Theremin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Theremin musika-tresna.

Theremin delakoa ("Zeremin" ahoskatua), jatorriz eterofonoa, thereminofonoa, termenvox edo thereminvox deitua, musikariaren kontaktu fisikoaren beharrik gabe jotzen den lehenbiziko musika-tresna elektronikoetako bat da. 1920ean Lev Theremin errusiar musikari eta asmatzaileak sortu eta 1928an patentatu zuen, haren abizenetik datorkio bere izendapen ezagunena.

Musika-tresna metalezko bi antenez osatua dago, hauek musikariaren eskuen kokapen erlatiboa atzematen dute, oszilatzaileen bidez esku batez frekuentzia kontrolatzen da eta besteaz bolumena. Thereminaren seinale elektrikoak anplifikatu eta bozgorailu batera igortzen dira.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Theremina honako filmeen soinu bandan jotzen da: Spellbound (1945), The Lost Weekend (1945) eta The Day the Earth Stood Still (1951).

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Midsomer Murders britainiar telesailaren soinu bandan jotzen da.

The Big Bang Theory umorezko estatubatuar telesailaren atal batean, Sheldon Cooper pertsonaia xelebreak bere pisukide edo adiskideak gogaitzeko jotzen duen musika-tresna da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Theremin Aldatu lotura Wikidatan