The Pale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1450ean Oholesiak barne hartzen zuen eremua, gorriz; urdinez, anglo-irlandar jauntxoen menpekoa lurraldeak; berdez, irlandarren menpekoak.

The Pale (irlanderaz, An Pháil, euskaraz Oholesia) edota English Pale (irlanderaz, An Pháil Sasanach; euskaraz, Ingeles Oholesia) XIV. mendearen amaiera aldera Irlandan normandiar edo ingeles inbasoreek Dublin inguruan irlandarren erasoaldietatik babesteko eraiki zuten gotorleku-eremua zen. Irlandako uhartearen ekialdeko kostaldeko lurralde estua zen, hegoaldean Dalkey udalerritik hasi eta iparraldean Dundalk eta Drogheda udalerrietan amaitzen zena, barnealdeko muga Leixlip eta Trim zituena eta iparraldean, Kells udalerriraino barneratzen zena. Haren barnean zeuden Townlands izenez ezagunak ziren udalerri askok ingeles eta frantsesezko izenak dituzte.

Oholesiak bere barne hartzen zituen lursailak oparoak eta lauak ziren, gotorlekuen defentsa lana erraztekoak. Merkataritza eta administrazioaren bidez, ingelesa eremu hartako hizkuntza nagusia bilakatu zen; haren aldaerarik hurbilenekoa egun Fingal barrutiko jendea mintzatzen den ingelesaren hizkera edo ahoskera da. XV. mendea arte, Ingalaterrako Erresumako erregearen agindupean egon zen Irlandako eremu bakarra izan zen: uharteko gainontzeko jaurerriak ingeles agintaritza onartzen zutela adierazteko, Ingeles Koroari zerga ordaintzera mugatzen ziren. Egoera ez zen aldatu Tudor etxea Ingalaterrako erregetzara heldu eta Kildareko dukerria konkistatu zuen arte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]