The Boys (2019ko telesaila)
- Artikulu hau telesailari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «The Boys».
The Boys (euskaraz: «Mutikoak»), 2019ko estatubatuar superheroi telesaila da. Garth Ennis eta Darick Robertsonen izenburu berdineko komikian oinarritua dago. 2019ko uztailaren 26ean Amazon Prime Video internet bidezko katean aireratzen hasi zen. Karl Urban, Jack Quaid, Antony Starr, Erin Moriarty, Dominique McElligott, Jessie T. Usher, Laz Alonso, Chace Crawford, Tomer Kapon, Karen Fukuhara, Nathan Mitchell eta Elisabeth Shue aktoreek antzeztu zuten.
Bost denboraldi egin ziren 2026an azken atala eman arte, baina pertsonaia (eta aktore) batzuek jarraipena izan zuten spin-off batzuetan, ekoizleek Vought Cinematic Universe deitu dutenean. Gen V izeneko spin-off The Boys bera amaitu aurretik kantzelatu zuten arren, Vought Rising iragarri zen 2027an estreinatzeko.[1]
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telesaila superheroiak ospearen eta famaren eraginpean jarrera ezberdinak hartzen dituzten mundu batean girotua dago, horietako batzuei ospea burura igo, beren buruak ustelkeria bidean jarri eta oraindik eta ospetsuago bilakatzeko gizateria arriskuan jarriko baitute.
"Mutilak" izeneko taldeak gizarteari kalte egiten ari zatzaien "Zazpiak" taldea geldiarazten saiatuko da, horrek dakartzan arriskuak kontutan hartu gabe. Zazpiak, azken batean, Vought deritzon enpresa baten marketin alderdi bat dira, gizakiak super-heroi bihurtzeko teknologia kimikoa asmatu zuen enpresa da Vought. Mutilei dagokienez, epiteto bat da, zeren emakumezkoak ere badira beraien artean.
Ameriketako Estatu Batuak dira telesailaren kokapena, 2020ko hamarkadarekin konexio politiko eta kulturalak egiten direlarik, bereziki 2. denboralditik aurrera.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Boys
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jack Quaid: Hugh "Hughie" Campbell
- Karl Urban: Billy Butcher, Billy Harakin edo Harakina euskarazko azpidatzi itzulietan.[2]
- Laz Alonso: Marvin, Mother's Milk, M.M., batzuetan Esne euskaraz.
- Tomer Kapon: Frenchie
- Karen Fukuhara: Kimiko
Hasierako 7 edo zazpiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpiak (The 7) esaten zaie super-heroien elitea osatzen dute Vought-eko talde korporatiboko hautatuei. Hauek dira lehen denboraldiko hasierako partaideak (gero aldaketak izan ziren):
- Erin Moriarty: Annie January / Starlight / Izar Argi euskaraz. Gero bat egiten du The Boys ongile taldearekin.
- Antony Starr: The Homelander, Herrizale.
- Dominique McElligott: Queen Maeve, Maeve Erregina.
- Jessie T. Usher: A-Train.
- Chace Crawford: The Deep, Sakon.
- Nathan Mitchell: Black Noir, Ilun.
- Alex Hassell: Translucent.
Beste superboteredun batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Colby Minifie: Ashley Barrett, Voughteko langilea, geroago superbotereak lortuko dituena.
- Aya Cash: Klara Vought / Liberty / Stormfront.
- Jensen Ackles: Soldier Boy.
- Claudia Doumit: Nadia Khayat / Victoria Neumann.
- Susan Heyward: Sister Sage, Sage Ahizpa.
- Valorie Curry: Misty Tucker Gray / Firecracker.
- Daveed Diggs: Oh Father.
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elisabeth Shue: Madelyn Stillwell, Voughteko zuzendari ordea.
- Giancarlo Esposito: Stan Edgar, Voughteko exekutiboa.
- Jennifer Esposito: Susan Raynor, CIAko agentea.
- Simon Pegg: Hughieren aita.
- Ann Cusack: Donna January, Starlighten ama.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Francisco, Eric. (2026-05-21). «So, What’s Next After ‘The Boys’?» Esquire (kontsulta data: 2026-05-23).
- ↑ Encodings, via Euskal. «The Boys (2019- )» AZpiTituluak.eus (kontsulta data: 2026-05-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]== Kanpo estekak ==}
- Eric Kripkek zuzendutako telesailak
- Eric Kripkek idatzitako telesailak
- Karl Urbanek antzeztutako telesailak
- Elisabeth Shuek antzeztutako telesailak
- Erin Moriartyk antzeztutako telesailak
- Antony Starrrek antzeztutako telesailak
- Dominique McElligottek antzeztutako telesailak
- Jessie Usherrek antzeztutako telesailak
- Chace Crawfordek antzeztutako telesailak
- Laz Alonsok antzeztutako telesailak
- Jack Quaidek antzeztutako telesailak
- Karen Fukuharak antzeztutako telesailak
- Jensen Acklesek antzeztutako telesailak
- Aya Cashek antzeztutako telesailak
- Nathan Mitchellek antzeztutako telesailak
- Colby Minifiek antzeztutako telesailak
- Claudia Doumitek antzeztutako telesailak
- Jeffrey Dean Morganek antzeztutako telesailak
- Cameron Crovettik antzeztutako telesailak
- Susan Heywardek antzeztutako telesailak
- Valorie Curryk antzeztutako telesailak
- Daveed Diggsek antzeztutako telesailak
- Eric Kripkek ekoitzitako telesailak
- Sony Pictures Televisionek ekoitzitako telesailak
- Amazon MGM Studiosek ekoitzitako telesailak
- Original Filmek ekoitzitako telesailak
- Amazon Videoren telesailak
- Zientzia-fikziozko telesailak
- Ameriketako Estatu Batuetako telesailak
- Ingelesez egindako telesailak
- Superheroiei buruzko telesailak
- New Yorken girotutako telesailak