The Song Remains the Same

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

The Song Remains the Same Led Zeppelin britainiar rock taldearen kantu bat da. Kantua, 1973ko Houses of the Holy LPko lehen kantua da.

Houses of the Holyren hasiera, batzuentzat, Led Zeppelinen edozein bildumaren hasierarik hoberena da. Lehen kantua, The Song Remains the Same, sarrera instrumental bezala pentsatua izan zen, eta izatez, bere lan izenburuetako bat "The Overture" izan zen (beste batzuk Zep edo "The Campaign" izan ziren), Yardbirds taldearen kantu bat gogorarazten duten gitarrazko arreglu batzuekin, Tinker Taylor Soldier Sailor. Bakarkakoak indiar inspirazioko zati batzuk ditu.

Kantuaren letra munduko musikari eginiko omenaldi bat da, eta taldeak bere biretan zehar eginiko bidaien eta bizi izandako esperientzien oroitzapen bat. Kantuak nahiko arrakasta izan zuen, eta honek taldea bere film bakarra izen berarekin izendatzera animatu zuen. Filmea The Song Remains the Same deitu zen, eta 1973an New Yorkeko Madison Square Garden estadioan emandako kontzertua agertzen zen bertan, batzuk Led Zeppelinen kontzerturik hoberenetakotzat hartzen dutena. Jakina, izenburua filmearen soundtrackari ere eman zitzaion.