Edukira joan

The Hitchhiker's Guide to the Galaxy (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Hitchhiker's Guide to the Galaxy (eleberria)
Datuak
IdazleaDouglas Adams (mul) Itzuli
Argitaratze-data1979ko urriaren 12a
Generoascience fiction comedy (en) Itzuli, science fiction novel (en) Itzuli eta umore-eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Hitchhiker's Guide to the Galaxy
ArgitaletxeaPan Books (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua

The Hitchhiker's Guide to the Galaxy («Galaxiako gida, auto-stopistentzat») Douglas Adamsek 1978an idatzitako eleberri bat da, egile horren The Hitchhiker's Guide to the Galaxy komediazko zientzia fikzioko saileko bost liburuetatik lehena (Eoin Colferrek idatzi zuen seigarrena). Jatorrian irrati sailtzat sortua, gerora liburuak, telebista saioa, bideo-joko bat eta 2005eko bertsio bat azaldu dira. Douglas Adamsek bertsio bakoitzerako apur bat moldatu zuen bere istorioa. Ez dago euskaratuta.

Saioa Arthur Denten abenturetan oinarritzen da. Gizon ingeles bat da, Londres inguruan bizi dena. Bere lagun Ford Prefectekin, Lurretik alde egiten du, vogonak izeneko arraza estralurtar batek Lurra suntsitu nahi baitu, autobide espazial bat egiteko. Vogonen ontzi batean sartuta Lurretik ihes egitea lortzen dute.

Vogonek espaziora jaurtitzen dituztenean, Zaphod Beeblebroxen ontzia agertzen da (Urrezko Bihotza, unibertso ezaguneko ontzirik azkarrena), eta erreskatatu egiten ditu. Zaphod Beeblebrox Forden erdi-lehengusua da, eta galaxiako lehendakaria. Harekin batera datoz Trillian, Arthurren andregai izana, baina Zaphodek kendu ziona, eta Marvin, androide paranoikoa, depresioa duen robot bat. Fordek Arthurri ordenagailua den gida bat erakusten dio, Autoestopista Galaktikoaren Gida, jakituria guztia duen liburua.

  • Arthur Dent: Gizakia da, eta beraren etxea bota egiten dute autobide bat egiteko. Filmean, bere andregaia, Trillian, Zaphod Beeblebroxek lapurtzen dio festa batean esanez: "Nahi al duzu erakustea nire espazio ontzia?". Arthurrek berriz pentsatzen du: "Nahi al duzu erakustea nire espazio ontzia? Nork konkistatzen du neska bat esaldi horrekin!".
  • Ford Prefect: Arthurren lagunik onena, nahiz eta estralurtarra izan, gizaki baten berdina da itxuraz. Autoestopista galaktikoaren gidarentzat lan egiten du, unibertsoko libururik salduena, eta pelikularen ikurra.
  • Zaphod Beeblebrox: Forden lehengusua edo anaia, presidente galaktikoa izan zen denbora labur batez. Gizaki forma du, eta Rockeko kantari batek bezala janzten da, bi buru ditu, bat inplantatua, zeba berak esaten duen bezala: "Burmuin bat baldin baduzu eta presidentea bazara, erotu egingozara". Hiru beso ditu, hirugarrena beti ezkutuan.
  • Trillian: Arthurren neskalaguna denbora batez, baina Zaphod Beeblebroxek kendu zion festa batean. Orduezkeroztik, Urrezko Bihotzean bizi da Marvin, Eddie eta Zaphodekin batera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]