Infusio-poltsatxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Te-poltsa» orritik birbideratua)
Hiru te ezberdin te-poltsatxoetan

Infusio-poltsatxoa te, kamamila eta beste belarretako infusioak egiteko erabiltzen den nylonez, zetaz edo paper porotsuz zigilatutako poltsa txikia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infusio-poltsatxoak AEBetan asmatu zituzten, 1903an[1]. XX. mendeko lehen hamarkadan, Thomas Sullivan New Yorkeko merkatariak latorrizko potoetan saltzen zuen tea, eta bezeroei lagin txikiak bidaltzeko tea zetazko poltsa txikietan sartzen hasi zen. Poltsatxoa bilgarri hutsa zen; Sullivanek espero zuen bilgarritik ateratzea infusioa prestatu baino lehen. Baina bezero askok te poltsatxoa kontsumitzeko prest zegoen produktutzat jo zuten eta ez zuten landarea poltsatik ateratzen eta edaria egun maiz egin ohi den bezala prestatzen zuten. Bezeroek tea prestatzea askoz erosoagoa zela ikusita produktua horrela prestatuta bidal ziezaien eskatu zioten Sullivani eta te-poltsatxoak merkaturatzen hasi zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Tea-leaf holder.. 1901-08-26 (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  2. Nagore Irazustabarrena, [1], Argia, 2015-11-01, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]