Telesync

Wikipedia, Entziklopedia askea

Telesync filme baten zuzeneko kopiari deritzo, pantailan proiektatzen den bitartean. Berez, aktibitate ilegala da zeren eta egileen eskubideen aurka baitoa gehienetan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopia piratak egiteko askotan erabili den sistema da hau nahiz eta bere kalitatea eskasa izan zeren eta normalena ez da baldintza egokietan egiten. Askotan grabazioak zinema aretoetan egiten dira, horretarako oso kamera onak erabiliz, eta horregatik praktika horren aurkako oharrak ikus daitezkeen. Soinua, bestetik, zuzenekoa oso kazkarra denez, proiektagailutik hartzen da edo beste iturri batetik, irudiekin sinkronizatuta; soinua aretotik zuzenean hartzen denean «Screener» deitzen zaio.[1] Ondoren, kopiak, formato digital desberdinetan zabaltzen dira: VCD, SVCD, DVD, edo DivX/Xvid.[2]

Filma bideora eramateko telezine aparagailua erabiltzen da. Horretarako metodu desberdinak daude:

  1. Pantaila batean proiektatutako irudiak jaso
  2. Bideo kamera batean zuzenean proiektatzea

Irudien kalitatea ez da oso ona izaten, batez ere beste teknologiekin konparatzen bada, baina prezioa oso merkea izaten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]