The Eldorado
The Eldorado | |
---|---|
Central Park West Historic District | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatua | ![]() |
Hiri global | ![]() |
Borough | Manhattan |
Koordenatuak | 40°47′18″N 73°58′03″W / 40.7883°N 73.9675°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Erabilera | housing cooperative (en) ![]() |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Emery Roth (en) ![]() |
Estiloa | Art Décoa |
Solairuak | 30 |
Ondarea | |

The Eldorado New Yorkeko eraikin bat da, luxuzko etxebizitzena, Central Park West hiribideko 300. zenbakian kokatua, West 90. eta West 91. kaleen artean, eta Central Parkeko Jacqueline Kennedy Onassis Reservoir lakuaren gaineko ikuspegia dauka.
Hogeita hamar solairuko eraikin hau Art Déco estilokoa da, eta 1929tik 1931ra bitartean eraiki zen.
Central Parken ertzean kokaturiko beste zenbait etxebizitza-eraikin bezalaxe, hau ere, bere altueraren erdialdetik gora, bi dorretan erdibitzen da, eta horrek itxura bereizgarria ematen dio. Dorreen goialdeko apaingarriak Emery Roth arkitektoak diseinatuak dira.
Etxebizitzen jabetza-araubideari dagokionez, adierazi behar da eraikin hau housing cooperative (alegia, etxebizitza-kooperatiba bat) deritzenetakoa dela. Horrek esan nahi du elkarte edo korporazio bat dela eraikinaren jabea, eta ez bertako biztanleak. Azken horiek elkarte horren akzio-kopuru baten jabe dira, eta, akordio bat tarteko, eraikineko etxebizitza zehatz batean bizitzeko eskubidea daukate.