Madison Square Garden

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Madison Square Garden
Madison Square Garden.svg
Madisonsquaregarden.jpg
Kokapena
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Hiria  New York
Borough Manhattan
Koordenatuak 40° 45′ 02″ N, 73° 59′ 37″ W / 40.750555555556°N,73.993611111111°W / 40.750555555556; -73.993611111111Koordenatuak: 40° 45′ 02″ N, 73° 59′ 37″ W / 40.750555555556°N,73.993611111111°W / 40.750555555556; -73.993611111111
Historia eta erabilera
Jabea The Madison Square Garden Company
Kudeatzailea Altice USA
Kirola saskibaloia
Izotz hockeya
Erabiltzailea New York Rangers
New York Knicks
New York Liberty
St. John's Red Storm
Edukiera 19.812
Arkitektura
Arkitektoa Charles Luckman
Ellerbe Becket
Eraikitzailea Turner Construction
Egitura ingeniaritza Severud Associates
Webgune ofiziala

Madison Square Garden, ohi MSG laburtua, AEBetako New York hirian dagoen kirol pabilioi bat da. Toki horretan eraiki zen laugarren eraikina da. Lehen bi koliseoak Madison Plazan (Madison Square) egon ziren, nondik izena datorkion. Bigarrena bota eta hirugarren koliseo bat eraiki zen 50 kalea eta 8. etorbidearen arteko gurutzaketan. Egungo MSG 33. kalea eta 7. etorbidearen arteko gurutzaketan dago.

Egungo operazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo kantxa New York Knicks (gizonezkoen saskibaloia), New York Rangers (izotz hockeya) eta New York Liberty (emakumezkoen saskibaloia) taldeek euren etxeko partidak jokatzen duten tokia da. "Barnum anaien zirkua" ere hartzen du New Yorken ezartzen denean, Saint John unibertsitateko "Red Storm" saskibaloi taldearen partidak eta pertsona kopuru handia egotea eskatzen duen beste edozein gertakari, 2004ko Errepublikar Konbentzioa kasu.

MSGk boxeo borrokak ere hartzen ditu. Historiako borrokarik garrantzitsuenetako asko Madison Square Gardenen ospatu ziren. Don King eta Bob Arum promotoreek boxeoa Nevadako Las Vegas hirira eraman aurretik, Madison Square Garden zen boxeoaren meka. WWEk ditu estadio honetan borroka libre profesionaleko borrokak antolatzeko eskubidea.

Eserleku kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madison Square Gardenen eserleku kopurua bost mailatan banatzen da. Beherenengo mailako eserlekuak gorri kolorekoak dira, eta, jarraian, laranja, hori, berde eta urdin kolorekoak. Ikuskizunen batzuetan, are baxuagoa den maila bat jartzen da, "biribilgunea" deritzona. Kolore eskema hau ez da jarraikakoa izan "blue seats" (eserleku urdinak) esaera zaletuen jokaera basatiaren sinonimo baitzen, bereziki hockey partidetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko Madison Square Garden eraiki zen lokala New York Harlemekin lotzen zuen tren enpresaren pasaiari geltokia izan zen. Linea hau 1871n Grand Central Terminalera pasa zenean, tokia P. T. Barnumi saldua izan zen eta "Barnum's Monster Classical and Geological Hipodrome" izeneko hipodromo bihurtua. 1876an Gilmore's Garden izenarekin berrizendatua izan zen.

Madison Square Garden estadioaren barnealdea New York Rangers izotz hockey taldearen partida batean.

Willyam Henri Vanderbiltek izena Madisone Square Gardenera aldatu zion, eta koliseoa 1879ko maiatzak 26an berrireki zuen 26. kalea eta Madison etorbidearen arteko gurutzean. Lehen koliseoa txirrindularitzarako eraikia izan zen, eta bigarrena eraikitzeko bota zuten.

Bigarren Madison Square Garden Stanford Whitek diseinatu zuen, gero bertan hila izango zena. 1890ean ireki zuen eta 1925ean bota zuten arte mantendu zen. 1968ko otsailak 11n hirugarren Madison Square Gardenek bere ateak itxi zituen eta laugarren Madison Square Garden inauguratu zen, egungoa.

Madison Square Garden bertatik pasa ziren musika talde bikainen filmazioetarako erabili zen, Paul McCartney, Led Zeppelin bere The Song Remains the Same izeneko bere filmean, handik Cream taldea ere pasa zen bere agur kontzerturako, Carlos Santana ere zenbait aldiz pasa da handik, baita Eric Clapton ere bere barkako taldearekin, eta ospe handiko beste zenbait artista, Michael Jackson, Madonna, Lady Gaga, The Jonas Brothers, Taylor Swift, Miley Cyrus, Black Eyed Peas, Justin Bieber, The Who, KISS, Gorillaz, Arcade Fire, LCD Soundsystem, Rocío Jurado, Shakira eta Sandro kasu beste askoren artean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Madison Square Garden Aldatu lotura Wikidatan