The Kerryman

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Kerryman
Mota Eskualdeko albisteak
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1904
Hizkuntza Ingelesa
Argitaratze lekua Tralee (egoitza nagusia)
Ordezkaritzak:
Killarney
Listowel
Banaketa
Banatze-eremua Kerry konderria
Maiztasuna Astero

Twitter: kerryman_ie Edit the value on Wikidata

The Kerryman (euskaraz Kerrytarra) Irlandako hego-mendebaldeko Kerry konderriko astekari bat da. Ingeles hutsean argitaratu ohi du. Bere hedapena konderri horretara mugatzen da, bertako eskualdeko albiste eta berriak eman ohi dituelarik. 1904. urtean sortu zen, eta egoitza nagusia Tralee hirian du, halere Killarney eta Listowel udalerrietan ere tokian-tokiko ordezkaritzak ere baditu.

Astekari honek hiru argitalpen ezberdin ditu, konderriko hiru eskualdeetan banaturik: Iparraldeko Kerry, Hegoaldeko Kerry eta Tralee. Irlandako eskualde edo konderri mailako aldizkari irakurrienetako bat da: adibidez, 2004ko lehenbiziko sei hilabeteetan astero batez besteko 26.723 ale saldu zituelarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]