez txarra zuten. Theklan (eztabaida) 10:48, 17 abendua 2023 (CET)Reply

Aupa @Theklan:
  • 10.000 artikuluen zerrendakoei buruz: ba al dago artikulu bat zerrenda horretan dagoen ikusteko era azkarrik? Normalean artikulu bat ezabatu aurretik ZerkLotzenDuHona erabiltzen dut. Eraikuntzako_zur artikuluan adibidez, ezin ikusi zerrendan dagoenik. Lehiaketan dagoenez, zerrendan dagoela ondoriozta dezaket, baina lehiaketan ez balego ez nintzen ohartuko.
  • Oharrari buruz: Ondo ikusten dut oharra jartzea {{Ezabatzeko proposatu}} eta {{EzabaPropAbisua}} txantiloiak erabilita. Hala ere, egongo dira kasuak oharra jarri arren artikuluak ez direnak zuzenduko, eta kasu hoietan berdin-berdin ezabatu beharko genituzkeela uste dut.
Beno, ezabatu aurretik aipatutako {{Ezabatzeko proposatu}} erabiltzen hasiko naiz, ea 10.000 artikuluen zerrendakoek behintzat zuzenketak jasotzen dituzten... Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 16:40, 17 abendua 2023 (CET)Reply
Ba zaila da jakitea. Oro har, iazko lehiaketa batean egon bazen, zerrendan dago. Eta bai, mugan daudenak oso zailak izan daitezke... denborarekin ezabatzea izango litzateke logikoena, inork ez badu egiten aldaketarik. Akaso, denbora bat daramaten artikuluetan (hau da, ebidenteki ezabatu behar diren horiek kenduta), hobeto izango litzateke proposamen gisa egitea, denbora emateko ezabatzearen alde txarrak eta aurkitzeko. Theklan (eztabaida) 17:30, 17 abendua 2023 (CET)Reply
@Theklan: Ados, horrela egingo dut :) -Lainobeltz (eztabaida) 17:43, 17 abendua 2023 (CET)Reply

Página Arnaldo Otegui

[aldatu iturburu kodea]

Buenos días, no entiendo muy bien porqué me ha revertido usted el cambio que he realizado... He añadido algo básico en la biografía de Otegui que es su pertenencia a banda terrorista... Espero que podamos llegar a un acuerdo. Un saludo. —Aurreko iruzkin sinatugabea ACT2021 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Kaixo @ACT2021: Orokorrean, horrelako orrietan aldaketak egin aurretik, eztabaidatu egiten ditugu, edizio gerrak ekiditeko. Bestalde, eatabaida hau gazteleraz idatzi duzunez, eta deklinabide akatsak egin dituzunez, euskaraz ez dakizula esango nuke. Horrela bada, hobe aldaketarik ez egin, itzultzaileak akatsak egiten bait ditu. Edukiari dagokionez, ETAkidea dela esateaz nahikoa, denok dakigu ETA banda terrorista dela, ez al da hala? Ez da zertan erredundantea izan behar... Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:02, 14 urtarrila 2024 (CET)Reply

Buenas, entiendo... pues en mi opinión si que es importante mencionarlo debido a los recientes grandes intentos de blanqueo de lo que fue ETA y las víctimas que causó... Aunque sea información adicional, creo que es importante recordarlo... Gracias.

Mesede eske, argazki batekin

[aldatu iturburu kodea]

Egun on Lainobeltz,

Resurreccion Mª Azkueren artikulua osatzen nebilek, eta atzo 1915eko argazki zahar bat igo nian, Gerhard Bähr familiarekin, Auñamendi Eusko Entziklopediatik hartuta. Horko argazkiak libreak direlakotan negok, copyright gabe.

Hainbatetan saiatu arren, ez nauk Wikimedia Commons-en manejatzen. Zer egin dezaket? Argazkia kendu? Ahal duk heuk jaso?

Aldez aurretik eskertuz hire erantzuna, eskuminak,

Iñazio Irizar Olaitturri (eztabaida) 10:15, 26 urtarrila 2024 (CET)Reply


Aupa @Iñazio Irizar:
  • Auñamendiko testuei buruz: ezin ditugu zuzenean kopiatu:
Resurreccion Maria Azkueren artikuluan, adibidez, cc-by-sa-nc daukala dio, hau ez da bateragarria Commonseko lizentziekin. Arazoa NC (NonCommercial) atributua da, Commons-ekin bateragarria ez dena.
  • Auñamendiko argazkiei buruz: ezin ditugu beste gabe commons-era igo:
Aegazkien orrian edo argazki honetan, adibidez, jada ez dago CC lizentzien oharrik ere, eta ohar bakarra orriaren behealdeko copyright oharra da (© Eusko Ikaskuntza 2024) da.
  • Nahiko zorrotzak dira kontu honetan, eta zalantzarik badago ohikoa da argazkiak ezabatzea. Argazkiaren jatorria edo egile eskubidea argi ez badago igotzailea da argazkiak baimen egokiak dituela erakustea, eta ez alderantziz. Aipatzen duzun argazkia (uste dut hau dela) jada ezabatzeko markatu dute;

This media file is missing essential source information or appears to have an invalid source listed. The author and source of the file must be given, so that others can verify the copyright status. Edit the file description page to add source information.
Unless this issue is resolved, the file will be deleted seven days after this tag was added on 25 January 2024.

  • Argazkia 1915eko izanik, ziurrenik jada jabari publikokoa izango da, baina hemen erreferentzia ez da argazkia noizkoa den, baizik egilearen baimena daukazun, edo hil bada, zenbat denbora pasa den hil zenetik (oker ez banabil egilea hil eta 70 urtera dira argazkiak jabari pulbikokoak). Edonola ere, zure gain gelditzen da egilearen baimena duzula edo argazkia jabari publikokoa dela frogatzea.
Espero dut lagungarria izana, tamalez behin baino gehiagotan izan ditugu arazoak argazkiekin. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:37, 26 urtarrila 2024 (CET)Reply
Arratsalde on Lainobetltz,
Mila mila esker azalpen bikain guztiengatik (Apur bat lotsatuta eta dena negok, hainbeste lan emateagatik)
Neuk ezabatuko diat oraintxe argazkia. Ondo izan,
Iñazio Olaitturri (eztabaida) 15:12, 26 urtarrila 2024 (CET)Reply

Peter Nguyễn Văn Hùng

[aldatu iturburu kodea]

See en:Peter Nguyen Van Hung, I want You to create the article content in Basque, Thanks! --2001:B400:E4F0:1B80:CC0A:B544:C4B:55CF 05:45, 27 urtarrila 2024 (CET)Reply

Thank you for being a medical contributors!

[aldatu iturburu kodea]
The 2023 Cure Award
In 2023 you were one of the top medical editors in your language. Thank you from Wiki Project Med for helping bring free, complete, accurate, up-to-date health information to the public. We really appreciate you and the vital work you do!

Wiki Project Med Foundation is a thematic organization whose mission is to improve our health content. Consider joining for 2024, there are no associated costs.

Additionally one of our primary efforts revolves around translation of health content. We invite you to try our new workflow if you have not already. Our dashboard automatically collects statistics of your efforts and we are working on tools to automatically improve formating.

Thanks again :-) -- Doc James along with the rest of the team at Wiki Project Med Foundation 23:25, 3 otsaila 2024 (CET)Reply

Galdera: nola itzuli daiteke txantiloi bat?

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Lainobeltz, Txanton Piperriren artikulua Txikipediara pasatzen ari nintzela, konturatu nintzen, antzezlanentzako infotaula txantiloia ez dagoela euskaratuta. Nola egin daiteke?

Eskerrik asko User2836 (eztabaida) 21:11, 19 otsaila 2024 (CET)Reply

Hemen txantiloiaren esteka: https://en.wikipedia.org/wiki/Template:Infobox_play User2836 (eztabaida) 21:18, 19 otsaila 2024 (CET)Reply
Aupa @User2836: ez da beharrezko txantiloi hori itzultzea, antzezlanentzat {{Lan infotaula}} erabil dezakezu, automatikoa da. Ondo izan-Lainobeltz (eztabaida) 23:56, 19 otsaila 2024 (CET),Reply
Eskerrik asko User2836 (eztabaida) 15:13, 20 otsaila 2024 (CET)Reply

Luberri blokeoa

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Lainobeltz, Antigua Luberriko zentrotik idazten dizut dirudielako zuk blokeatu zenituela hemengo ordenagailuak.

Batxilergoko ikasle batzuk WikiWomen proiektuan murgilduta daude eta beharrezkoa dute wikipedia erabiltzen ikastea, horretarako, eskatzen dizut ea posible izango zen blokeoa kentzea.

Beste gabe, mila esker! Irualdekozea (eztabaida) 09:15, 5 martxoa 2024 (CET)Reply

Aupa @Irualdekozea: zeintzuk dira desblokeatu behar diren IPak? -Lainobeltz (eztabaida) 09:16, 5 martxoa 2024 (CET)Reply
hasierako 9 zenabakiak bardinak dira, azkenengo hirurak aldatzen doaz
150.241.155.248, 245, 239, 240, 246, 243, 241, 244, 249, 248, Irualdekozea (eztabaida) 09:31, 5 martxoa 2024 (CET)Reply
Aupa @Irualdekozea: desblokeatu ditut 150.241.155.xxx IP batzuk. Hartu kontutan IP horietatik behin eta berriro bandalismo ekintzak egin direlako blokeatu direla, eta litekeena dela berriz ere blokeatu behar izatea. Egokiena edizio egunak baino aurrerago ikasleek erabiltzaile kontua sortzea da (ez da beharrezko beraien benetako izena erabiltzea kontuan). Horrela erregistratutako erabiltzaileek ez dute arazorik izango, eta bandalismoa patruilatzen dugun bolondresei ere lana errazten zaigu. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 11:08, 5 martxoa 2024 (CET)Reply
Mila esker @Lainobeltz. Informatika gela bat da, beraz, ikasle asko pasatzen dira ordenagailu horietatik, eta zuk esan bezala oso posible liteke berriz gertatzea. Horretan gabiltza, bakoitzak bere kontua sortuko du lanean jarraitzeko.
Ondo izan Irualdekozea (eztabaida) 11:34, 6 martxoa 2024 (CET)Reply

"Gainbegiratu gabeko itzulpenak" kategoriaz

[aldatu iturburu kodea]

Egunon, Lainobeltz!

Egin berri dudan Jul' Maroh artikuluan "Gainbegiratu gabeko itzulpenak" kategoria agertzen zait gorriz nabarmenduta. Ez dakit zer esan nahi duen, orain arte ez zait inoiz agertu.

Esango didazu zer egin behar dudan (gaur arratsaldean, Andragunera bazatoz).

Eskerrik asko!

Jose Joseintx (eztabaida) 11:44, 15 martxoa 2024 (CET)Reply

Zeri erreparatu

[aldatu iturburu kodea]

Egun on, Lainobeltz! Aldaketa berrien orrian eta bestela, non/noiz ikusten duzu premia handiena ikuskatu eta esku hartzeko? Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 08:46, 22 martxoa 2024 (CET)Reply

Aupa @Iñaki LL:
Bakoitzak bere lan egiteko era dauka, nik nola egiten dudan azalduko dizut, betiere kontuan izanda zuk zeuretzat hobeak/komodoagoak/azkarragoak aurkitzen dituzun bideak erabil ditzakezula.
  • Azken aldaketen orrian (laguntza ingelesez) beti aktibo daukadan tresna iragazkiena da (laguntza ingelesez). Iragazkiekin zeintzuk aldaketa ikusi eta nola ikusi zehaztu dezakezu. Gorde egin ditzakezunez, merezi du du tarte bat hartzea iragazki batzuk sortu eta gordetzeko, horrela erabilgarriak aurkituko dituzula uste duzun iragazkiak eskura izango dituzu nahi duzunean. Gomendatzen dizut iragazkiekin apur bat "saltseatzea" eta batzuk gordetzea; aurrerago iragazki horiek aldatu/berriak sortzeko aukera izango duzu, beharren arabera.
  • Nik nire eguneroko lanean erabiltzen dudan iragazkian ia aldaketa guztiak ikusten ditut, eta egilearen arabera koloreztatu:
    • zer ikusten dudan:
      • lankideek egindakoak, ez botak;gizaki (ez bot);
      • aldaketa motak: orrialde aldaketak, orrialde berriak, erregistratutako ekintzak, account creations
    • nola ikusten dudan (koloreen erabilpena iragazkietan): erabiltzaileak esperientziaren arabera koloreztatzen ditut:
      • ez erregistratuak gorriz, hauetatik etorriko da bandalismo gehiena. Denbora gutxi izanez gero, hauek dira errebisatu beharrekoak;
      • iritsiberriak laranjaz: hauek batzutan bandalismoa egiten dute, baina gutxiago (bandalismoa egiteko eta besterik ez sortu bada kontua, betiko blokeatu); iritsiberriek askotan Wikitu gabeko artikuluak, gramatika edo ortografia akastunak, edo zuzendu gabeko itzulpen automatikoak egiten dituzte, kasu honetan dagokion txantiloia jartzen da ({{wikitu}}, {{zuzendu}}, {{Itzulpen automatiko txarra}}, ...). Denbora gutxian hainbat lankide iritsiberri desberdin ikusten badituzu ziurrenik ikasgelaren batetik etorriko dira, askotan gehienek akats edo gabezia berdinak izaten dituzte: itzulpen txarrak/formatu akatsak/kategorizatu gabeko artikuluak...
      • ikasleak horiz: Hauek iritsiberrien eta trebatuen artean daude. Oraindik esperientzia gutxi, baina biharko wikilari trebeak izan daitezke. Denbora izanez gero eta beharrezkoa bada zuzenketak egin daitzeke, egileak zuzenketa hauek ikusi eta ikasiko duen esperantzarekin.
      • azkenik, erabiltzaile trebatuak, 500 aldaketa baino gehiago dituztenak, koloreztatu gabe. Hauek "eguneroko" wikilariak dira, asko ezagutu ere egingo dituzu. Hauek ez dute bandalismorik egiten, izatekotan noizean behin oharkabeko akatsen dat: eduki asko ezabatu duela ikusten bada errebisatu. Batzutan erabiltzaile trebatuek egiten dituzten aldaketak begiratzen ditut, zuzentzeko baino, gauzak nola egiten dituzten ikusteko.
    • nire aldaketak urdinez koloreztatzen ditut, hori aukera pertsonala, nahiago duzun zure aldaketak ikusi ala ez...
    • orri berriak ez ditut koloreztatzen, B batekin markatzen direnez erraz ikusten da berriak direla.
  • Aldaketa bakoitzean, aldaketaren egileaz gain, aldaketaren tamaina ikusten da. Negatiboa bada gorriz ikusten da. Bit asko ezabatu badira, eta aldaketa IP batetik badator,ia ziur bandalismoa da.
  • Aldaketen orrian lerro bakoitza aldaketa bat da, behin aldaketa bat errebisatu nahi dudanean lehio berri baten orri horren historia (laguntza ingelesez) zabaltzen dut, horrela egin diren aldaketen ikuspegia daukat, eta begiratu dezaket azken aldaketa bakarrik/gaurko aldaketa guztiak/azkenengoz bandalismoa desegin zenetik egin diren aldaketak... Aldaketak ikusita erabaki dezakezu aldaketak desegin/zuzenketak egin/eztabaida orrian zerbait komentatu/dagoen moduan utzi...
  • Azken aldaketen orrian 50, 100, 250 edo 500 aldaketa ikusteko aukera daukazu. Gehiago ere ikus ditzakezu: horretarako, joan azken aldaketaren orrira, bilatu URLan limit=500 (edo denadelakoa) jartzen duen tokia eta jarri bertan nahi duzun kopurua (limit=1000 adibidez)
  • Bandalismo ekintza bat edo edizio susmagarri bat ikustean lankide edo IP horren ekarpenak begiratuta blokeatu/ez blokeatu/zenbat blokeatu erabakitzeko pista gehiago aurkituko dituzu. Xabier Armendaritzek emandako kriterioa jarraitu dezakezu. Batzutan zalantzak izan ditzakezu aldaketen asmoari buruz, blokeo gehiago/gutxiago merezi dituen... beti ez dago irizpide zehatzik, zentzunak esango dizu zer egin.
Apurka-apurka aldaketen orria, orri baten historia, eta lankide/IP baten ekarpenen orriak ematen duen informazioa golpe baten ikusten ohituko zara. Joan patruilatzen, eta gauzak egiten, egin ahala ekintza gehienak "mekanikoak" direla ikusiko duzu, eta "mugako" erabakietan zure zentzuna erabili edo galdetzeko aukera daukazu.
Edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:44, 22 martxoa 2024 (CET)Reply
De luxe erantzuna :) Eskerrik asko! Iñaki LL (eztabaida) 16:31, 22 martxoa 2024 (CET)Reply
@Gotzon: agian erabilgarri aurkituko duzu mezu hau... -Lainobeltz (eztabaida) 15:44, 22 martxoa 2024 (CET)Reply
Mila esker handi bat, @Lainobeltz Gotzon 16:09, 22 martxoa 2024 (CET)Reply

Artikulu baten izenburu aldaketa

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Lainobeltz:

Artikulu bat osatzen ari naizela eta, "marathera" hizkuntza atera zait. Wikipedian, hizkuntza hori badaukagu, baina badago beste artikulu bat Maratierazko Wikipedia izena duena. Saiatu naiz izenburu hori aldatzen eta Maratherazko wikipedia jartzen, baina ez dit uzten, izen bera duen beste bat ba omen dago. Nik ez dut aurkitzen, begira dezakezu, mesedez? Mila esker. Joxan Joxan (eztabaida) 13:29, 26 martxoa 2024 (CET)Reply

Aupa @Joxan Garaialde: mugitu dut Maratierazko Wikipedia zena Maratherazko Wikipedia izenera. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:35, 26 martxoa 2024 (CET)Reply
Mila esker! Joxan (eztabaida) 16:47, 26 martxoa 2024 (CET)Reply

Txantiloi berria

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Lainobeltz:

IAST txantiloia irekitzen saiatu naiz, baina lehengo aldia da horrelakorik egiten dudana, eta, noski, zerbait gaizki egin dut. Begira dezakezu, eta bide batez, erakutsi nola sortu dezakedan taxantiloiak? Joxan (eztabaida) 18:09, 30 martxoa 2024 (CET)Reply

Aupa @Joxan Garaialde:: ingelesezko bertsioko dokumentazioko adibidea jarraituz, {{lang|sa|म}} {{IAST|ma}} kodea sartuz
ma
ematen du, ingelesezkoan ematen duen emaitza berdina. Horri erreparatuz pentsatu daiteke txantiloia ondo dabilela, baina ezin dizut ziurtatu, ez bait naiz txantiloien inguruan adituena, eta transliterazio kontuetan hutsaen parekoa.
Txantiloigintza ikasteko, begiratu Laguntza:Txantiloiak, Wikipedia:Txantiloien formatua, Wikipedia:Txantiloi dokumentazioa, Laguntza:Txantiloien automatizazioa eta ingelesez en:Help:Template. Ondoren, txantiloi batzuren iturburu kodea begiratuta zer egiten duten ulertzen saiatzea gomendatuko nizuke, txantiloi sinpleetatik hasita. Zure proba orrian jada badauden txantiloiekin ere aprobak egin ahal dituzu. Aprobak egiteko txantiloi bat ere sortu dezakezu, eta txantiloi hori zure aproba orritik deitu.
Dokumentazioa irakurri, pauso txiki bat eman, dokumentazioa irakurri, pauso txikiak eman... eta apurka-apurka txantiloeikin eroso sentituko zara.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:49, 30 martxoa 2024 (CET)Reply
Mila esker, Lainobeltz. Ikusi dut IAST txantiloia sortu duzula. Jarraituko dut zeuk emandako aholkuak, ea zerbait lortzen dudan. Joxan (eztabaida) 12:00, 31 martxoa 2024 (CEST)Reply
Aupa @Joxan Garaialde:: izatez zeuk sortu zenuen. Nik ingelesezkoa bilatu eta hizkuntza lotura egin nion (honek ez du eraginik txantiloiaren funtzionamenduan). Ondoren eztabaida honetan erabili nuen aproba egiteko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:16, 31 martxoa 2024 (CEST)Reply
Hain zuzen, hizkuntza lotura zen egiten uzten ez zidana. Baina, tira, ikasten joango naiz, pixkana. Mila esker, berriro ere. Joxan (eztabaida) 12:24, 31 martxoa 2024 (CEST)Reply

Amiensko edo Amienseko?

[aldatu iturburu kodea]

Egun on, Amienseko gudua (1918) artikulua osatzekotan nago, baino tituluaz ez nago ziur. "Amiensko" zein "Amienseko" ikusi dut erabilita. Zein erabili beharko nuke? -SRAbian (eztabaida) 11:34, 14 apirila 2024 (CEST)Reply

Aupa @SRAbian: Amiensko dela esango nuke, baina ez naiz ziur esaten ausartzen, ez naiz gai hauetan adituena... Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:39, 14 apirila 2024 (CEST)Reply
Ados. Amiensko mantenduko dut eta aurrerago aldatu behar bada, hala izan dadin. SRAbian (eztabaida) 13:00, 14 apirila 2024 (CEST)Reply

Alaineizu lankidearen galderak (20:47, 30 apirila 2024)

[aldatu iturburu kodea]

Gabon, Lainobeltz.

"Desestalinizazioa" izeneko artikulua sortu dut gaur, baina ez dut oso ondo jakin zelan gehitu formatua, eta testua nuen bezala igo dut, espainoletik itzulia.

Dena den, egin ditut egin beharreko moldaketak, eta orain hobeto dagoela uste dut gauza batzuk falta bazaizkit ere.

Bestalde, jakin nahiko nuke zelan sortzen den artikuluko atalburuen bertsio zabalgarria; hau da, geziari sakatu eta zabaltzen dena.

Eskerrik asko, Alain. --Alaineizu (eztabaida) 20:47, 30 apirila 2024 (CEST)Reply

Kaixo Alain! Aiora naiz, eta oso oker ez banago, nirekin Wikipedia praktika egiten ari den ikasle bat zara. Ikusi dut artikulua moldatu duzuela eta ez dagoela lehen zegoen moduan, oraingoz kendu diot ezabatua izateko proposamena eta lanean ari garela dioen ohar bat jarri dut. Ostiralean joango naiz klasera artikuluak zuekin lantzera, hitz egingo dugu orduan zalantzei buruz, bai? Aioramu (eztabaida) 21:30, 30 apirila 2024 (CEST)Reply
Bikain, eskerrik asko! Alaineizu (eztabaida) 21:40, 30 apirila 2024 (CEST)Reply

Mesede bat egiterik bai?

[aldatu iturburu kodea]

Gabon Lainobeltz,

Oñatiko Unibertsitatea-ri buruzko artikulua amaitutzat eman diat oraintxe. Eta saiatu nauk Infotaula egokitzen, baina beti bezala, kale egin diat.

Denbora hartzen duanean, eta animoa horretarako, mesedez aldatuko dituk hiru gauza bertan?:

- Argazki gainean ageri den "Alde Zaharra" ezabatu.

- Irekiera: 1545 jarri, 1540ren ordez.

- "Suntsipena" hitzaren ordez, "Itxiera" jarri.

Aldez aurretik eskerrik asko. Eta egunen baten Oñati aldera bahator, trago pare bat nire kontu.

Ondo izan

Iñazio

Olaitturri (eztabaida) 21:19, 12 maiatza 2024 (CEST)Reply

Kaixo! Egin dizkizut jada hiru aldaketatik bi. "Alde Zaharra" hori ezin da kendu, horrela baitago sailkatuta ondare gisa. Ez dago Alde Zaharrean? Theklan (eztabaida) 21:23, 12 maiatza 2024 (CEST)Reply
Gabon berriro Lainobeltz,
Mila esker!!! Joder, nik baino aguroago egiten dittuk gauzak !!!
Alde Zaharrean ez zegok, baina ez dik garrantzi handirik. Beste biak bai, ordea. Eskerrik asko, ba.
Hona edo Arantzazura edo Araotzera hatorrenean, trago pare bat nire kontu, eta beste bat Joxe Anjel Urkiaren kontu. Ados?
Ondo izan, Iñazio Olaitturri (eztabaida) 23:02, 12 maiatza 2024 (CEST)Reply
Aupa @Iñazio Irizar: kasu honetan @Theklan:ek egin ditu aldaketak, berari eman eskerrak. Halandabe, hortik banoa hartuko ditugu trago pare bat ;) Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 23:53, 12 maiatza 2024 (CEST)Reply


Arratsalde on Lainobeltz,
Berriro mesede eske netorrrek, posible bada.
Herenegun eta atzo saiatu nintzuan Infotaula berria sortzen "Oñatiko Corpusak" artikuluan, eta ezin.
Nire asmoa Toledokoaren berdina egitea huen: https://es.wikipedia.org/wiki/Corpus_Christi_en_Toledo
Denbora apur bat duanean, mesedez egingo Infotaula berria Oñatikoan?
Aldez aurretik mila esker,
Iñazio
. Olaitturri (eztabaida) 17:21, 7 ekaina 2024 (CEST)Reply
Aupa @Iñazio Irizar: kasu honetan ez dago infotaula automatiko bat erabltzerik (agian {{gertakari infotaula}}k balioko luke, wikidata elementuak datuak balitu). Egokiena, nire eritzian, Txantiloi:Jai infotaula erabiltzea, datuak eskuz sartuz (adibide bat Corpus egun (erlijioa) artikuluan daukazu). Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 19:41, 7 ekaina 2024 (CEST)Reply
Egun on Lainobeltz,
Mila esker laguntzagatik. Ehunka artikuluetan aritu ondoren jubilatu nintzenetik, gaur sartu diat lehen Infotaula, hiri esker.
Zorretan geratzen nauk, Iñazio Olaitturri (eztabaida) 10:45, 8 ekaina 2024 (CEST)Reply
Aupa @Iñazio Irizar: Itzel! :) -Lainobeltz (eztabaida) 15:51, 8 ekaina 2024 (CEST)Reply

Erreklamazioa

[aldatu iturburu kodea]

@Lainobeltz Lankide, Wikimediatik irtengo naiz, gauzak konplikatu besterik ez didate egiten eta ezin dut gehiago jasan, euskarara egindako itzulpenekin eta abar partekatu nahi ditudan irudi batzuetan tratu txarra da, ez dut. Ez dut ezer irabazi honetatik eta ez didate lan egiten zoratzeko Bi egun itxarongo dut eta barkamena eskatzen ez badute dena bertan behera utziko dut. Franvj naiz.

90.167.178.107 02:46, 25 maiatza 2024 (CEST)Reply

Begoña Zubero

[aldatu iturburu kodea]

Ahal duzunean begiratu artikulua eta ea txantiloia kendu ahal duzun. Gorantziak Gasteizko wikiemakumeon partetik. Xaxardi (eztabaida) 18:19, 13 ekaina 2024 (CEST)Reply

@Xaxardi: Eginda Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 23:10, 13 ekaina 2024 (CEST)Reply

Iritzi eske

[aldatu iturburu kodea]

Barkatu molestatzeagatik, baina ez negok lasai "Oñatiko Unibertsitatea" artikuluari egindakoarekin.

Artikulua osatzen hasi aurretik (2024.02.28), Indize bat egin nian, pertsonalki ondo ezagutzen ditudan hiru Unibertsitateren artikuluak hartuta (Ehunka Nobel saridun zeuzkatek, eta mundu mailako ranking akademikoetan beti 10 barruan agertzen dituk):

1- MIT: https://en.wikipedia.org/wiki/Massachusetts_Institute_of_Technology

Amaiera honakoa duk: “See also” Ikus gainera, eta ondoren “References” bistan (424)

2- Harvard: https://en.wikipedia.org/wiki/Harvard_University

Amaiera honakoa duk: “See also” Ikus gainera, eta ondoren “References” bistan (150)

3- Oxford: https://en.wikipedia.org/wiki/University_of_Oxford

Amaiera honakoa duk: “See also” Ikus gainera, eta ondoren “References” bistan (313)

Oñatikoarena 2024.05.12an bukatutzat eman nian, hiru aurrekoen formatoa jarraituz, ustez ondo nenbilelakoan. Baina hor nonbait ez denen gustura, 2025.05.31an ezagutzen ez dudan "Gotzon" sartu zelako "Ikus gainera" erreferentzien ondoren jarriz, eta "Erreferentziak leiho irristagarri baten sartuz."

Nola ikusten duk gaia?

Ondo izan, Iñazio

Olaitturri (eztabaida) 11:53, 19 ekaina 2024 (CEST)Reply


Aupa @Iñazio Irizar::
Bukaerako atalen ordenari dagokionez, ingelesezko wikipedian see also atala references atalaren aurretik jartzen dute, Gurean ordea, Erreferentziak, Bibliografia , Ikus, gainera , Kanpo estekak ordena erabiltzen dugu (Ikus Wikipedia:Estilo gida#Atal bereziak).
Erreferentzien lehio irristagarriari buruz, Gotzoni berari galdetu behar, estetika kontu bategatik egingo zuelakoan nago, asmo onarekin. Nik neuk lehio irristagarri gabe utziko nuke, erreferentzia asko ditzuen artikulu guztietarako kriterio hori adostu eta aldatzeko ardura hartzen ez bada behintzat. Zer diozu, Gotzon?
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 19:53, 19 ekaina 2024 (CEST)Reply

Artikulu nabarmenaren lotura

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Artikulu nabarmenaren lotura ere txertatu behar da. Badakit konplikatzen dugula pixka bat, baina egon daiteke artikulu bat izenburu eta lotura berbera ez dutenak (adibidez, kurtsibak dituelako). Bestela, azalean loturek ez dute funtzionatzen. Theklan (eztabaida) 12:52, 24 ekaina 2024 (CEST)Reply

@Theklan: Ups! Loturarena ez nuen ikusi. Eskerrikasko, -Lainobeltz (eztabaida) 17:00, 24 ekaina 2024 (CEST)Reply

Garatzailea

[aldatu iturburu kodea]

{{{Franvj , eztabaida }}} Franvj (eztabaida) 10:13, 3 uztaila 2024 (CEST)Reply

Babesa

[aldatu iturburu kodea]

Nire kontua babestu behar dut, pertsonala da eta ni bezala pentsatzen ez duten beste pertsona batzuek mehatxatuta sentitzen naiz eta behar izanez gero hemen dudan eduki guztia ezaba dezazula nahi dut. Nire esfortzuarekin eta lanarekin ez dut ezer irabazten eta %66ko ezintasun bat daukat eta horrek psikologikoki oso sentibera bihurtzen nau. Mila esker eta espero dut Munduan Bakea egotea. Franvj (eztabaida) 20:23, 10 abuztua 2024 (CEST)Reply

경고

[aldatu iturburu kodea]

병신. 멍청이. 개새끼. 골탕 먹은 년. 너 이제 죽어봐라. 세븐틴 (음악 그룹) (eztabaida) 06:52, 24 abuztua 2024 (CEST)Reply

Altzairuak txantiloia

[aldatu iturburu kodea]

Lainobeltz

Barka iezadazu lehenago ez erantzutea Altzairuak txantiloiari buruz galdetzen zenidanari. Noizbehinka bakarrik sartzen naiz Wikipedian zerbait sartzeko; eta oraindino gutxiagotan konturatzen naiz jaso ditudan mezuez. Gaur arte ez dut irakurri zure mezua.

Burdina pudelatuari buruz ez dakit zer esan; altzairu kontuetan aditua ez naizelako. Ez euskara eta ez altzairu kontuetan aditua ez naizenez, ziur asko oker egongo naiz, baina, nahiz eta 4 batekin markatuta egon, Euskalterm-en burdina pudelatu sarreran jarritakoan okerren bat dagoela uste dut.

Euskalterm-en

Burdina pudelatu = hierro pudelado = fer puddlé = wrought iron

baliokidetasuna erakusten da; baina espainierazko, frantsesezko eta ingelesezko Wikipediak irakurriz gero hurrengo baliokidetasunak aurkitzen dira:

hierro forjado = fer forgé = wrought iron

pudelación / pudelado / pudelaje = puddlage = puddling (metallurgy)

hierro pudelado = fer puddlé = puddled iron

Beraz, behar bada, egokiena txantiloia dagoen moduan uztea izango litzateke; batez ere Wikipedia horietan pudelatzeari buruz esaten dena irakurrita, prozesu zaharkitua dela badirudi.

Ziurtasun handiagoa izateko, agian, Euskalterm-ekoei galdetu beharko zitzaien.

Hurrengo arte, ondo segi.

-Jon Peli Oleaga (eztabaida) 18:14, 10 iraila 2024 (CEST)Reply

Artikuluaren izenburua aldatu

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Lainobeltz

Aurreko batean be hanka sartze bera izan nuen: ez naiz konturatu itzultzaileak biografiaren izenburua aldatu didala ("Anne" "Ana" bihurtu du), eta ahal nuenean, argitaratu aurretik, ez dut zuzendu.

Argitaratu dudan artikuluak Ana Baraou du titulua, eta Anne Baraou behar du izan. Zuzenduko duzu, mesedez?

Eskerrik asko!

(Azaldu behar didazu zelan egin, ze hurrengo batean berriz ere egingo dut txarto, seguru) Joseintx (eztabaida) 18:08, 20 iraila 2024 (CEST)Reply

Artikuluaren izenburua aldatu 2

[aldatu iturburu kodea]

Aupa berriro.

Uste dut konpondu dudala: "Tresnak" menuan "Mugitu" aukera erabili dut. Orain ondo dagoela uste dut.

Barkatu pelmada ematea

Jose Joseintx (eztabaida) 18:20, 20 iraila 2024 (CEST)Reply


Aupa @Joseintx: ez da pelmada, eta ondo dago, bai. Ondo izan :) -Lainobeltz (eztabaida) 21:19, 20 iraila 2024 (CEST)Reply

Question regarding vandalism

[aldatu iturburu kodea]

Hello! I wanted to ask how to deal with vandals here. Specifically: how do I report them? Background: nearly every wiki which got an opt-out of Global-sysops has some kind of a "administrator noticeboard" or "vandalism report page", but I wasn't able to find anything like that here. Best regards, TenWhile6 (eztabaida) 12:54, 11 urria 2024 (CEST)Reply

Hi @TenWhile6: We don't have a page like "administrator noticeboard" or "vandalism report page" here, you can report in Wikipedia:Txokoa, which is the general talk page. Thank you for your vandalism fighting. -Lainobeltz (eztabaida) 13:00, 11 urria 2024 (CEST)Reply
Thanks for your quick and helpful answer! Have a nice day :) TenWhile6 (eztabaida) 13:07, 11 urria 2024 (CEST)Reply

Irudi bat igotzea

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo @Lainobeltz

Tentsore orrialdea idazten ari nintzen, baina hori azaltzerako garaian irudi lagungarri batzuen falta sumatu dut. Nik irudi horiek eginda dauzkat “TikZ” izeneko programa baten bitartez, baino ezin ditut igo wikimedia commons-era. Zer egin dezaket horretarako?

62.83.10.151 00:47, 11 azaroa 2024 (CET)Reply


Aupa 62.83.10.151: begiratu Commons:Lizentzien inguruan, Wikipedia:Irudien erabilerari buruzko politikak, eta Laguntza:Irudiak nola igo.
Irudiak igotzeko Igoera Laguntzailea erabili irudiak ordenagailutik igotzeko (gogoratu saioa hasi behar duzula irudiak jaso ahal izateko). Commons Mobile App ere erabili dezakezu Android gailuetatik irudiak igotzeko.
Oraindik arazoak badituzu azaldu zehatzago arazoa eta ikusiko dugu...
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 09:42, 11 azaroa 2024 (CET)Reply

Txantiloiekin arazotxo bat

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Lainobeltz: Federico Fellini artikulua osatzen ari naiz, eta egina ez dagoen txantiloi bat sartu behar nuela eta, berria egin dut. Txantiloia, gaztelaniazko "Plantilla:Celda"tik kopiatu dut Txantiloi:Gelatxoa sortuz. Gaztelaniazko "plantilla" horren barruan, beste bi agertzen dira: "Plantilla:Celda/Valor" Txantiloi:Gelatxoa/balioa izenarekin sortu dudanA eta "Plantilla:Celda/Color", Txantiloi:Gelatxoa/Kolorea izenarekin sortu dudana. Hala ere, ez Felliniren artikuluan ez dira ondo ateratzen. Begira dezakezu zer egin dudan gaizki, mesedez? Mila esker. Joxan (eztabaida) 12:53, 27 azaroa 2024 (CET)Reply

Aupa @Joxan Garaialde: gelatxoa/kolorea txantiloiaren kodea begiratzen baduzu ikusiko duzu hor parametroen izenak ez direla itzuli. Artikuluan, ordea, txantiloia deitzarakoan parametroaren izenak itzulita bidaltzen dizkiozu. Hori lehen arazoa, agian hori knponduta gehiago ere egongo dira...
Txantiloigintzan praktikatu nahi baduzu, ariketa on bat izan daitek, proba-errore-proba-errore... denbora hartuko dizu, baina bidean ikasi ere ikasiko duzu...

Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:16, 27 azaroa 2024 (CET)Reply

Mila esker, probak egingo ditut. Joxan (eztabaida) 17:13, 27 azaroa 2024 (CET)Reply

Bellen zenbaki ala Bellen zenbakiak? Hori da gure galdera.

[aldatu iturburu kodea]

Administratzaile agurgarria:

Bellen zenbaki orrialdearen editoreen izenean idazten dizut. Edizio historia ikusi dugu eta gure artikulutik ibili zarela ikusi dugu. Espero dugu gustukoa izatea. Hala ere, zalantza bat dugu. Birritan Bellen zenbakiak izenburua Bellen zenbaki izenburura aldatu duzu, eta gure iritziz, Bellen zenbakiak egokiagoa da. Izan ere, zenbakien familia bat da. Gainera, Fibonacciren zenbakien eta Catalenen zenbakien artikuluen izenburua egitura hori dute. Jakin nahiko genuke aldaketa horien zergatia.

Eskerrik asko zure denboragatik. Ondo izan.

Edizio taldea. Ikerb13 (eztabaida) 15:43, 27 azaroa 2024 (CET)Reply


Aupa @Ikerb13: eta taldea:
Euskarazko Wikipedian artikuluen izenburuan mugatzailea jartzeari buruzko arau orokorra hurrengoa da: Wikipedia:Politikak/Artikuluen izenburuan -a mugatzailea jartzea.
Honen arabera, orokorrean ez da mugatzailerik jarriko. Bai ordea sujetua bat bakarra denean. Adibidez, Ilargia jartzen dugu, mugatzailearekin, lurraren sateliteari buruzko artikuluan, bat bakarra delako; satelite natural, ordea, mugatzaile gabe, sateliteei buruzko artikuluan, hainbat daudelako.
Bellen zenbakien kasuan jarraitu dudan irizpidea, hainbat zenbaki direla da, horrela mugatzaile gabe joango litzake. Avogadroren konstantea bat da, mugatzailearekin doa; Zenbaki erreal infinitu daude, mugatzaile gabe doa. Artikuluaren izena Bellen zenbakien taldea edo zenbaki errealen multzoa balitz mugatzailearekin jarriko nituzke, talde bakarra edo multzo bakarra izendatuz. Baina artikuluaren izenburuan izendatzen dena zenbakia dela interpretatuz, eta hainbat/infinitu Bellen zenbaki eta Fibonacciren zenbaki daudela kontuan hartuz, egokiago deritzot Bellen zenbaki, Fibonacciren zenbaki edo Catalanen zenbaki jartzea.
Hori nire eritzia, eta artikuluaren izena aldatu izanaren arrazoia. Hala ere, eztabaidagarria denez, eta mota honetako artikulu guztientzat irizpide berbera jarraitu beharko genukeenez, zuen taldearen eritzia ere kontutan hartzekoa da, eta baita irakaleena ere, ikasleak baldin bazarete. @Xabier Armendaritz:en eritzia ere eskatuko nuke.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:08, 27 azaroa 2024 (CET)Reply
Bat nator zuk esandakoarekin, Lainobeltz. Koherenteak izango bagara, artikulu horren izenburuak «Bellen zenbaki» behar du izan. Eta «Catalanen zenbakiak» artikuluarenak «Catalanen zenbaki» beharko luke izan (ikus, bestalde, ingelesezko izenburua «Catalan number» dela —ez «Catalan numbers»—...).
«Fibonacciren zenbakiak» artikuluaren kasuan, plural mugatu inkoherente horretaz gainera (bat nator «Fibonacciren zenbaki» beharko lukeela), ez dakit zergatik dauzkagun bi artikulu (hori eta «Fibonacciren segida»); nire ustez, egokiagoa litzateke artikulu bakarra izatea (ikus, ingelesez, «Fibonacci sequence». -- Xabier Armendaritz 2024-11-28, 10:50 (UTC)

Infotaula ulertu ezinda

[aldatu iturburu kodea]

Arratsalde on Lainobeltz,

Barkatu, baina betiko arazoarekin jarraitzen diat, Gaur pasatu didate Eli Galdos-en argazkia, neuk eskatuta, lehendik bere Infotaulan ez zegoelako. Saiatu nauk sartzen, eta kale:

Eli Galdos (Q8774813)

Insert a Template / Find the template you want to insert by searching for an identifying keyword. Templates that have descriptions are more likely to work well with the visual editor.

Find template ???

Mesedez lagunduko? Eta labur esango nola egin duan? Aldez aurretik mila mila esker, Iñazio Irizar


Olaitturri (eztabaida) 20:00, 19 abendua 2024 (CET)Reply

Aupa @Iñazio Irizar: Eginda
non agertzen zaizu Insert a Template (txertatu txantiloia)?
wikidata elementuan gehitu adierazpena emonda, ezkerrean irudia hautatu dut, eta eskuinean fitxategiaren izena jarri.
ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 21:04, 19 abendua 2024 (CET)Reply

Question from Saguxar on Birkite Alonso (22:43, 10 urtarrila 2025)

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, informazioa eguneratu nahi nuke eta argazkia aldatu, eskerrik asko.

Birkite --Saguxar (eztabaida) 22:43, 10 urtarrila 2025 (CET)Reply


@Saguxar: Argazkia aldatuta. -Lainobeltz (eztabaida) 17:32, 16 urtarrila 2025 (CET)Reply

2025eko urtarrilaren 25eko topaketie.

[aldatu iturburu kodea]

Gabon, zelan gabiz aspaldiko? Jakingo dozu laster Wikipedia:Euskal Wikilarion Topaketa 2025 topaketia dekogula. Ondo egongo zan bertara jutie, zer pentsaten dozu? Gorka ta neu Bilbotik atarako gara, ta gure badozu, Durangoko autopistien pagaten dan lekuen alkartuko gara. Zeozer diferentie eittie lantzin behin ondo dau ezta? Anima zaittez baǃ Ederto baten egongo gara. Oraina (eztabaida) 22:12, 15 urtarrila 2025 (CET)Reply

@Oraina: Aupa Etor, aspaldiko. Eskertzen deutsut eskaintza, bene.benetam. Egun horretan, baina, lan egitea toketan jata, ta ezin izango naz egon. Mila esker alandaguztibe, ta ondo ibili :) -Lainobeltz (eztabaida) 23:45, 15 urtarrila 2025 (CET)Reply
@Lainobeltz: Zer egingotxau ba. Batzutan ezin leike. Ia datorren urtien edo. Halandabe gure badozu deitxu ta ikusko gara. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 11:44, 16 urtarrila 2025 (CET)Reply

Argazki bat txantiloian txertatu.

[aldatu iturburu kodea]

Eguerdi on ostabe Aitor. Mesede bat eskatuteko zan. Birkite Alonsok eskatu nau ia posible badan bere txantilloian https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Birkite_Alonso_musikaria.jpg argazki hau ipintie. Neu ondiño ikasi bihar doten gauza bat. Ia datorren astien ikasten badot. Hainbeste urte ta... Eskarrikasko. Gero botakotzazu neskiari mezua? Oraina (eztabaida) 12:04, 16 urtarrila 2025 (CET)Reply

@Oraina: Aupa Etor, einda :) -Lainobeltz (eztabaida) 17:32, 16 urtarrila 2025 (CET)Reply

Begoña Iturrizaren artikulua konpondu

[aldatu iturburu kodea]

Arrastion.

Ikusi diat Begoña Iturriza bertsozalearen artikulua hobetzeko jarri duan oharra. Arrazoi huen, orria sortzen hasi eta lana bukatu baino lehen utzi behar izan nian... Oraingoan testua txukundu eta erreferentzia batzuk jarri dizkiat, hobeto dagoela iruditzen bazaik kenduiok oharra.

Wikidatako fitxa ere sortu diat daukadan datuekin baina ez diat irudirik lortu, asko zaudek batez ere Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazleari txapela jarri zionetik baina ez dituk erabilera librekoak. Wikilarion artean bertsozaleak egongo dituk, ea norbaitek igotzen duen Begoñaren irudiren bat eta infotaula osatzeko modua dugun.

Hurrengora arte Kaletrosa (eztabaida) 16:45, 18 urtarrila 2025 (CET)Reply


Aupa @Kaletrosa~eswiki: Kendu diot oharra. Hurrengoan zuk-zeuk ere kendu al diozu, behin zuzenketak eginda :) Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 02:47, 19 urtarrila 2025 (CET)Reply
Mila esker. Hurrengoan horrela egingo dut Kaletrosa (eztabaida) 10:31, 19 urtarrila 2025 (CET)Reply

Thank you for being a medical contributors!

[aldatu iturburu kodea]
The 2024 Cure Award
In 2024 you were one of the top medical editors in your language. Thank you from Wiki Project Med for helping bring free, complete, accurate, up-to-date health information to the public. We really appreciate you and the vital work you do!

Wiki Project Med Foundation is a thematic organization whose mission is to improve our health content. Consider joining for 2025, there are no associated costs.

Additionally one of our primary efforts revolves around translating health content. We invite you to try our new workflow if you have not already. Our dashboard automatically collects statistics of your efforts and we are working on tools to automatically improve formating.

Thanks again :-) -- Doc James along with the rest of the team at Wiki Project Med Foundation 07:23, 26 urtarrila 2025 (CET)Reply

Nerbioi ur jauziaaren kokapena

[aldatu iturburu kodea]

Wikipedian berria naiz eta duela gutxi gaztelaniazko bertsiotik blokeatu ninduten arau batzuk hausteagatik. Ez nekien gai batean gehiegi tematzea ez zela egokia, eta blokeoa onartzen dut, nahiz eta bidezkoa ez zaidan iruditzen betikoa izatea.

Egoeraren arrazoia Salto del Nervión-en kokapena da. Gaztelaniazko Wikipedian ez dute artikuluan aldaketarik onartzen, eta uste dut oraingo informazioa ez dela zehatza. Salto del Nervión Araba eta Burgos arteko mugatik hurbil dago, baina guztiz Araba barruan. Horren aldeko hainbat argudio aurkeztu ditut, tartean Uraren Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritza bezalako iturri ofizialak, baina ez dituzte onartu. Artikuluan Araban dagoela aipatzen bada ere, arazoa da testu hasieran ez dagoela argi zehaztuta. Hasieran, idazkera anbiguoa da eta mugan dagoela bakarrik esaten da, hurbiltasunari dagokionez egia dena, baina ez da argi uzten guztiz Arabaren barruan dagoenik. Ez da gerora arte, testuaren barruan apur bat galduta dagoen paragrafo batean, Amurrion dagoela aipatzen denean. Wikipediak zehatza izan behar da eta horrelako kasuetan ez du zalantzarako tarterik uzten du, Alaves83 (eztabaida) 11:19, 16 otsaila 2025 (CET)Reply

Aupa @Alaves83: gaztelerazko Wikipediako kontuak gaztelerazko Wikipedian eztabaidatu behar dira. Hartu kontutan gaztelerazko Wikipediak bere politikak dituela, Euskarazko Wikipedian geure politikak ditugun bezala. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:43, 16 otsaila 2025 (CET)Reply

Bi artikulu ia berdinak

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Lainobeltz:

Ikus-entzunezko errealizazioa eta Ikus-entzunezko errealizazio artikuluak aurkitu ditut. Historia eta edukia ia berdinak dituzte. Bigarrenak titulu egokia du eta osatuagoa ematen du. Suposatzen dut lehena ezabatu beharko dela. Nik ez dakit egiten, zeure esku utziko dut.

Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 11:36, 19 martxoa 2025 (CET)Reply


Aupa @Joseintx: Zuzenduta, eskerrikasko :) -Lainobeltz (eztabaida) 11:48, 19 martxoa 2025 (CET)Reply

Egun on Lainobeltz: mesede bat egiterik bai?

[aldatu iturburu kodea]

Egun on Lainobeltz,

Arazoekin nebilek, argazkiak direla eta.

Atzo "Pake Leku elkartea"n sartu nian azken argazkia, "Omenaldia. Lehena. 1966.jpg". Dirudienez zerbait gaizki egin nian, Wikimedia Commons-eko arauen arabera. Horrela dio Taichi izeneko begirale edo administraile batek.

Begiratu dezakek zer dagoen gaizki? Berak ziok "File source is not properly indicated".

Aldez aurretik esketuz hire laguntza

Iñazio Irizar Olaitturri (eztabaida) 10:52, 20 martxoa 2025 (CET)Reply


Aupa @Iñazio Irizar: Ikusten dut hainbat argazki zahar "norberak egina" bezala markatu dituzula. Itxura baten oso zaharrak direnez, zeureak direla esaterakoan "jatorria ez dela behar bezala azaldu" diotsu Commonseko administratzaileak. Argazkiak zeureak badira, bidali ezaiozu mezua hori esanez. Argazkia ez bada zeurea, egilea nor den jarri behar da, eta non dagoen publikatua argazkia CC BY-SA lizentziarekin, eta ez badago inon publikatua lizentzia horrekin, argazkiaren egilearen baimen beharko duzu (agian idatzitakoa eskatuko dizute) argazkia lizentzia horrekin igotzeko.
Lizentziei buruz, begiratu Commons:Lizentzien inguruan, Herrialde bakoitzeko arauak eta Wikipedia:Irudien erabilerari buruzko politikak.
Kontuan izan argazkiak CC BY-SA lizentziarekin igo ahal izateko arauak behar bezala bete behar ditugula, eta, eta behar dena ez dela aragazkiaren jabearen baimena, baizik eta egilearena. Arauekin zorrotza izatea gomendatzen dizut, ze argazkiren bat "kolatzen" saiatzen bazara agian "fitxatu" egingo zaituzte eta hortik aurrera ondo daudenekin ere mareatu egin al zaituzte, gertatu zaizkigu horrelakoak.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:06, 20 martxoa 2025 (CET)Reply

"Eskola peripatetikoa"/"...peripatetiko"

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Lainobeltz, "Eskola peripatetikoa" artikulua bikoiztuta dago, "Eskola peripatetiko" izena du besteak. Kontua da azken hau aurrekoa baino hobegoa dirudiela. Zuregana zuzentzen naiz zeren zure bot batek (LainobeltzBot) "Eskola peripatetikoa" editatu zuelako azkenekoz eta agian komeni delako artikulu hori ezabatzea (nik ez dakit egiten). Ondo izan! Ketxus (eztabaida) 22:11, 9 apirila 2025 (CEST)Reply

Ahaztu aurrekoa, baten batek zuzendu du Ketxus (eztabaida) 22:16, 9 apirila 2025 (CEST)Reply

Itzulpen-aplikazioaren akatsa

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, @Lainobeltz!

Frantsesetik tzuli ditudan azkenengo artikuluetan errorea eman dit beti. Badirudi txantiloi bat edo ezarri dutela lehenengo paragrafoan jaiotza eta heriotzaren datuak automatikoki pasatzeko frantsesez erabiltzen duten formatutik ( , née à Anvers le 31 janvier 1853 - ...) euskaraz erabiltzen dugunera (Anberes, 1853ko urtarrilaren 31 - ...). Itzultzaileak ez du testua osatzen eta "Adierazpen errorea" pilo bat ematen du.

Zelan bidali ahal dizut pantailazo bat hobeto ikusteko?

Esango didazu. Gero arte! Joseintx (eztabaida) 20:02, 23 apirila 2025 (CEST)Reply


Aupa @Joseintx: euskaraz {{data}} txantiloia daukagu, frantsesezko Modèle:Date début txantiloiarekin loturik dagoena. Ez dakit hori den arazoaren sortzailea. Frantsesezko Wikipediako jatorrizko artikulua zein den, eta itzultzaileak emoten duen errorearen pantaiia-argazkia beharko genituzke, ea horrela zerbait egin dezakegun... Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:13, 25 apirila 2025 (CEST)Reply
Aupa, Lainobeltz
Whatsappez bidali dizut arazoa eman zidan azken artikuluaren pantaila-argazkia. Artikulu horretan arazoa ezabatu, haren gainean idatzi eta argitaratu egin nuen, beraz ezin izango duzu ezer aztertu. Orain frantsesezko Hilda Ram artikuluaren itzulpena egiten hasi naiz. Aplikazioan lehenengo paragrafoa itzultzeko klikatu dut eta errore bera eman du. Ez dut ezer ezabatu, beraz, itzulpen aplikazioan sartu zaitezke eta zer dagoen ikusi.
Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 20:18, 26 apirila 2025 (CEST)Reply
Aupa @Joseintx: artikulu horretan, jaiotza datarentzat fr:Modèle:Date de naissance darabilte, euskarazko {{Jaiotza data eta adina}} txantiloiarekin lotua dagoena. Arazoa parametroetan dago: frantsesezkoan EGUNA|HILEA|URTEA pasatzen dute; euskarazkoan URTEA|HILEA|EGUNA eskatzen du zenbakitan. Frantsezkoan HILEA letretan pasatu ahal zaio, baina euskarazko txantiloak HILEA zenbakitan eskatzen du, eta hortik dator artikuluan agertzen den errore mezua. Hala ere, HILEA zenbakitan pasako balute, ez luke errorerik emango, baina emaitza okerra emango luke, parametroen ordena desberdina delako (horregatik ikusten duzu 31ko 1858 artikuluan.
Heriotza datarentzat fr:Modèle:Date de décès txantiloia darabilte frantsesezkoan. Honek ez du baliokiderik lotuta euskarazkoan, eta ondorioz itzultzaileak txantiloiaren emaitza testu lautzat hartu eta itzulpena ondo egiten du.
Beste arazo bat, {{Jaiotza data eta adina}} infotauletan erabiltzeko pentsatua dago, data emateaz gain parentesi artean adina ere emtoen du. Artikuluaren hasierako paragrafoan erabiltzeko egokiagoa da {{data}} txantiloia.
Momentuz errazena artikulua eskuz zuzentzea, {{Jaiotza data eta adina|31|octobre|1858}} jartzen duen lekuan {{data|1858|10|31}} jarri beharko zenuke.
Begiratuko dut hobeto denbora gehiago daukadanean, ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 22:17, 28 apirila 2025 (CEST)Reply
OK!
Eskerrik asko, Lainobetz! Joseintx (eztabaida) 18:43, 29 apirila 2025 (CEST)Reply

Artikulu bat amaitu baino lehen argitaratu: atzera egin daiteke?

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Lainobeltz!

Frantsesezko Maria Baers artikulua itzultzen ari naiz. Oso luzea da eta arazoak ematen dizkit ereferentziak eta beharko lituzkeen estekak direla eta, horregatik amaitzeko nahiko denbora beharko dut.

Gaur, beti bezala, itzultze-aplikazioa ireki, "Itzulpena egiten" atalean sartu eta itzultzen segitu dut. Horretan nenbilela, zalantza bat argitzeko artikuluaren beste hizkuntza bat zabaltzera joan naiz eta konturatu naiz euskaraz argitaratuta zegoela pasa den barikuan.

Ez dakit nik argitaratu nuen konturatu barik. Horrela balitz, ez dakit zergatik agertzen zaidan itzultzen jarraitzeko prest "Itzulpena egiten" atalean. Kontua da argitaratuta dagoela eta Marklar2007 lankidea ere bertatik pasatu dela eta bizialdia txantiloia eta erreferentzien ataleko bi zutabeak ezarri dituela, baina artikuluak erdia baino gehiago falta du amaitzeko eta errepasatu barik dago.

Larregi enrollatu naiz, inportanteena da ez dakidala zelan egin behar dudan itzulpena amaitzeko:

Itzultze aplikazioan segituko dut eta amaitutakoan argitaratu ALA

orain argitaratuta dagoenaren gainean lan egingo dut?

Gero arte eta eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 10:51, 6 maiatza 2025 (CEST)Reply


Aupa @Joseintx: orriaren historian ikus dezakezu artikulua zeuk sortu eta gero Marklarrek azken ukitu batzuk eman dizkiola.
Itzultze aplikazioarekin berriro argitaratzen baduzu Marklarren zuzenketak zapaldu egingo dituzu, hori bai, erraz berreskuratu ditzakezu aldaketen historia begiratuta. Aukera bat ala bestea, zeure arabera, zerk emango dizun lan gutxiago uste duzunaren arabera... ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:04, 6 maiatza 2025 (CEST)Reply
OK! "Lanean" txantiloia txertatuko dut argitaratutako artikuluan eta itzultze-aplikazioan segituko dut.
Argitaratzea dela eta, bai, historiala ikusita neukan, baina ez dut ulertzen zer pasatu den. Elkar ikusten dugun bariku baten komentatuko dugu.
Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 19:07, 6 maiatza 2025 (CEST)Reply

Erreferentzia bat kendu ezinik

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, @Lainobeltz!

Arazo bat daukat itzuli berri dudan artikuluan (Isabelle Blume). Erreferentzia bat agertzen da "Erreferentziak" ataletik kanpo, behean, "Autoritate kontrola" eta "Kategoriak" taulen artean. "Aldatu" ataletik ezin dut ezabatu eta Iturburu-kodean ez dut ezer ikusten. Begiratuko duzu, mesedez?

Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 13:53, 31 maiatza 2025 (CEST)Reply


Aupa @Joseintx: Konpomduta :) Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 21:25, 1 ekaina 2025 (CEST)Reply
Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 19:00, 2 ekaina 2025 (CEST)Reply

  txantiloia

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Lainobeltz: Aipatu txantiloi horrek   kateak egiten duen funtzio bera egiten du, nik dakidanez behintzat. Gertatzen dena da,  

txantiloirik ez daukagula sortua; beraz, ezin erabili. Txantiloia sortzera joan, baina ikusi dut lehen sortu zela eta zuk ezabatu egin zenuela. Jakin liteke zergatik ezabatu den? Nire ustez, zenbaitetan ondo etorriko litzateke, zeren ingelesetik edo gaztelaniatik txantiloi hori sarturik duen paragrafo edo erreferentzia bat kopiatzerakoan,  txantiloia kendu eta   katea sartu behar da. Erosoagoa litzateke txantiloiarekin uztea. Mila esker, Joxan. Joxan (eztabaida) 10:40, 20 urria 2025 (CEST)Reply
Aupa @Joxan Garaialde: 2022an ezabatu nuen, gaizki sortua zegoelako: txantiloiak bere burua deitzen zuen, eta errorea emoten zuen. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:48, 20 urria 2025 (CEST)Reply
Mila esker @Lainobeltz, ahaleginduko naiz sortzen. Joxan (eztabaida) 18:32, 20 urria 2025 (CEST)Reply
Aupa, hemen nago berriro: Gauza bat txantiloia egin ondoren, /dok artikulua nola sortzen zen ez naiz oroitzen, lagunduko, mesedez? Joxan (eztabaida) 14:14, 23 urria 2025 (CEST)Reply
Aupa @Joxan Garaialde: begiratu Wikipedia:Txantiloi dokumentazioa, eta begiratu dokumentazioa duen txantiloi baten dokumentazio orriaren (Txantiloi:Bandaloa/dok adibidez) kodea, adibide baten eredua jarraituz lortuko duzu /dok hori sortzea. Egin aproba, eta arazorik baduzu esan. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 19:10, 23 urria 2025 (CEST)Reply
Aupa, @Lainobeltz: Sortu dut Txantiloi:Esd eta Txantiloi:Esd/dok, baina zerbait gaizki egin dudala uste dut, Txantiloi:Esd orrian ez baita dokumentazioan sartutako oharrak. Begirada bat eman dezaiokezu, mesedez? Joxan (eztabaida) 11:29, 24 urria 2025 (CEST)Reply
Aupa @Joxan Garaialde: zuzenduta. Txantiloi:Esd orriaren bukaeran <noinclude>{{txantiloi dokumentazioa}}</noinclude> kodea gehitzea falta zitzaizun. Ondo ibili, -Lainobeltz (eztabaida) 20:59, 24 urria 2025 (CEST)Reply
Mila esker, Lainobeltz Joxan (eztabaida) 11:15, 25 urria 2025 (CEST)Reply

Biografia info-taula hutsik

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Lainobeltz. Itzuli dudan azken biografian (Marsha Levick) info-taula txertatu dut, baina ez da inongo daturik agertzen. Ez dakit zelan konpondu.

Esango didazu. Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 19:57, 5 azaroa 2025 (CET)Reply

Aupa @Joseintx: wikidata elementuan sartu behar zaizkio datuak, oraindik oso gutxi baititu. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 16:38, 6 azaroa 2025 (CET)Reply
OK. Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 20:25, 6 azaroa 2025 (CET)Reply

Editatu blokeoa

[aldatu iturburu kodea]

Ezin dut beste Wikipedia batzuetako eztabaida orrian editatu, gaztelaniazkoan adibidez administratzaile batek blokeatu dudanez, " -jem- ", ezin naiz inorekin konektatu eta bere buruaz kontraesanean Gunearen arauekin ados nago, Non utzi behar dut mezu bat zure eztabaida orrian? Mila esker zure arretagatik. Fjvilar (eztabaida) 06:57, 6 abendua 2025 (CET)Reply

Heriotza data txertatu ezinik

[aldatu iturburu kodea]

Egunon, Lainobeltz

Itzuli dudan María Luisa Bermúdez biografian, jatorrizko gaztelaniazkoan, ez da agertzen heriotza-data. Nik Artistas Visuales Chilenos weborrian topatu dut data (beste biografia batzuetan ez da agertzen), fidagarria iruditu zait eta nire itzulpenean sartu dut; baina, amaitutakoan konturatu naiz infotaulan ez dela data agertzen eta "Gizabanako biziak" kategorian dagoela.

WikiDatan sartuko dut heriotza-data? Topatu dudan erreferentzia nahikoa da horretarako? eha Esango didazu. Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 12:17, 13 abendua 2025 (CET)Reply

Aupa @Joseintx: bai, wikidata elementuan gehitu behar da datua. Egin dut, eta orain infotaulan agertzen da. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 22:19, 14 abendua 2025 (CET)Reply

Nola zuzendu "Betiko hautsitako esteka"

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Lainobeltz!

Imanol Larzabalen artikulua kontsultatzen egon naiz, eta konturatu naiz 7. erreferentziak [Betiko hautsitako esteka] oharra zuela. Esteka berria topatu dut (Imanol hil da) eta erreferentzia zuzendu dut, baina ez naiz gauza izan [Betiko...] txantiloia kentzeko.

Seguru nago minutu erdi baten zuzenduko duzula. Ikusten garenean esango didazu zelan egin duzun.

Eskerrik asko!!! Joseintx (eztabaida) 19:58, 14 urtarrila 2026 (CET)Reply


Aupa @Joseintx: nik ondo ikusten dut... -Lainobeltz (eztabaida) 02:01, 18 urtarrila 2026 (CET)Reply

Nola lotu artikulu berria gainerako hizkuntzetako artikuluekin

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Lainobeltz. Berriz ere laguntza eske.

BARKATU, BAINA MEZU HONI KASURIK EZ, LORTU DUT KONPONTZEA. Gero arte

Joseintx (eztabaida) 13:30, 16 urtarrila 2026 (CET)Reply

Kote Cabezudo gaiaren inguruan

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Lainobeltz!

Pentsatu dut aproposena izan daitekela zuzenean zuri idaztea, ikusirik aurrera eta atzera ari garelako biok Kote Cabezudoren artikuluan.

Azken hamarkadatan Kote Cabezudoren lanbidea pornografia zela erakusteko erreferentziak interneten asko eta asko daude, baina ulertuko duzunez, ez da erreza Wikipedia baterako erreferentzia garbiak eta txuriak topatzea. Alegia, web pornoak erabili gabe. Zoritxarrez Donostia inguruan Cabezudoren gune pornoak askori horiek ezagutzea eta pairatzea tokatu zaio.

Zure azken azalpen honi buruz «berez lanbidea moda argazkilaria da, iruzur egiteko erabili duena hurrengo esaldietan ondo azaltzen denez; gaztelerazko wikipedian ere horrela dago» zenbait kontu. Azaltzen dena «hurrengo esaldietan ondo» jakin dezazun nik neuk erredaktatu nuela hori duela 7 urte, gaztelerazkoa ez zegoenean sikiera, bide batez, euskerakotik fusilatu zigutena. Gaztelerakoan ez naiz sartuko.

Euskarazkoan, hasi nintzenetik artikulu honi forma ematen, ezabatu dizkidate gauzak ezagatu gabe, eta ulertzen dut bandalismotzat hartu daitekela, edo gorrototik idatzia dagoela ondorioztatzea. Baina kasua askoz ilunagoa da hemen jartzen ari garena baino. Eta esan bezala, ez da erreza, eta ulertu mesedez ari garen lana egiten. Eskerrik asko! Kroketo (eztabaida) 00:41, 19 urtarrila 2026 (CET)Reply

Aitzol Mendiola lankidearen galderak (15:30, 13 otsaila 2026)

[aldatu iturburu kodea]

Arratsalde on: titulu batean akatsen bat ikusiz gero, nola zuzendu dezaket hori? --Aitzol Mendiola (eztabaida) 15:30, 13 otsaila 2026 (CET)Reply

Aupa @Aitzol Mendiola: Artikulu baten izenburua aldatzeko eskuineko tresna barrako mugitu aukera erabili behar duzu. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:23, 16 otsaila 2026 (CET)Reply

Aitzol Mendiola lankidearen galderak (17:35, 18 otsaila 2026)

[aldatu iturburu kodea]

Arratsalde on, Lainobeltz: "Errotazaxar" ez da ageri ez Nafarroako Toponimia Ofizialean, ez Iruñeko kale izendegian, ez EODAn, ezta toponimia historikoan ere. Saiatu naiz izenburu hori duen sarreran izena aldatzen eta ondokoa ageri da: "Ezin duzu orri hau mugitu, ondorengo arrazoi hau dela eta: Izen hori duen artikulu bat badago edo hautatutako izena ez da baliozkoa. Mesedez, beste izen bat aukeratu" Kontua da auzunearen eta kalearen izena, NTOn, kale izendegian eta EODAn "Errotazar" dela. Zer egin dezaket? Mila esker aldez aurretik. --Aitzol Mendiola (eztabaida) 17:35, 18 otsaila 2026 (CET)Reply

Aupa @Aitzol Mendiola: Eginda mugitu dut orria. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:43, 18 otsaila 2026 (CET)Reply

Aitzol Mendiola lankidearen galderak (15:14, 23 otsaila 2026)

[aldatu iturburu kodea]

Arratsalde on, Lainobeltz: Arakilgo Itsasperri herri hustu bat da. -TSz idazten da EODAren eta Nafarroako Toponimia Ofizialaren arabera. Wikipedian bada "Itxasperriko Santiago eliza" sarrera. "Itsasperriko Santiago eliza"-ra mugitu nahi izan dut, baina hau ageri zait: "Ezin duzu orri hau mugitu, ondorengo arrazoi hau dela eta: Izen hori duen artikulu bat badago edo hautatutako izena ez da baliozkoa. Mesedez, beste izen bat aukeratu". Lagunduko? Mila esker aldez aurretik --Aitzol Mendiola (eztabaida) 15:14, 23 otsaila 2026 (CET)Reply

@Aitzol Mendiola: Eginda Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 22:55, 24 otsaila 2026 (CET)Reply

Arrigotarra lankidearen galderak (14:52, 9 martxoa 2026)

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo LainoBeltz:

Gure herriari buruzko artikuluak idazten ari gara. Arrigorriagari buruzko artikuluak ere hobetu nahi ditugu (adibidez: herriaren auzoena).

Horren kontura, galdera bat datorkigu burura: Nola hobetu dezakegu gure artikuluen nota? (ORES kalkulatzen duena) Irakurri egin dugu irizpideak, baina ez ditugu aurrerapen nabarmenik ikusten.

Zure erantzunaren zain.

Arrigotarra. --Arrigotarra (eztabaida) 14:52, 9 martxoa 2026 (CET)Reply

Aupa @Arrigotarra: ez dakit ORESen barne funtzionamendua nolakoa den, ezin esan Laguntza:ORES orriak dioena baino gehiago. Ondo izan,-Lainobeltz (eztabaida) 13:29, 10 martxoa 2026 (CET)Reply

Mesede eske, Infotaularako

[aldatu iturburu kodea]

Arratsalde on Lainobeltz,

Hil honetako 10.000 artikulu laburren lehiaketan, Felix Klein-en artikulua ingelesetik euskaratzen nebilek, eta Infotaularekin egin diat topo. Ingelesekoa ohikoa duk, eta euskarazkoa berriz oso luzea. Adibidez, ingelesak Doctoral students / List / (Show) zeukak, eta euskarazkoak Doktorego ikasleak zerrendatzarra (Erakutsi) edo (Ezkutatu) barik. Kidetzan beste hainbeste, ingelesez ez zegok eta euskaraz zerrendatzarra.

Galdera duk ea praktikan zer egin beharko nukeen ingelesezko eredua jarraitzeko.

Aldez aurretik hire laguntza zinez eskertuz, ondo izan, Iñazio Irizar


Olaitturri (eztabaida) 18:00, 13 martxoa 2026 (CET)Reply

Aupa @Olaitturri: biografia infotaula ez automatiko bat jarri beharko zenuke, eta datuak eskuz sartu, baina ez dut uste lan hori hartzeak merezi duenik. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 23:39, 13 martxoa 2026 (CET)Reply

Itziaraguirrezabala lankidearen galderak (10:20, 26 martxoa 2026)

[aldatu iturburu kodea]

cómo desago un artículo del que he borrado cosas que ya había, necesito recuperar el artículo original --Itziaraguirrezabala (eztabaida) 10:20, 26 martxoa 2026 (CET)Reply

Futbol kanadar ala kanadarra

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo @Lainobeltz!

Artikulu hau EHUko ikasle batek egindako ekarpena da. Zalantza izan genuen izenburuarekin irakasleak eta biok. Kontua da, Wikipediako estilo gidak -a gabe jartzea gomendatzen duela, baina ikusi genuen Futbol amerikarra badagoela ere. Hori ikusirik batetik eta hala izena duen kategoria ere dagoenez Futbol kanadarra jartzea ikusi genuen hoberen. Besterik gabe. Aldaketa jakinaraziko diot irakasleari. Eskerrik asko! Anarrarti (eztabaida) 13:33, 23 apirila 2026 (CEST)Reply

You may be an eligible candidate for the U4C election

[aldatu iturburu kodea]

Greetings,

The Universal Code of Conduct Coordinating Committee (U4C) seeks candidates for the 2026 election. The U4C is the global committee responsible for overseeing enforcement of the Universal Code of Conduct. Elections are held annually, if elected a committee member serves for two years.

This year the U4C requires candidates to hold administrator rights on at least one wiki, which is why you are being contacted as you appear to hold this right. There are other requirements, such as candidates must be at least 18 years old and may not be employed by the Wikimedia Foundation or other related chapters and affiliates. You can find more information in the call for candidates on Meta-wiki. Additionally, the committee's working language is English; some ability to communicate in English is required.

The election opens on 18 May, if you are eligible and interested you have until 10 May to submit your candidacy. There will week between for candidates to answer questions from the community. Voting takes place privately in SecurePoll, successful candidates must receive at least 60% support. More information is available on the 2026 Elections page, including timelines and other candidacy information. If you read over the material and consider yourself qualified, please consider submitting your name to run for the committee. If you think someone else in your community might be interested and qualified, please encourage them to run.

In partnership with the U4C -- Keegan (WMF) (talk) 20:32, 28 apirila 2026 (CEST)Reply

Euskara

[aldatu iturburu kodea]

Hello. I'm looking for Basque translation of descriptions of a few items for Wikidata. Would you help? Eurohunter (eztabaida) 21:25, 7 maiatza 2026 (CEST)Reply