There Must Be More to Life Than This

Wikipedia, Entziklopedia askea
There Must Be More to Life Than This
Freddie Mercuryren, Queenen eta Michael Jacksonen musika-lana
Egilea(k)Freddie Mercury, Queen eta Michael Jackson
Argitaratze-data1985
Ezaugarriak
Genero artistikoapop musika
Hizkuntzaingelesa
DiskoetxeaColumbia Records
Deskribapena
Honen parte daMr. Bad Guy
Ekoizpena
EkoizleaWilliam Orbit (en) Itzuli
[[Kategoria:William Orbit (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
HitzakFreddie Mercury
Bestelako lanak
MusikagileaFreddie Mercury

There Must Be More to Life Than This Freddie Mercuryren Mr. Bad Guy bakarkako albumeko zortzigarren abestia da, 1985eko apirilaren 29an argitaratua, Columbia Records disketxearekin.

Abestia, originalki, 1982ko Hot Space diskorako grabatu zen, baina ez zen sartu albumean, azkenean. Lehenago, Mercuryk Michael Jacksonekin grabatu zuen, dueto gisa, beste bi abestirekin batera, State of Shock (beranduago Mick Jaggerrek berriro landu zuena the Jacksonsen bertsio baterako) eta Victory, inoiz argitaratu ez zena.

Queenen eta Michael Jacksonen bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an Michael Jakson hil zenean, Brian May Queeneko gitarra-jotzaileak eta Roger Taylor bateristak Mercury/Jackson dueto guztiak bildu eta 2012an argitaratzeko plana egin zuten. Hala ere, Taylorrek esan zuen Michael Jacksonen eskubideen jabeekin negoziatzea ariketa oso zaila zela[1]. Uneren batean, adostu zuten There Must Be More to Life Than This abestia soilik argitaratzea.

Mercuryren eta Jacksonen grabazioan egon zen arazo nagusia izan zen Michael Jacksonenk llama bat eramaten zuela grabazioetara, eta llama bertan egoteko saiakera asko egiten zituela[2]. Jim Beach managerraren arabera, Freddiek esan zion "atera nazazu hemendik, llama batekin grabatzen ari naiz". Michaelek, aldi berean, Freddieren drogazaletasuna kritikatzen zuen, grabazioetan ere hartzen zituenak. Mercury, azkenean, Londresera itzuli zen eta grabazioa ez zen inoiz amaitu[3][4].

Argitaratutako bertsioak William Orbiten nahasketa darama, jatorrian Hot Space diskorako erabili zen Mayren gitarrarekin, Taylorren bateriarekin eta John Deaconek baxuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Foster, Alistair. (2014-08-29). «Freddie Mercury’s duet with Michael Jackson could be rocking you» www.standard.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  2. (Ingelesez) Chang, Rachel. «Michael Jackson and Freddie Mercury: The Surprising Reason They Never Released Their Duets» Biography (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  3. (Ingelesez) «Freddie Mercury angered by Jacko's chimp» au.launch.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Ingelesez) Locker, Melissa. (2013-07-29). «Michael Jackson and Freddie Mercury: Three Duets Coming Out This Fall» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]