The Great Train Robbery
The Great Train Robbery | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Edwin Stanton Porter |
Argitaratze-data | 1903 |
Izenburua | The Great Train Robbery |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa baliorik ez |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | lapurreta filma, Westerna, ekintza-filma eta film mutua |
Iraupena | 12 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) ![]() |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Grabazio lekua(k) | New Jersey |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Edwin Stanton Porter |
Gidoigilea(k) | Edwin Stanton Porter |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Edwin Stanton Porter |
Konpainia ekoizlea | Edison Studios (en) ![]() |
Edizioa | Edwin Stanton Porter |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
The Great Train Robbery (euskaraz Tren Lapurreta Handia) 1903ko Edwin S. Porter estatubatuarrak zuzendu, ekoitzi eta idatzitako western film mutu bat da. 1896ko Scott Marble antzerkigilearen antzezlan batean oinarritua dago, gainera 1900ean Butch Cassidy bidelapurrak burututako tren lapurretan ere oinarritua egotea baliteke. Alfred C. Abadie, Broncho Billy Anderson eta Justus D. Barnes aktoreek antzeztu zuten.
Garai hartan Porter lanbidez Edison Studios ekoiztxean kameralaria zen.
Estatubatuar zinemako lehenbiziko ekintza filmatzat jotzen da, bai eta aurreneko western filma ere.
Western bat izan arren New Jerseyko Milltown udalerrian filmatu zen eta denera 8 sekuentzia eta 12 minutuko iraupena du.
Film honetako eszenan ospetsuenetako bat Justus D. Barnes aktorea pantailan eserita eta aurez-aurre ikuslegoari aurpegi mehatxagarriz begiratuz pistolarekin tiro egiten duenekoa da, eszena labur honek ez zuen argumentuaren kontakizunarekin inongo loturarik era filmaren hasieran ala amaieran pantailaratzen zen. Noski, zinemaren hastapenaren aroa izanik eta jendea oraindik ere zinemaren efektu bisual berriak ikustera batere ohitu gabea zegoenez, eszena hark ikusleengan sekulako zirarra eta harridura eragiten zuen, eta lagun gutxiko aurpegia zuen bibotedun pistolari hark tiro egitean ikusle asko izutu edo ustekabeak eraginda jauzi egin, eta zinemaren lasterka irten zenik ere egon zen, bere bizian arriskuan ikusi zuelakoan.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alfred C. Abadie: Sheriffa
- Broncho Billy Anderson: Bidelapurra / Bidaiari tirokatua / Tenderfoot Dancer
- Justus D. Barnes: Kamarari tiro egiten dion bidelapurra
- Walter Cameron: Sheriffa
- Donald Gallaher: Mutikoa
- Frank Hanaway: Bidelapurra
- Adam Charles Hayman: Bidelapurra
- John Manus Dougherty, Sr.: Laugarren bidelapurra
- Marie Murray: Dantzalekuko dantzaria
- Mary Snow: Neskatoa
- George Barnes (krediturik gabe)
- Morgan Jones (krediturik gabe)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1903ko film laburrak
- Edwin Stanton Porterrek zuzendutako film laburrak
- Edwin Stanton Porterrek idatzitako film laburrak
- Alfred C. Abadiek antzeztutako film laburrak
- Broncho Billy Andersonek antzeztutako film laburrak
- Justus D. Barnesek antzeztutako film laburrak
- Marie Murrayk antzeztutako film laburrak
- J. Barney Sherryk antzeztutako film laburrak
- Morgan Jonesek antzeztutako film laburrak
- Edwin Stanton Porterrek ekoitzitako film laburrak
- Ameriketako Estatu Batuetako film laburrak
- Western filmak
- Ekintza filmak
- Lapurreta filmak
- Burdinbideei buruzko filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako film mutuak
- 1870eko hamarkadan girotutako filmak
- Thomas Edison