The Allnighters

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Allnighters
Datuak
JatorriaGasteiz, Araba
Musika motaRhythm and blues
Urteak1988-1998, 2013-
Produkzioa
Diskoetxea(k)Oihuka, Marriott Records, Al.leluia Records
Taldekideak
Iñigo Ortiz de Zárate
Ernesto García
Zigor Akixo
Iñaki "Igu" García
Ruper Díez

The Allnighters, 1988an Gasteizen jaio zen Euskal Herriko Rhythm and blues taldea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988an bost lagunek taldea sortu eta kontzertuak ematen hasi ziren. 1991 urtean All night long maketa atera zuten eta honek ekarritako arrakastari esker Wilko Johnson, Nine Below Zero, Barrence Withfield, Caledonia Blues Band, Bill Thomas, Kenny Neal, Ian Dury eta The Blues Brothers Band taldeen telonero izan ziren.

1994an Midnight Boogie plazaratu zuten, beren lehenengo diska luzea. 1995eko otsailean Gijongo Marriott Recordsen diska labur bat grabatu zuten, Like the Devil (I will love you), biniloan baino editatu ez zena. 1996an bigarren diska luzea kaleratu zuten, Keep on Keepin´ on, oraingoan Bartzelonako Al.leluia Records estudioetan. 1998an Alemanian kontzertu batzuk eman ondoren taldekide batzuek taldea uztea erabaki zuten eta ondorioz taldearen ibilbidea amaitu zen. Egindakoa biribiltzeko 1998an hirugarren diska atera zuten, Ten Long Years bilduma[1].

Hamabost urtetako atsedenaldiaren ondoren 2013an berriz itzuli ziren hainbat kontzertu eman asmoz, baina berehala Everything is changing diska grabatu eta kaleratu dute.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iñigo Ortiz de Zárate - organoa eta gitarra
  • Ernesto García - gitarra
  • Zigor Akixo - batería
  • Iñaki "Igu" García - ahotsa eta armonika
  • Ruper Díez - baxua

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «The Allnighters» FanMusicFest (Noiz kontsultatua: 2017-07-22).
  2. (Gaztelaniaz) «The Allnighters: “Éramos una rara avis en la escena musical europea”» MondoSonoro 2016-11-08 (Noiz kontsultatua: 2017-07-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]