Temmokuzango gudua (japonieraz: 天目山の戦い,Temmokuzan no Tatakai?)
, 1582an gertatu zena, JaponiakoSengoku aroan gertatu zen gudu bat izan zen. Toriibatako gudua bezala ere ezagutzen da, eta Takeda klanak, Tokugawa-Oda koalizioaren erasoen aurka eginiko azken defentsatzat hartzen da, azken hauek, Takeda klanaren aurkako zenbait kanpaina egin zituztelarik.
Bere jazartzaileengandik ezkutatzeko bere saiakeran, Takeda Katsuyorik bere gaztelu propioa erre eta mendietara joan zen, klanaren beste gotorleku batera, Iwadono gaztelua deitua eta Oyamada Nobushigek zaindua, klanaren basailu zahar bat zena. Nobushigek, sarrera ukatu zion Katsuyoriri, eta, beraz, honek, bere semearekin batera, seppuku egin zuen, bere armadak, erasotzaileen aurka borrokatu zuen bitartean, bere armada erabat garaitua izan zelarik.