Eztabaida:Patxi Iturriotz

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Arratsalde on Lainobeltzǃ Kirchhoff lankideak igorri digun informazioa irakurri eta gero, ia ziur nago Patxi Iturriotz bizirik dagoela. Hala eta guztiz, ez ditut erreferentzia argirik topatu eta bai era kontraesankorrean 2002an zendu zela. Ondorioz, bi aukerak ipini behar ditugula uste dut hau da, bizirik dagoela eta (hobeto esanda edo) 2002an hil zela. Infotaula aldatu ahal duzu mesedez? Erraza omen da aldatzea baina orain arte astirik (ez eta gogorik) izan eta ez dakit zelan egiten den.

Millesker ta ondo segi txapeldunǃ-Oraina (eztabaida) 19:50, 27 azaroa 2021 (CET)[Erantzun]

Aupa @Oraina:
  • Espainako Kultura Ministerioaren orri honen arabera bizirik legoke.
  • Auñamendiren arabera ere bizirik legoke. Baliteke, baina, Auñamendiko artikulua 2002 aurretik idatzi izana izatea, beraz ez nuke hau behinbetikotzat hartuko.
  • 2002an hil zela dioten orriek wikipediatik hartuta dirudite, hori jartzen zuenekoa; hoiez gain ez dut besterik aurkitu.
  • Google bilaketan, Patxi Iturriotz 2002 zein Francisco Javier Iturrioz 2002 bilzketa eginda, aurrerago wikipedian izan zen bertsioaz gain (eta horren kopiak) ez dut 2002an hil zen aipamenik aurkitu.
Uste dut 2002an hil izan balitz google bilaketan gutxienez eskela edo/eta egunkariko albisteren bat agertuko zela, Horregatik, ni ere bizirik dagoleakoan nago. Ikusita, gainera, 2002ko heriotzaren aipamen bakarra Wikipediako aurreragoko bertsio batetik datorrela, eta wikipedia bera ezin dugunez erreferentziatzat hartu, nik neuk artikulua bizirik dagoela suposatuz utziko nuke.
Hori nire eritzia. Hala ere ikusi dut hau idazten ari izan naizen bitartean aldaketa egin duzula testuan heriotza data galdera ikurraz jarrita. Nire aldetik eragozpenik ez. Infotaulari dagokionez Kirchhoff lankidea izan zen heriotza datua kendu zuena, eta bere kriterioarekin ados nagoenez hor ere ez noa eragozpenik jartzera.
Ondo ibili. Ia noiz daukagun aukera mundu fisikoan garagardotxo bat hartzeko :) -Lainobeltz (eztabaida) 21:00, 27 azaroa 2021 (CET)[Erantzun]
Gabon Lainobeltzǃ Ba orain hobetu pentsatuta 2002ko datua wikipedia batetik atera eta orokortu bada, hobe egin dudan aldeta bertan behera uztea. Ondo izan eta bai, ia laster hurrengo batzarrean edo, garagardoren bat hartzen dugun. Laster arteǃ-Oraina (eztabaida) 22:51, 27 azaroa 2021 (CET)[Erantzun]