Ten canoes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ten canoes
Jatorria
Argitaratze-data 2006
Estreinaldi-data 2006ko ekainaren 29a
Jatorrizko izenburua Ten Canoes
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Australia
Ezaugarriak
Genero artistikoa abenturazko filma
Iraupena 92 minutu
Kolorea koloretakoa eta zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Rolf de Heer
Gidoigilea(k) Rolf de Heer
David Gulpilil

Antzezlea(k)
David Gulpilil
Philip Gudthaykudthay

Ekoizpena
Ekoizlea Rolf de Heer
Edizioa Tania Nehme Itzuli
Argazki-zuzendaria Ian Jones
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Arafura Swamp Itzuli
Kanpo loturak

Ten Canoes Australiako film bat da, Rolf de Heer eta Peter Djigirrek 2006an eginikoa.

Alderdi artistikoez gain, natura eta aborigenak erakusten ditu, beren kultura, bizimodu, tradizio, gizatasuna eta hizkuntzekin azaldu ere, ikuspegi berritzaile batetik.

Australiako aborigenen hizkuntza batean eginiko lehen film luzea da. Nazioartean zabaldutako bertsioan narratzaileak ingelesez egiten du, eta pertsonaiek Yolŋu Matha hizkuntzak erabiltzen dituzte, baina badago beste bertsio bat osorik Yolŋu Matha hizkuntzetan.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filma Arnhem Lurraldean gertatzen da, Australiako Iparraldeko lurraldeetan mendebaleko gizakiak bertara joan aurreko garaian. Australiako aborigenen ahozko tradizioan oinarrituta dago. Narratzaileak istorio bat kontatzen dio ikusleari, non Dayindi gerlari gazteari, bera bezala anaia zaharraren emaztea hartu nahi duen gazte bati buruzko istorioa kontatzen dioten, antzarak ehizatzen doazen bitartean. Dayindiren aldiko kontakizuna zuri-beltzean agertzen da, antzinakoen istorioa eta gaur eguneko irudiak koloretan diren bitartean.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Crusoe Kurddal – Ridjimiraril
Jamie Gulpilil – Dayindi/Yeeralparil
Richard Birrinbirrin – Birrinbirrin
Peter Minygululu – Minygululu
Frances Djulibing – Nowalingu
David Gulpilil – Narratzailea
Sonia Djarrabalminym – Banalandju
Cassandra Malangarri Baker – Munandjarra
Philip Gudthaykudthay – Aztia
Peter Djigirr – Kanoakoa/Biktima/Gerlaria
Michael Dawu – Kanoakao/Arrotza
Bobby Bunungurr – Kanoakoa/Osaba
Johnny Buniyira – Kanoakoa/Gerlaria
Gil Birmingham – Kanoakoa/Gerlaria
Steven Wilinydjanu Maliburr – Kanoakaoa/Gerlaria

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ten Canoes filmak hainbat sari jaso ditu, eta horien artean Un Certain Regard saria eskuratu zuen 2006ko Cannes Film Festivalean.

Azpitituluak euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarean badira film hau ikusteko euskarazko azpidatziak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]