Tavastiako gaztelua
| ||||
---|---|---|---|---|
Gaztelu eta gotorlekuaren irudia. | ||||
Udalerria | Hämeenlinna, Jatorrizko Tavastia | |||
Herrialdea | Finlandia | |||
Garaia | XIII-XIV. mendea | |||
Helbidea | Kustaa III Katu 6, 13100 | |||
Webgune ofiziala (Finlandieraz) (Ingelesez) |
Hame gaztelua (Hämeen linna finlandieraz eta Tavastehus slott suedieraz) Erdi Aroko gaztelua da Hämeenlinnan (Finlandia) kokatua. Gaztelua Vanajavesi lakuaren ertzean dago hiriaren erdian. Antzinean gaztelua uharte batean zegoen kokatua. Gazteluaren adina ez dago oraindik erabakia. Ohiturak dioenez gaztelua suediarrek eraiki zuten Finlandian egindako bigarren erasoaldian, XIII. mendearen erdialdean. Hala ere, gazteluan aurkitu diren aztarnen arabera, gaztelua XIV. mendearen hasieran eraikia izan zen. Hakoinenen, Hämeenlinnatik 20 kmtara kokatua dagoen herrian, beste gaztelu bat aurkitzen dugu, eta baliteke suediarrek eraikitakoa hori izatea, ondoren hustu eta berria eraiki zutela mende erdira. Izan ere, Novgorodek idatzi zuenez gaztelu bakarra zegoen lurralde horretan 1311. urtean.
« | Novgorodeko gizonak gerrara joan ziren itsasoa igaroz Germaniarren (suediarren) lurraldera, finlandiarren aurka --- Azkenean suediarrak harri baten gainean zegoen gazteluan babestu ziren, gizonek ezin izan zuten sartu eta suediarrak bake eske aritu ziren. Baina Novgorodeko gizonek ez zuten bakea nahi eta bertan iraun zuten 3 egun eta 3 gau hornidurak bukatu ziren arte. | » |
XVI. mendeaen bukaeran gazteluak garrantzi militarra galdu zuen, baina honen sistema defentsiboak berritu egin ziren XVIII. mendearen hasieran. Hurrengo mendean gartzela bihurtu zen gaztelua eta honela jarraitu zuen 1953. urterarte, noiz errestaurazio lanak hasi ziren. Gaztelua museoa izan da 1988. urtetik.