Politetrafluoroetileno
Politetrafluoroetileno | |
---|---|
Mota | fluoropolymer (en) , engineering plastic (en) , organic polymer (en) eta perfluorinated compound (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 2.200 kg/m³ |
Deskonposizio-puntua | 415 ℃ |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 9002-84-0 |
Reaxys | 8677343 |
Gmelin | 53251 |
ChEBI | 600743 |
ZVG | 531331 |
EC zenbakia | 618-337-2 |
ECHA | 100.120.367 |
MeSH | D011138 |
UNII | E1NC1JVS3O |
KEGG | D08974 |
Politetrafluoroetilenoa, PTFEa edo tefloia[1] (azken hori jatorrizko Teflon —marka erregistratua— izenetik eratorria) polietilenoaren antzeko polimero bat da, baina hidrogeno atomoak fluorragatik aldatu dira. Monomeroaren formula kimikoa CF2=CF2 da, eta tetrafluoroeteno izena du. PTFEa fluorokarbono solidoa da, osorik karbonoz eta fluorrez osatutako pisu molekular handiko konposatua baita. PTFEa hidrofobikoa da: urak edo ura duten konposatuek ez dute bustitzen PTFEa; izan, ere, fluorokarbonoek London dispertsio indarra motelduta agertzen dute, fluorraren elektronegatibitate altua dela eta. PTFEak edozein solidorekiko duen frikzioa, ezagutzen den txikienetako bat da.
DuPont enpresak konposatu hau Teflon izenarekin merkaturatzen du, eta oso erabilia da zartaginetan eta beste hainbat sukalde tresnatan, jakia ez zaiolako itsasten berotzean. Elementu korrosiboak erabiltzen diren hainbat esperimentutan ere PTFEzko estaldurak erabiltzen dira. Makina batzuetan lubrifikatzaile gisa ere erabiltzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2004]