Ameriketako Estatu Batuak

AEB» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ameriketako Estatu Batuak
United States of America
Bandera Armarria
Goiburua: In God we trust
Ereserkia: The Star-Spangled Banner
Estatu Batu kontinentalak, Alaska eta Hawaiirekin batera berdez
Estatu Batu kontinentalak, Alaska eta Hawaiirekin batera berdez
Estatu Batuak eta bere menpeko lurraldeak
Estatu Batuak eta bere menpeko lurraldeak
HiriburuaWashington
38° 53′ N, 77° 01′ W / 38.883°N,77.017°W / 38.883; -77.017
Hiri handiena New York
40° 43′ N, 74° 00′ W / 40.717°N,74.000°W / 40.717; -74.000
Hizkuntza ofiziala(k) herrialde osorako, ez dagoa
Hizkuntza nazionala ingelesa
Herritarra estatubatuar
Gobernua Errepublika konstituzional federala
 -  Presidentea Donald Trump
 -  Presidenteordea Mike Pence
Legebiltzarra Kongresua
 -  Goi ganbera Senatua
 -  Behe ganbera Ordezkarien Etxea
 -  Aldarrikapena 1776ko uztailak 4 
 -  Konfederazioa 1781ko martxoak 1 
 -  Parisko Ituna 1783ko irailak 3 
 -  Konstituzioa 1788ko ekainak 21 
 -  Azken estatuaren onarpena 1959ko abuztuak 21 
Geografia
 -  Guztira 9,833,517 km2 (3./4.)
3,796,742 sq mi
 -  Ura (%) 6,97
Biztanleria
 -  2018 zenbatespena 326.965.105[1] (3.)
 -  2010 errolda 308.745.538[2]
 -  Dentsitatea 35 bizt./km2 (180.)
BPG (PPP) 2018  zenbatespena
 -  Guztira $20,199 bilioi[3] (2.)
 -  Per capita $61.687[3] (11.)
BPG (nominala) 2018  zenbatespena
 -  Guztira $20,199 bilioi[3] (1.)
 -  Per capita $61.687[3] (7.)
Gini (2013)38.0[4][5][6]
ertaina
GGI (2013)0.914[7]
oso altua • 5.
Dirua Estatubatuar dolar ($) (USD)
Ordu-eremua (UTC−5tik −10ta)
 -  Udan (DST)  (UTC−4tik −10ra)
Dataren formatua hh/ee/uuuu
Zirkulazioa errepidean eskuinean
Aurrezenbakia +1
ISO 3166 kodea US
a. De facto ingelesa da, baina herrialde osorako ez dago finkatua, estatu bakoitzaren esku baitago hizkuntza ofiziala erabakitzeko ahalmena.

Ameriketako Estatu Batuak[8] (ingelesez: United States of America) Ipar Amerikako errepublika federala da, 50 estatuk eta barruti federal batek osatzen dutena. Haietako 48 Kanada eta Mexiko artean daude: horiei, Estatu Batu kontinentalak deitzen zaie. Beste biak Hawaii eta Alaska dira. Halaber, beste zenbait dependentzia eta urruneko uharte ditu. 9.833.517 kilometro koadroko eremua hartzen du[9], eta 2017an 326,9 milioi biztanle zituen[1]; beraz, munduko herrialderik jendetsuenetan hirugarrena da, Indiaren eta Txinako Herri Errepublikaren atzetik. Hiriburua Washington da, eta New York hiririk handiena.

Lehen eta Bigarren mundu gerretako garaipenen ondoren, eta 1991. urtean Gerra Hotza amaitu zelarik, Estatu Batuak dira munduko nazio-estaturik indartsuena. Ekonomiak hazkunde jarraitua du, langabezia ez da handia, inflazioa apala da, eta oso lasterra teknologiaren aurreramendua. Gizarte oparo horrek duen arazorik larriena irabazien banaketa da: 1975. urteaz gero, nazio sarreren gehitzea ia osorik joan da biztanleen %20ren eskuetara. Hizkuntza nagusia ingelesa da; ingelesaz gainera, espainiera, frantsesa, alemaniera, eta indiarren hizkuntzak ere erabiltzen dira, navajoera eta hopiera batez ere.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ameriketako Estatu Batuetako geografia»

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdeak Ipar Amerikaren erdialdea hartzen du, eta baita Alaska, Hawai, eta Ozeano Bareko beste eskualde txiki batzuk ere. Estatu Batu kontinentalek 7.825.268 kilometro koadroko eremua hartzen dute; iparraldean Kanada dute, ekialdean Ozeano Atlantikoa, mendebaldean Ozeano Barea, eta hegoaldean Mexiko eta Mexikoko golkoa. Alaska estatuak Kanada du ekialdean, Ozeano Barea hegoaldean, Ozeano Artikoa iparraldean eta Bering itsasartea mendebaldean; 1.717.854 kilometro koadro da luze-zabalean. Hawaii estatua Ozeano Bareko uhartedia da, kontinentetik 3.200 kilometro hego-mendebaldera dagoena.

Erliebea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBetako erliebea

Estatu Batuetako eremuak ez du gorabehera handirik. Erdialdea ordoki zabala da, Mississippi arroa eratzen duena. Arro hori Appalache mendiek mugatzen dute ekialdetik, eta goi-ordokiek eta Mendi Harritsuek, Sierra Nevadak eta Ur-jauzien mendikateak mendebaldetik.

Appalacheak Ozeano Atlantikoaren kostaldean daude. Mitchell mendia da garaiena (2.037 metro). Appalache mendikatea (Blue Ridge, Adirondacks, White Mountains) ipar-ekialdetik eta hego-mendebaldera luzatzen da. Beste aldean, mendebaldean alegia, Mendi Harritsuak daude. Horiek goi-ordokiak inguratzen dituzten bi mendilerrok osatuak dira. Ur-jauzien mendikatean gailur garaiak daude (Rainier, 4.392 metro). Sierra Nevada, berriz, zenbat eta hegoalderago jo orduan eta garaiago da; Whitney mendia da garaiena (4.418 metro).

Sierra Nevadaren mendebaldean, Kostako mendikatera bitartean, Sacramento eta San Joaquin haranak daude, oso oparoak; ekialdean hainbat goi-ordoki eta Arro Handia daude. Mendi Harritsuak Kanadatik Mexikora luzatzen dira 650 kilometroan. Bertan daude Yellowstone Parke Nazionala eta Coloradoko goi-ordokia. Kostako mendikateak iparraldera jotzen du, Kanada aldera. Alaskan dago Estatu Batuetako gailurrik garaiena: Denali (6.194 metro). Iparralderago, Aleutiarrak sumendi-uhartedia dago (Makushin, 2.857 metro).

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako lurralderik gehiena Mississippiren arroan dago. Mississippi ibaia, Missouri adarrarekin batera, munduko luzeena da. 1.970 kilometro egin ondoren Mexikoko golkoan itsasoratzen da. Rio Grandek, berriz, Mexikorekiko muga eratzen du. Hori ere Mexikoko golkoan itsasoratzen da. Ozeano Barera isurtzen diren ibaiak dira Colorado, ahoa Kaliforniako golkoan duena, eta Columbia. Ozeano Atlantikoan itsasoratzen direnak laburrak dira. Appalache mendietan dute iturburua eta nagusiak Hudson, Delaware, Potomac, Susquehanna eta Savannah dira.

Estatu Batuetako aintzirarik zabalenak Aintzira Handiak dira, Kanadaren mugan: Superior, Huron, Michigan, Ontario eta Erie. Aintzira horiek San Laurendi emari handiko ibaiak lotzen ditu. Erie eta Ontario aintzirak Niagara ibai laburrak lotzen ditu.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde handiak daude eskualdetik eskualdera Estatu Batuetan, bai garaieragatik, bai Atlantiko edo Pazifikoko itsaslaster hotzengatik; baina klimaren eragile nagusia haizea da: iparretik hegorantz trabarik gabe dabilela eta Mexikoko tropikotik datorren haize bero hezeak aurrez-aurre topo egiten duela Ipar polotik datorren haize hotz eta lehorrarekin. Kaliforniako itsasertzean oso hezea da klima. Oro har, bi multzo nagusi bereiz daitezke: mendebaldea, lehorra, Mendi Harritsuetatik Kostako mendikateraino hedatzen dena, eta ekialdea, hezea. Floridako klima, berriz, tropikala da. Mexikoko golkotik Ohioko haranera hedatzen den lurraldeak klima kontinentala du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ameriketako Estatu Batuetako historia»

Lehen urteak eta kolonizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paleoindiarren migrazioa

Ipar Amerikako lehenbiziko biztanleak K.a. 18000 eta 8000 artean iritsi ziren Siberiatik, Beringian zehar egindako migrazioen bidez. Ehunka hizkuntza eta kultura zeuden, eta horietako asko herri nomadak edo erdi-nomadak ziren. Gehienak galdu egin dira.

XVI. eta XVII. mendeetan, europarekin izandako lehen topaketak kultura talka handia izan ziren, tartean euskal baleazaleak zeudela (egungo Kanada ekialdean). Espainiarrak hegoaldera iritsi ziren, ingelesak ekialdera, eta frantsesak iparralde eta Mississippiren arrora. Mayflower izan zen Ingalaterratik Ameriketara kolonizatzailez beteta joandako lehen itsasontzia. Ingelesen lehen kokapena 1607an izan zen, Jamestown herrian (Virginia).

Laster, hainbat kolonia ezarri ziren ekialdeko kostaldean (Plymouth, Boston, Salem, Williamsburg). XVII. eta, batez ere, XVIII. mendean, esklaboak eraman zituzten, Afrikako jendearen salerosketaren bidez, batez ere hegoaldeko kotoi sailetan lan egiteko, baina baita era guztietako azpiegiturak eraikitzeko ere. Hasieran, Britainia Handiaren koroapeko lurretan finkatutako ingelesak, herbeheretarrak, eskoziarrak, alemaniarrak eta eskandinabiarrak itunetara heldu ziren bertako biztanleekin (ekialdeko amerindiarrekin), eta hauek, oro har, europarren hainbat teknika eta kultura ezaugarri onartu zituzten. Europarren kolonizazioa Appalache mendien ekialdera mugatzen zen. Hala ere, berehala hasi ziren pizten tentsioa eta gatazka, europar jatorriko herritarren hazkuntza demografiko eta hedakuntzarako joera zela-eta. Liskar haietako handienaren aukera hartuz, Europako Zazpi Urteko Gerraren une berean, britainiar kolonoek frantziarren lurraldeen erdia berenganatu zuten, eta halaxe azalera bikoiztu.

Independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1763an Ingalaterrak eta Frantziak sinaturiko Parisko Itunaren ondorioz, kolonien defentsa eta mantenimendu kostuaren zati bat kolonoek ordain zezaten saiatu zen Ingalaterra. Argudio hori erabili zuten Londresen parlamentu-neurri sail bati ekiteko; neurri horiek zerga berriak zekartzaten eta koloniak zuzen-zuzenean ukitzen zituzten. 1763-1767 bitartean, zenbait legek aduana eskubideak eta merkataritzarako dokumentuak (paper tinbratua) ezarri zituzten hainbat produkturen gainean. Neurri horiek berehalakoan arbuiatu zituzten kolonoek, uste baitzuten, britainiar mendeko izanik, ez zutela zergarik ordaindu beharrik berak Londresko parlamentuan egon gabe. Ez protestek, ez kolonoek Londresa bidalitako ordezkariek, ez zuten inolako eraginik izan, zeren eta Jurgi III.a erregeak asaldura egoera adierazi baitzuen kolonientzat, 1773ko Bostongo Tearen Matxinadaren ondoren.[10]

Estatu Batuetako konstituzioaren izenpetzea, 1776

Kolonoak geroko sistema federala iragartzen zuen elkarte baten inguruan antolatu ziren; Filadelfian egindako bi kongresutan, 1774 eta 1775ean, mamitu zen antolamendu hura. George Washington aukeratu zuten kolonietako gudarostearen jeneral buru, Jurgi III.ak bidalia zuen ingeles ete aleman mertzenarioen armadari aurre egiteko. Horiek horrela, 1776ko uztailaren 4an, hamahiru britainiar kolonien independentzia aldarrikatu zuten (Independentzia adierazpena). Berehala, gerra piztu zen Erresuma Batuarekin, 1783 arte, baina metropoliak atzera egin behar izan zuen. 1787an Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa onartu zuten, Mendebalde osoko lehena. Bi testu horiek jarri zituzten estatubatuar nortasunaren lehenengo oinarriak.

George Washington hautatu zuten errepublika berriaren presidente, baina luze gabe sortu ziren elkarren kontrako bi alderdi: Alderdi Federalista, boterea zentralizatu eta metatzearen aldekoa (garapena), eta Alderdi Errepublikanoa, herriaren oinarrizko askatasunei eta estatuen subiranotzari eustearen aldekoa (jeffersondar demokrazia). 1792-1796 bitartean, hurrenez hurren, Kentucky eta Tennessee erantsi zitzaizkion errepublikari. Federalisten bultzadaz, Washington D.C. hiriburu federala sortu zen, baita AEBetako lehenengo banku zentrala ere. Thomas Jefferson presidentetzara heldu zen 1801ean, eta 1803an Louisiana erosi zioten Frantziari. 1811n, gatazka piztu zen Erresuma Batuarekin, artean Europako monarkia horrek ez baitzuen esperantza galdu nola edo hala errepublika berria atzera menpera ekartzeko.

Esklaboak Hego Carolinako lur sail batean, 1790 aldean

1815ean bukatu zen gerra hori, baina mugarria izan zen estatubatuar kontzientzia pizteko, baita armada indartsua sortzen hasteko eta finantzen garapenerako ere. 1816an, Estatu Batuetako Bigarren Bankuari AEBetako banku zentrala izateko baimena eman zioten. Britainiarren laguntzat jotako Alderdi Federalistarenak egin zuen baina, ordainean, jaun eta jabe geratutako Alderdi Errepublikanoa zatitu egin zen, eta federalisten balio asko errepublikanoen talde batek hartu zituen, Henry Clay buru zuela. Kontrako aldean zuen Andrew Jackson, eta azken hau izan zen presidentea 1829-1837 bitartean. Jacksonek hedatze politika garatu zuen bere agintaldian. Florida ordurako bereturik (1819), Mexiko Espainiatik bereizi zen unetik (1823) mexikarrak ziren lurralde batzuk erantsi zituen (Texas, Kalifornia eta Mexiko Berria); gainera, Oregon ingeles-ipar amerikar administrazioaren azpian zegoen 1818tik.[10] Horrezaz gainera, amerindiarren kontrako lehenengo neurri sistematikoak hartu zituen, mendebaldera, Mississippi aldera, kanporatuz (Malkoen bidea, 1831-1838). Bertako biztanle amerindiarrak baztertuak izan ziren gero eta gehiago, bereziki 1815eko gerraren ondoren, eta asko hil ziren, kolonoek ekarritako gaixotasunen ondorioz (baztanga, elgorria) eta haiekin izandako liskar odoltsuetan.

Gerra Zibila eta industrializazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ameriketako Estatu Batuetako historia (1865-1918)»

Hedapenak beste ondorio erabakiorra ekarri zuen: AEBen gizarte eta ekonomia lurraldekatzea. Zenbait hiri, New York edo Baltimore adibidez, biztanle kopuru handi samarra hartzen hasiak ziren, baina lurralde berrietan biztanleria guztiz barreiatua zegoen gaitzeko lurralde zabaletan eta gune txikietan, estatu gisa sendotu gabeko lurraldeetan. Begien bistako desberdintasuna zegoen, orobat, produkzioari eta gizarte egiturari dagokienez, iparraldearen, erdialdeko mendebaldearen eta hegoaldearen artean. Iparraldea hiritsuena eta industrialena zen; erdialdeko mendebaldean indiarren lurren konkistan eta harrapaketan beren lurrak lorturiko nekazariak bizi ziren, eta hegoaldeak esklaboen bidezko produkzio sisteman oinarriturik jarraitzen zuen, hartarako etekin handia ematen zuten lur guztiz zabalak behar zirelarik.

Arrazoi horrexegatik, esklabotzaren arazoak lehen planora pasa ziren 1840-1850 urteetan. Mugimendu abolizionistak, iparraldekoak gehienbat, mehatxu zuzentzat hartzen zituzten hegoaldeko lurjabeek zein estatuek. Hauek, Kongresuak esklabotza deusezteko edo esklaboak iparraldera ihes egitea bideratzeko konstituzioa aldatuko ote zuten beldurrez, beren burua posibilitate horren aurka babestu nahi izan zuten. 1860an, Hego Carolina batasunetik bereizi zen Abraham Lincoln errepublikazalea lehendakari zela. Haren atzetik beste sei estatu bereizi ziren (Mississippi, Florida, Alabama, Georgia, Louisiana eta Texas) eta Ameriketako Estatu Konfederatuak osatu zituzten 1861ean. Gobernu federalak borrokari ekin zion Batasunaren alde, eta esklabotasuna legezkotzat zuten beste lau estatu lotu zitzaizkion Konfederazioari (Virginia, Ipar Carolina, Tennessee eta Arkansas). Garapen industrial eta teknologikoak Batasunaren alde jokatu zuen, eta 1865ean hegoaldeko estatuen konfederazioak amore eman zuen. Nazioarentzat garrantzi handiko ondorioak izan zituen Gerra Zibilak: 650.000 lagun hil ziren eta milioi bat zauritu, hegoaldeari hondamena ekarri zion, har gertatu baitziren gudurik latzenak, lau milioi esklabok askatasuna lortu zuen, eta Batasuna eta gobernu federala indartuta atera ziren.[11]

Norvegiar kolonoak Ipar Dakotan, 1898

Gerra zibilari eta indiar nazioekiko liskarrei esker, herrialdeak barne batasun handia lortu zuen eta kolonizazioaz gero amerikar muga izandako lurraldeak menderatu zituen. Horrela jarri ziren zabalkunde berrirako oinarriak. 1867an Alaskako lurraldea erosi zioten Errusiari. 1890eko Wounded Kneeko sarraskia izan zen indiarren aurkako azken liskar armatu handia. 1893an, estatu kolpe batek Hawaiiko Erresumako monarkia eraitsi zuen; bost urte geroago, AEBek uhartedia beretu zuten. Espainiaren aurkako gerra irabazirik, Filipinak, Guam eta Puerto Rico anexionatu zituzten 1898an.[12]

Urte haietan europarrek oldeka emigratu zuten Ipar Ameriketako hirietara, garai hartako hiririk jendetsuenetara, eta lurraldea oso bizkor urbanizatu zen. Emigrazioa eta urbanizazioa, ordea, ekonomia hazkundeari esker gertatu ziren, nagusiki. Estatu Batuek nekazaritza modernoa eta baliabide natural ugari zituzten, garraio sistema bikaina zen eta, batez ere, garrantzi handiko aurreramendua izan zuen bertako industriak, Cornelius Vanderbilt, John D. Rockefeller eta Andrew Carnegie bezalako magnateen eskutik. Bankuek ere pisu handia hartu zuten. Edison eta Teslari esker, argindarra herrialdeko bazter guztietara zabaldu zen, eta Henry Fordek automobilgintza irauli zuen. Hori guztia zela-eta, Estatu Batuetako ekonomia munduko aberatsena zen 1918rako.[11]

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ameriketako Estatu Batuetako historia (1918-1945)» eta «Ameriketako Estatu Batuetako historia (1945-1964)»
Dorothea Langeren Ama etorkina (Migrant Mother), Depresio Handiaren sinboloa

Lehen Mundu Gerra hasi zelarik neutral iraun bazuten ere, 1917an gerran sartu ziren Aliatuen alde. Gerra osteko Parisko Bake Biltzarrean, Woodrow Wilson presidentea nabarmendu zen, Estatu Batuak herrialde ahaltsua zirela erakutsiz. 1920ko hamarkadan, industria handi eta kontsumo izugarrian oinarrituriko oparoaldia bizi izan zuen herrialdeak. Gizartean, ordea, erreakzio kontserbadore eta nazionalista gertatu zen eta, aldi berean, astialdiko kultura berria (jazza, zinema eta kirolak) sortu zen; politikari dagokionez, joera kontserbadorea izan zen nagusi.[13]

Mundu hark 1929ko kraxa eta Depresio Handiarekin jo zuen hondoa. 1932ko hauteskundeak irabazirik, Franklin Delano Rooseveltek New Deal delakoa abiarazi zuen, herri guztia lanean jarriz eta erakundeen baliabide guztiak erabiliz Estatu Batuetako ekonomia eta gizartea berpizteko; lan horri esker lortu zuen herrialdeak Bigarren Mundu Gerran demokrazien aitzindari izatea.[13] Gerran 400.000 estatubatuar soldadu hil baziren ere,[14] herrialdearen indar ekonomiko eta militarra handitu zen. Bretton Woods eta Jaltako batzarretan, Estatu Batuek beren onurarako baliatu zuten garaipena. 1945eko abuztuaren 6an eta 9an, lehenbiziko bonba nuklearrak jaurti zituzten Japoniako Hiroshima eta Nagasaki hirietan; 150.000 lagun baino gehiago hil ziren bonbardaketetan.[15] Japonia irailaren 2an errenditu zen.

Bigarren Mundu Gerraren ondotik, Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna izan ziren munduko bi superpotentziak. Elkarren kontrako bi eredu ziren, gizate, politika eta ekonomian, kapitalista bata, eta komunista bestea. Roosvelten desioa, demokrazia politikoa, merkataritza askatasuna eta nazioarteko lankidetza landuz, mundua berritik antolatzekoa, Stalinen pragmatismoaren aurrez aurre zegoen, haren interes nagusia errusiar lurraldea zabaltzea eta Ekialdeko Europa menderatzea baitzen.[16] Bi superpotentzien arteko tentsio egoerari Gerra Hotza izena eman zitzaion. Mundua bi bloketan banatu zen, eta Estatu Batuek bloke kapitalistaren buruzagitza eta defentsa hartu zuten beren gain. Marshall Planaren eta NATOren bidez bideratu zuten Mendebaldeko Europarako laguntza; bien bitartean, histeria antikomunista (macarthismoa) piztu zen beren lurraldean.

Buzz Aldrin Ilargian, 1969

Gerra Hotzean AEBek eta SESBk ez zuten inoiz elkarren aurka jo zuzenean, zeren eta bi-biek sustaturiko armamentu lasterketa neurrigabeak izuaren oreka delakoa ekarri baitzuen. Hau da, gerra nuklearra lehertuz gero, garailerik gabe amaituko litzatekeelako segurantza. Tentsio handieneko uneak 1947 eta 1953 bitartean gertatu ziren, Berlingo Blokeoan (1948-1949) eta Koreako Gerran (1950-1953) batez ere.[17] 1957an, espazioko lasterketa lasterketa hasi zen, SESBk lehenbiziko satelite artifiziala Lurraren orbitan jarri zuenean. Sobietarra izan zen espazioratu zen lehenbiziko gizakia ere, baina Neil Armstrong eta Buzz Aldrin estatubatuarrak izan ziren Ilargia lehenengo aldiz zapaldu zutenak, 1969an.[18] 1965etik aurrera, Estatu Batuak erabat nahasi ziren Vietnamgo Gerran.

Vietnamgo Gerraren aurkako protestak, 1967

Barne egoerari dagokionez, ekonomia eta biztanleria hazi ziren. Eskubide zibilen aldeko mugimenduak indarkeriarik gabeko protesta ekintzak erabili zituen afro-amerikarrek jasaten zuten diskriminazioaren aurka; Rosa Parks eta Martin Luther King izan ziren mugimendu horretako buruzagi nagusiak. John F. Kennedyren hilketaren ondoren, Lyndon B. Johnsonen agintaldian onartu ziren eta Eskubide Zibilen Legea (1964) eta Boto Eskubide Legea (1965). 1960ko eta 1970eko hamarkadetan indar handia hartu zuen kontrakulturak, nazionalismo beltzak, Vietnamgo Gerraren aurkako protestek eta sexu iraultzak bultzaturik.

1974an, Richard Nixon presidenteak dimisioa eman behar izan zuen Watergate eskandalua zela-eta; Gerald Fordek ordeztu zuen.[19] Estanflazioak eta Teherango gatibuen krisialdiak markatu zuten Jimmy Carterren agintaldia (1977-1981). Ronald Reaganek sakonki aldatu zuen politika ekonomikoa, gastu publikoa murriztuz eta merkatu librea sustatuz.[20] 1991ean, Reaganen bigarren agintaldian, Sobietar Batasunaren desegin zen; horren ondorioz, Gerra Hotza amaitu zen.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Golkoko Gerra izan zen Gerra Hotzaren osteko lehen gatazka handia. 1990ean hasi zen, Irakeko gudarosteak Kuwait inbaditu zuenean. Estatu Batuek berehala erantzun zioten bere aliatuaren okupazioari, eta Basamortuko Ekaitza zeritzan operazio militarra abiarazi zuten 1991ko urtarrilaren 16an.[21]

2001. urtean, gerraz kanpoko herrigune batean inoiz izandako erasorik handiena gertatu zen AEBetan. Al Kaida talde terroristak zenbait hegazkin bahitu zituen barruan bidaiariak zihoazela, eta Dorre Bikien aurka egin zuten talka: 3.000 hildakotik gora izan ziren. Erasoa arrazoi hartuta, AEBek Afganistango Gerra justifikatu zuten, terrorismoaren aurkako gerra hasiz. Aldi berean, Irak ere inbaditu zuten eta Patriot Act terrorismoaren aurkako lege ospetsua aurrera atera zuen George W. Bush orduko presidentearen administrazioak.[22]

Gobernua eta administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ameriketako Estatu Batuetako gobernua»

Errepublika konstituzional, demokratiko eta presidentzialista da. Sistema horren oinarrian “botere bereizketaren printzipioa” dago, zorrotz-zorrotz aplikatuta egon ere; botere hauek, hiruki baten hiru aldeen antzera ikus ditzakegu:[23]

  • Presidentea, botere betearazlearen buru. Estatuburua da, eta haren esku dira estatuburu ororen forma eta errepresentazio botereak; gainera, gobernu federalaren buruzagi gorena da, eta erabateko ahalmena du botere betearazlea erabiltzeko. Lau urtean behin hautatzen dute, zeharkako sistema batez; sistema horretan, hiritarrek konpromisario talde bat hautatzen dute, eta hauek izango dira, azken batean, presidentea hautatuko dutenak. Konpromisario edo “hautesle presidentzial nagusiek” ezin dute beren botoa aldatu eta, hala, hautaketa bi aldetan egite hori sinbolo hutsa da.
  • Kongresua, Ordezkarien Etxeaz eta Senatuaz osatua, botere legegilea duena. Ordezkarien Etxeak 490 ordezkari edo diputatu ditu, hiritarrek zuzenean hautatuak, neurri berdin samarreko hauteskunde barrutietan. Bi urteko agintaldia dute. Senatariak, berriz, 100 dira, eta sei urteko agintaldia daukate.
  • Auzitegi Gorena, Justizia administraziorako agintaritza nagusia.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ameriketako Estatu Batuen banaketa administratiboa», «Ameriketako Estatu Batuetako itsasoz haraindiko uharteak» eta «Ameriketako Estatu Batuetako estatu»

Ameriketako Estatu Batuak 50 estatuz eta barruti federal batez (Columbiako Barrutia) osatuta daude:

48 estatuk (denak, Alaska eta Hawaii izan ezik), kontinenteko estatuak edo lower 48 izenekoek Ipar Amerikako erdialdea hartzen dute. Alaska Kanadak banantzen du beste estatuetatik. Hawaii, berrogeita hamargarrena, Ozeano Barean kokatutako uhartedia da.

AlabamaAlaskaArizonaArkansasKaliforniaColoradoConnecticutDelawareFloridaGeorgiaHawaiiIdahoIllinoisIndianaIowaKansasKentuckyLouisianaMaineMarylandMassachusettsMichiganMinnesotaMisisipiMissouriMontanaNebraskaNevadaNew HampshireNew JerseyMexiko BerriaNew YorkIpar CarolinaIpar DakotaOhioOklahomaOregonPennsylvaniaRhode IslandHego CarolinaHego DakotaTennesseeTexasUtahVermontVirginiaWashingtonMendebaldeko VirginiaWisconsinWyomingDelawareMarylandNew HampshireNew JerseyMassachusettsConnecticutMendebaldeko VirginiaVermontRhode IslandMap of USA with state names eu.svg
Irudi honen inguruan



Estatu Batuen mendeko eskualdeak dira Baker uhartea, Birjina Uharte Estatubatuarrak, Guam, Howland uhartea, Ipar Marianak, Jarvis uhartea, Johnston atoloia, Kingman uharria, Midway, Navassa uhartea, Palmyra atoloia, Puerto Rico, Samoa Estatubatuarra eta Wake. Bertako biztanleek ez dute hauteskunde federaletan parte hartzen. 1947ko uztailaren 18tik 1994ko urriaren lehena arte, Estatu Batuek administratzen zuten Ozeano Bareko Uharteetako zainpeko lurraldea. Gaur egun, haien egoera aldatu da: 1986ko azaroaren 3az gero, Ipar Marianak commonwealth bat dira, Estatu Batuekin lotura politikoa dutenak; Palauk elkartze libreko itun bat izenpetu zuen Estatu Batuekin, 1994ko urriaren 1az gero eraginkorra; Mikronesiako Estatu Federatuek elkartze libreko itun bat dute, 1986ko azaroaren 3az gero eraginkorra; eta Marshall Uharteetako Errepublikak elkartze libreko ituna izenpetu zuen, 1986ko urriaren 21az gero eraginkorra.

Estatu Batuen mendeko uharte eta uhartediak.

Gobernuko Errolda Bulegoak lau eskualdetan eta 9 azpieskualdetan banaturik du herrialdea, errolda eta beste zenbait biztanleria datuetarako:

Hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «2008ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak»

Segurtasuna eta Inteligentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Polizia Ameriketako Estatu Batuetan» eta «Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasun Nazionalerako Saila»

Segurtasun indarrak Ameriketako Estatu Batuetan justizia kriminalaren sistemako hiru osagaietako bat da kartzela eta auzitegi sistemekin batera. Herrialdean 5 mailatako polizia agentziak daude: federalak, estatukoak, konderrikoak, udalerrikoak eta polizia talde bereziak.

Indar armatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ameriketako Estatu Batuetako Indar Armatuak», «Pentagonoa» eta «Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Saila»

Indar Armatuak, zuzenean Defentsa Sailaren ardurapean daude eta 5 gorputz edo armadatan banatzen dira.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBko biztanleriaren banaketa 1996an [26]
AEBko biztanleriaren hazkunde-tasa 1980-1990 bitartean[27]

2018an, 326,9 milioi biztanle zituen.[1] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %18,7 dira, 15-24 urte bitartekoak %13,2, 25-54 urte bitartekoak %39,4, 55-64 urte bitartekoak %12,9 eta 65 urtetik gorakoak %15,6. Bizi itxaropena 80 urtekoa da; 77,7 urtekoa gizonezkoena eta 82,2 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[28]

Banaketa etnikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde askotarikoa da etnia eta arraza taldeen aldetik. Izan ere, europar jatorria dutenez gain, afroamerikarrak (%12,6 2010ean), latinoamerikarrak (%16,3) eta asiarrak (%4,8) oso talde garrantzitsuak dira.[28] Halaber, europarrak iritsi baino lehen, herri amerindiarrak bizi ziren lurraldean, besteak beste siuxak, txerokiak eta komantxeak, gaur egun oso egoera gutxitu eta baztertuan daudenak. Azkenik, aipagarria da Euskal Diasporak herrialde honetan daukan presentzia, hainbat euskal etxe baitago barreiatuta North American Basque Organizations (NABO) erakundeak batuta.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuek ez dute hizkuntza ofizialik, baina 32 estatutan ingelesak du estatus ofiziala. Hawaiin ingelesa eta hawaiiera dira ofizialak, eta Alaskan 20 hizkuntza indigena daude onarturik.[28] Ofizialak izan gabe, Mexiko Berriko legeriak ingelesa eta gaztelaniaren erabilpena sustatzen du, eta Louisianakoak ingelesa eta frantsesarena.[29] Puerto Ricon gaztelania da ofiziala, eta Guamen, naiz eta hizkuntza nagusiena ez izan, chamorroa ofiziala da. Polinesiako beste uharteetan bertako hizkuntzak ere onartzen dira.

Erabilpenari dagokionez, ingelesa da hizkuntza nagusia, biztanleriaren %79ren etxeko hizkuntza baita (2015eko zenbatespena).[28] Gaztelania da %13ren etxeko hizkuntza, eta txinera %1ena. Gaztelania da eskoletan bigarren hizkuntza bezala gehien erakusten dena. Amerindiarrek eusten diete beren hizkuntzei, baina oso hiztun gutxirekin eta. Duela bi mendeko egoerarekin alderaturik, hizkuntza indigenetako asko desagertu dira. Hauek dira hizkuntza indigena nagusiak: navajoera, siuxera, yupikera, txerokiera, mendebaldeko apatxeera, pimera, txoctawera, keresera, zuniera eta ojibwera.

AEBetan milioi bat hiztun baino gehiago duten hizkuntzak (2016)[30][31][32]
Hizkuntza Biztanleriaren
ehunekoa
Hiztun
kopurua
Ingelesez
oso ongi
dakitenak
Ingelesez
oso ongi
ez dakitenak
Ingelesa (bakarrik) ~%80 237.810.023 - - - -
Gaztelania
(espainiar kreolera barne, baina Puerto Rico kanpoan utzirik)
%13 40.489.813 23.899.421 16.590.392
Txinera
(aldaera guztiak)
%1,0 3.372.930 1.518.619 1.854.311
Tagaloa
(filipinera barne)
%0,5 1.701.960 1.159.211 542.749
Vietnamera %0,4 1.509.993 634.273 875.720
Arabiera
(aldaera guztiak)
%0,3 1.231.098 770.882 460.216
Frantsesa
(patoisa eta cajun frantsesa barne)
0.3% 1,216,668 965,584 251,087
Koreera 0.2% 1,088,788 505,734 583,054

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protestanteak %46,5 dira, katolikoak %20,8, juduak %1,9, mormoiak %1,6, musulmanak %0,9, Jehovaren lekukoak %0,8, budistak %0,7, hinduistak 0.7%, eta erlijiorik gabekoak %22,8 (2014ko zenbatespena).[28]

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Ameriketako Estatu Batuetako hiri nagusien zerrenda»

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New York, Estatu Batuetako finantza gune nagusia

Estatu Batuetako ekonomia munduko indartsuena, ugariena eta teknologiaz aurreratuena da. Barne produktu gordina biztanleko 59.500 dolarrekoa izan zen 2017an.[28] Munduko biztanle guztien %5 eskas dituelarik, Estatu Batuek ekoizten dute, urtero, planetako aberastasunen %30 baino gehiago.Baliabide aberatsak eta azpiegitura bikainak daude oparotasun horren oinarrian. 1975. urteaz gero, irabazi gehien-gehienak familia aberatsenen %20ra joan dira. 1994-1998 urteetan gora egin zuen ekoizpen errealak, inflazio tasa oso txikia izan zen, eta langabezia tasa %5etik beherakoa.

1996 AEBko diru-sarrerak biztanleko. Batez bestekoa 100.[34]

Merkatuko ekonomia da Estatu Batuetakoa, eta pertsona eta enpresa pribatuek hartzen dituzte erabaki nagusiak; gobernuak merkatu pribatuetan erosten ditu gehienbat hornigaiak eta zerbitzuak. Estatu Batuetako enpresek Mendebaldeko Europako eta Japoniako kideek baino askoz malgutasun handiagoa dute kapitalak zabaltzeko, langileak kaleratzeko, eta produktu berriak sortzeko. Aldi berean, muga handiak dituzte beren lehiakideen merkatuetan sartzeko, atzerritar konpainiek Estatu Batuetan sartzeko dituztenak baino askoz handiagoak. Estatu Batuetako enpresak munduko lehenak dira, edo ia lehenak, teknologia aurreratuenetan, bereziki ordenagailuetan, eta sendagintza, aireontzi, eta hornigai militarretan, nahiz eta azken horiek zerbait murriztu diren Bigarren Mundu Gerraz gero. Teknologiaren aurreramenduen lastertasunaren ondorioz, two-tier labor market deritzana sortu da (bi mailako lan merkatua): maila berehekoenek ez dute goiko mailakoen heziketa eta prestakuntza bera eta, gero eta gehiago, ez dute eskuratzen ez soldata igoerarik, ez osasun aseguruen babesik, ez bestelakorik.

Epe luzerako arazoen artean, aipatu behar dira zaharragotzen ari den biztanleriaren sendagintza kostu gero eta handiagoak, azpiegitura ekonomikoan egin diren inbertsio desegokiak, eta familia sarreren etena gizatalde pobreenetan. 1999ko BPG 1998koa baino zertxobait apalagoa izan zen, eta inflazioa eta langabezia bere horretan geratu ziren gutxi asko. 1999ko arazoak Ekialdeko Asiako eta Errusiako finantza krisi larriak izan ziren, eta akzioen garestitasuna enpresen irabazien ondoan. 1960ko hamarkadan Estatu Batuetako biztanleek munduko bizi maila altuena bazuten ere, gaur egungo gizartean gero eta nabarmenagoa da aberatsen eta pobreen arteko aldea.

Lehen sektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzak langile aktiboen %0,7 baino ez du hartzen (2009ko datua)[28], baina munduko lehena da. Oso teknika modernoak baliatzen ditu, eta bederatzi milioi pertsona inguru enplegatzen ditu nekazaritza gaien produkzio, eraldaketa, ontziratze, garraio, banaketa eta esportazioetan. Gai askotan da munduko estatu ekoizle nagusietako bat, lehena artoan[35] eta soian[36]; tropikoetako gaiak baino ez ditu falta (kafea, bananak, kakaoa, etab.).

Garai batean beltetan zegoen nekazaritza antolatua, gai bakarra lantzen zuten eraztun edo eskualdeetan alegia (Dairy Belt, esnearena; Wheat Belt, gariarena; Corn Belt, artoarena; Tobacco Belt, tabakoarena; Cotton Belt, kotoiarena), baina egitura hori aldatzen ari da. Ekialdean eta Aintzira Handien eskualdean merkatu urbanorako gaiak lantzen dira, eta hegoaldean, berriz, kotoiak eta tabakoak atzera egin dute eta lekua utzi diete soiari, fruitu eta lekaleei, kakahueteari eta bazkarako gaiei.

Laborantza da oraindik ere nagusi Middle Westen, baina arto-soia-abere hazkuntza hirukotea ari da nagusitzen. Mendebalde idorrak arrantxoen eskualdea izaten jarraitzen du, baina eremu ureztatuen gehitzeari esker, hirientzako balio handikoak diren gaiak hasi dira lantzen. Arrakasta horiek, ordea, badituzte beren alde txarrak ere: estatuak nekazaritzari ematen dion laguntza kostu handikoa da, nekazari askok zor handiak dituzte, eta txikienak egoera larrian daude; nazioarteko egoerak bestalde eragin handia du nekazaritzaren orekan, gariaren esportazioan bereziki, eta lurrak erein gabe uztea da sarritan produkzio gehiegiaren kontra borrokatzeko modu bakarra. Basogintzaren ere Estatu Batuak dira munduko lehenak, eta bosgarrenak arrantzan (1995), baina hala ere beharren erdia baino ez dute asetzen alor horretan.

Bigarren eta hirugarren sektoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behera egin du amerikar industriak munduan izan duen pisuak: 1946an amerikar industriatik zetorren mundu osoko ekoizpenaren %50, eta gaur egun %20 baino gutxiago dator. Ekoizpenean, dena den, aurrenekoa izaten jarraitzen du, eta hirugarren mundu esportatzailea baino ez da gaur, Alemania eta Japoniaren atzetik. Oinarrizko industriek (burdingintza, metalurgia, kimikagintza), atzera egin dute, batez ere ipar-ekialdeko eta Aintzira Handietako Manufacturing Belt tradiziozko eskualde industrialetan, eta aldi berean oso alor garrantzitsuetan; automobilarenean eta ehungintzan adibidez, oso berregituratze sakonak egin dira.

Industria alor modernoek etorkizun ona dute: aeronautika, kimika gaiak, farmazia, eraikuntza elektrikoak eta elektronika profesionala; Estatu Batuak dira orobat aurrenekoak armagintzan. Ahulxeagoa da osagai elektronikoen eta elektronika zabalaren industrian, eta orobat etxetresna elektriko eta ikus-entzunezkoetan. Hala ere, abantaila handiak gordetzen ditu: multinazional sare garrantzitsu bat (General Motors, Ford eta Exxon munduko hiru enpresa handienak dira), teknologia aurreratuenen jabe dira, eta lehen mailako ikerketa dute.

Hirugarren sektorearen garapen handiak (BPGaren %80,2 2017an), aurreneko postua eman die Estatu Batuei jakintzaren eta informazioaren bilketa, metaketa eta banaketan, eta horiek guztiak funtsezkoak dira amerikar kulturak mundu osoan duen indar eta eraginean.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langintza berrien eta teknologia aurreratuko industrien garapenak, turismoaren indarrak eta ingurumen hobeen bilaketak Sun Belt eskualdearen garapena erraztu dute (Florida, Texas, Kalifornia), eta Mexikorekiko trukeen areagotzeak mugako eskualdearen hazkunde ekonomikoa ekarri du. Nolanahi ere, 1990eko hamarkadan izan zen eragozpenik: zorrak, merkataritza eta aurrekontu defizitak, biztanleen parte baten pobretzea.

Europar Batasuna, Estatu Batuekin pareka daitekeen merkatu bakarra, arerio bihurtu zaie; aldi berean, Japoniaren lehiak bizirik dirau industrian eta finantzetan, eta Alemaniarekin borrokan dihardu munduko lehen esportatzailea izateko. 1994ko abenduaren 1etik aurrera, merkataritza libreko eskualde batek, NAFTAk, lotzen ditu Estatu Batuak, Kanada eta Mexiko.

2015ean, ia hiru milioi lanpostu berri sortu ziren AEBetan. Azken hamabost urteetan inoiz egondako enplegu sorrera handiena izan zen 2014koa. Europako arazoak urrun utzita, langabezia tasa %5,6ra eraman zuen Barack Obamaren politikak.[37]

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraioei dagokienez, alor askotan daude Estatu Batuak aurreneko lekuan: han dago munduko burdinbide, autobide eta errepide sarerik hoberena, auto kopuru handiena (munduko auto pribatu guztien %25), eta bertan daude munduko hamar aireportu handienetatik zazpi. Izan ere, herrialdeak izugarrizko lur eremua handiak dituenez, oso garrantzitsua da garraiorako azpiegitura egokiak izatea. Garraioari lotutako ardura guztiak Garraiobide Sailak ditu, segurtasuna izan ezik, azken hau Segurtasun Nazionalerako Sailak kudeatzen baitu.

Garraio mota Bidaiari-miliak
(milioika)
Ehunekoa
Errepidez - guztira 4,884,557 88.79%
auto eta motorraz 4,520,810 82.18%
Kamioiez 222,836 4.05%
Autobusez 162,908 2.96%
Hegazkinez 583,689 10.61%
Trenez - guztira 30,972 0.56%
Joan-etorriak 16,118 0.29%
Lanera joatea 9,473 0.17%
Aldirikoak 5,381 0.10%
Bestelakoak (adib. ferryak) 2,091 0.04%
Iturria: 2005eko Garraiobide Estatistika Bulegoak emanda.

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuarteko autobideak (Garrantzitsuenak gorriz) Interstate Highway marker
4 5 8 10 12 15 16 17 19 20 22 24 25 26 27 29 30
35 37 39 40 43 44 45 49 55 57 59 64 65 66 68 69
70 71 72 73 74 75 76 (M) 76 (E) 77 78 79 80 81 82
83 84 (M) 84 (E) 85 86 (M) 86 (E) 87 88 (M) 88 (E) 89 90
91 93 94 95 96 97 99 H-1 H-2 H-3
Bestelakoak A-1 A-2 A-3 A-4 PRI-1 PRI-2 PRI-3

AEBetan oso garrantzitsuak dira errepideak, hauen bitartez egiten baita garraio guztiaren ia %90. Horregatik, 1950an, lehenengo estatuarteko autobideak edo Interstate highway direlakoak eraikitzen hasi ziren. Horretarako, AEB osoan zehar autobide sare bat sortu behar izan zuten, garai hartan zeuden auto kopuru handiari aurre egiteko. Orduan, Estatuarteko Autobide Sarea edo Interstate Highway System sortu zuten, herrialdeko autobide guztiak kudeatzeko. Garrantzitsuena Interstate 95 da.

Autobide edo Interstate sarea
Autobide baten seinalearen adibidea

Nahiz eta estatuarteko autobideak garrantzitsuenak diren, badaude beste autobide mota batzuk:

  • Estatubatuar autobideak: bigarren mailako autobideak dira.
  • Estatu autobideak: estatu bakoitzak duen berezko autobideak dira.
  • Konderriko autobideak: konderrietan dauden autobide txikiak dira, gehienbat.

Aireportuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chicagoko Midway aireportua.

Aireportuak garrantzia izugarria du Ameriketako Estatu Batuetan. Munduko 30 aireportu erabilienetatik, 17 herrialde honetan daude. Halaber, munduko lehena Hartsfield-Jackson nazioarteko aireportua da. Hain herrialde handia denez, asko bidaiatzen da hegazkinez, nahiz oporretarako edo negoziorako. Ameriketako Estatu Batuetako aireportuen kudeaketaz Hegazkintza Administrazio Federala agentzia federala arduratzen da, gainera, irailaren 11ko atentatuen ondoren, aireportuetako segurtasun indarrak izugarri sendotu zituzten.

Herrialdeko airelinea garrantzitsuenak Delta Air Lines eta American Airlines dira.

  • Aireportuak: 14.893 (2005)
  • Asfaltatutako lurreratze-pistak dituzten aireportuak: 5.174
  • Asfaltatu gabeak: 9.398
  • Heliportuak: 118 (1999)

See source Wikidata query.

AEBetako aireportu garrantzitsuenak (2008)
Aireportua Kokapena
1. Hartsfield-Jackson nazioarteko aireportua Atlanta, Georgia
2. O'Hare nazioarteko aireportua Chicago, Illinois
3. Los Angelesko nazioarteko aireportua Los Angeles, Kalifornia
4. Dallas-Fort Worth nazioarteko aireportua Dallas/Fort Worth, Texas
5. Denverko nazioarteko aireportua Denver, Kolorado

Trenbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorkeko tren geltoki nagusia

Ameriketako Estatu Batuetan XX. mendeko erdira arte, trena zen garraiobiderik ezagunena eta erabiliena. Urte batzuen ondoren, hegazkin eta estatuarteko autobideen booma gertatu zenean, tren bidezko garraio izugarri gutxitu zen. Gaur egun gutxi erabiltzen den garraio izan arren, gobernuak tren-sare nazional bat mantentzen du hiri nagusien artean, adibidez New York, Washington, Boston, Chicagoren artean. Herrialdeak baditu beste inguruko herrialdeekin trenbide-loturak:

Portuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdeak itsas portuek garrantzi handia dute merkataritza garraiorako. Horregatik, Munduko 20 portu garrantzitsuenen artean AEBetako bi ditugu: Hego Louisiana eta Houstongoa, Texasen.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako kulturak entzute handiko eta goi mailako artistak eta idazlek izan ditu. XIX. mendeko literatura alorrean gailendu ziren idazleak dira, beste askoren artean, Mark Twain, Edgar Allan Poe, Herman Melville, Walt Whitman eta Henry James. XX. mendekoen artean aipatzekoak dira Ernest Hemingway, William Faulkner, John Steinbeck, H. L. Mencken, F. Scott Fitzgerald, Norman Mailer, Saul Bellow.

Antzerkigile nagusietakoak Eugene O’Neill eta Tennessee Williams dira. Olerkari ospetsuak dira: Ezra Pound, T. S. Eliot eta Robert Frost. Hala ere zinemagintza izan da mundu osoan eragin handienen izan duen kultura alorra; Howard Hawks, George Cukor, Orson Welles, Frank Capra, John Ford eta John Huston ospe handiko zinea zuzendariak dira. Estatu Batuetako herri musika ere mundu guztira hedatu da: Duke Ellington (jazz), Albert King (blues), Hank Williams (country) eta, batez ere, Elvis Presley (rock and roll), beste askoren artean.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiegunak
Data Izena euskaraz Bertako izena
Urtarrilaren 1a Urteberri-eguna New Year's Day
Urtarrilaren 3. astelehena Martin Luther Kingen eguna Martin Luther King, Jr. Day
Otsailaren 3. astelehena Presidenteen eguna Presidents' Day
Maiatzaren 2. igandea Amaren eguna Mother's Day
Maiatzaren azken astelehena Gomutazko eguna Memorial Day
Ekainaren 3. igandea Aitaren eguna Father's Day
Uztailaren 4a Independentziaren eguna Independence Day
Irailaren 1. astelehena Lanaren eguna Labor Day
Urriaren 2. astelehena Arrazaren eguna Columbus Day
Urriaren 31a Sorginen gaua Halloween
Azaroaren 11a Beteranoen eguna Veterans' Day
Azaroaren 4. osteguna Esker emate eguna Thanksgiving
Abenduaren 25a Eguberria Christmas

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beisbola, saskibaloia eta amerikar futbola dira jarraitzailerik gehien duten kirolak. Mundo osoan oso ezaguna da NBA saskibaloi liga, esate baterako. AEBetako Irekia tenis txapelketa prestigioduna da halaber.

Euskal diaspora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal estatubatuarrak»

Ameriketako Estatu Batuetako 2000ko erroldan, 57.793 estatubatuarrek alde bateko edota euskal jatorri osoa dute. Euskal estatubatuar gehien dituzten estatuak Kalifornia (20.868), Idaho (6.637), Nevada (6.096), Washington (2.665) eta Oregon (2.627) dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c   U.S. and World Population Clock, U.S. Census Bureau, census.gov, https://www.census.gov/popclock/. Noiz kontsultatua: 2017-1-20 .
  2.   Annual Estimates of the Resident Population: April 1, 2010 to July 1, 2016, factfinder.census.gov, https://factfinder.census.gov/faces/tableservices/jsf/pages/productview.xhtml?pid=PEP_2016_PEPANNRES&src=pt. Noiz kontsultatua: 2017-1-20 .
  3. a b c d   World Economic Outlook Database, October 2017, imf.org, https://www.imf.org/external/pubs/ft/weo/2017/02/weodata/weorept.aspx?pr.x=30&pr.y=13&sy=2018&ey=2018&scsm=1&ssd=1&sort=country&ds=.&br=1&c=111&s=NGDPD%2CPPPGDP%2CNGDPDPC%2CPPPPC&grp=0&a=. Noiz kontsultatua: 2018-1-20 .
  4.   OECD Income Distribution Database: Gini, poverty, income, Methods and Concepts, Organisation for Economic Co-operation and Development, http://www.oecd.org/els/soc/income-distribution-database.htm .
  5.   Global inequality: How the U.S. compares, Pew Research, http://www.pewresearch.org/fact-tank/2013/12/19/global-inequality-how-the-u-s-compares/ .
  6.   =Income Distribution and Poverty : by country - INEQUALITY, OECD, http://stats.oecd.org/index.aspx?queryid=46189 .
  7.   2014 Human Development Report Summary, United Nations Development Programme, http://hdr.undp.org/sites/default/files/hdr14-summary-en.pdf. Noiz kontsultatua: 2014-7-27 .
  8.   38. araua - Munduko estatu-izenak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-05-22 .
  9.   State Area Measurements and Internal Point Coordinates, census.gov, https://www.census.gov/geo/reference/state-area.html. Noiz kontsultatua: 2017-1-20 .
  10. a b   Nazio baten sorrera: Ameriketako Estatu Batuak, Lur entziklopedia tematikoa, CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus, http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/eu/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505007/1505007.html. Noiz kontsultatua: 2017-1-23 .
  11. a b   Ameriketako Estatu Batuak 1865-1918, Lur entziklopedia tematikoa, CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus, http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/eu/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505008/1505008.html. Noiz kontsultatua: 2018-1-23 .
  12.   The Spanish-American War, 1898, history.state.gov, https://history.state.gov/milestones/1866-1898/spanish-american-war. Noiz kontsultatua: 2018-2-2 .
  13. a b   Ameriketako Estatu Batuak Europako bi gerren artean (1919-1945), Lur entziklopedia tematikoa, CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus, http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505028/1505028.html. Noiz kontsultatua: 2018-1-23 .
  14.   Leland, Anne; Oboroceanu, Mari–Jana, American War and Military Operations Casualties: Lists and Statistics, Congressional Research Service, fas.org, https://fas.org/sgp/crs/natsec/RL32492.pdf. Noiz kontsultatua: 2018-2-2 .
  15.   Mendiburu, Joana, Fisika nuklearretik energia nuklearrera eta bonba atomikora, zientzia.eus, http://zientzia.eus/artikuluak/fisika-nuklearretik-energia-nuklearrera-eta-bonba-/. Noiz kontsultatua: 2018-2-2 .
  16.   Bigarren Mundu Gerraren ondorioak, Lur entziklopedia tematikoa, CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus, http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505037/1505037.html. Noiz kontsultatua: 2018-1-23 .
  17.   Gerra Hotza, Lur entziklopedia tematikoa, CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus, http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505041/1505041.html. Noiz kontsultatua: 2018-1-23 .
  18.   Galarraga Aiestaran, Ana, Sputnik 1, sobietarren ezustekoa, Elhuyar zientzia eta teknologia, CC-BY-SA 3.0 lizentzia, aldizkaria.elhuyar.eus, http://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/isputnik-1i-sobietarren-ezustekoa/. Noiz kontsultatua: 2018-2-3 .
  19.   Gerald Ford AEBetako presidente ohia hil da, 93 urte zituela, berria.eus, https://www.berria.eus/albisteak/18285/gerald_ford_aebetako_presidente_ohia_hil_da_93_urte_zituela.htm. Noiz kontsultatua: 2018-2-5 .
  20.   Amadeo, Kimberly, President Ronald Reagan's Economic Policies, thebalance.com, https://www.thebalance.com/president-ronald-reagan-s-economic-policies-3305568. Noiz kontsultatua: 2018-2-5 .
  21.   Iran-Irak, Lur entziklopedia tematikoa, CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus, http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/eu/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505070/1505070.html. Noiz kontsultatua: 2018-2-6 .
  22.   America remembers Sept. 11 attacks 11 years later, cbsnews.com, https://www.cbsnews.com/news/america-remembers-sept-11-attacks-11-years-later/. Noiz kontsultatua: 2018-2-6 .
  23.   Gobernu motak: presidentzialismoa, parlamentarismoa, Lur entziklopedia tematikoa, CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus, http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/eu/contenidos/articulo/c1401/eu_d1401055/1401055.html. Noiz kontsultatua: 2018-2-7 .
  24.   Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011), Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, Udako Euskal Unibertsitatea, ISBN 9788484383345, http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915 .
  25.   Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011), Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, Udako Euskal Unibertsitatea, ISBN 9788484383345, http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915 .
  26.   Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011), Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, Udako Euskal Unibertsitatea, ISBN 9788484383345, http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915 .
  27.   Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011), Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, Udako Euskal Unibertsitatea, ISBN 9788484383345, http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915 .
  28. a b c d e f g   United States, cia.gov, https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/us.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-20 .
  29. Dicker, Susan J., Languages in America: A Pluralist View. Clevedon, UK: Multilingual Matters. pp. 216, 220–25.
  30.   United States, Modern Language Association, mla.org, http://www.mla.org/map_data. Noiz kontsultatua: September 2, 2013 .
  31.   American FactFinder – Results, http://factfinder.census.gov/faces/tableservices/jsf/pages/productview.xhtml?pid=ACS_10_1YR_B16001&prodType=table .
  32. American Community Survey (ACS), census.gov
  33.   Annual Estimates of the Resident Population for Incorporated Places of 50,000 or More, Ranked by July 1, 2016, factfinder.census.gov, https://factfinder.census.gov/faces/tableservices/jsf/pages/productview.xhtml?src=bkmk. Noiz kontsultatua: 2018-1-26 .
  34.   Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011), Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, Udako Euskal Unibertsitatea, ISBN 9788484383345, http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915 .
  35.   Corn, grains.org, https://web.archive.org/web/20080112182404/http://www.grains.org/page.ww?section=Barley%2C%2BCorn%2B&%2BSorghum&name=Corn. Noiz kontsultatua: 2018-2-5 .
  36.   Soybean Demand Continues to Drive Production, worldwatch.org, http://www.worldwatch.org/node/5442. Noiz kontsultatua: 2018-2-5 .
  37.   Ia hiru milioi lanpostu berri daude AEBetan, berria.eus, http://www.berria.eus/paperekoa/2091/015/001/2015-01-10/ia_hiru_milioi_lanpostu_berri_daude_aebetan.htm. Noiz kontsultatua: 2015-1-9 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ameriketako Estatu Batuak Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Ameriketako Estatu Batuak
AEB wikiproiektua.svg
Wikiproiektu bat abian da
Ameriketako Estatu Batuak gaiari buruz.


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)