Throw Momma from the Train

Wikipedia, Entziklopedia askea
Throw Momma from the Train
Jatorria
Argitaratze-data 1987
Jatorrizko izenburua Throw Momma from the Train
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bidea Eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoa film komikoa eta Krimenezko filma
Iraupena 88 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Danny DeVito
Gidoigilea(k) Stu Silver (en) Itzuli
[[Kategoria:Stu Silver (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Billy Crystal
Danny DeVito
Kim Greist
Kate Mulgrew (en) Itzuli
Anne Ramsey
Annie Ross (en) Itzuli
Branford Marsalis
Olivia Brown
Oprah Winfrey
Peter Brocco
Rob Reiner
Randall Miller
Bruce Kirby
Raye Birk



[[Kategoria:Kate Mulgrew (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Annie Ross (en) Itzuli antzeztutako filmak]]







Ekoizpena
Ekoizlea Larry Brezner (en) Itzuli
[[Kategoria:Larry Brezner (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Orion Pictures
Edizioa Michael Jablow (en) Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea David Newman
Argazki-zuzendaria Barry Sonnenfeld
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Los Angeles
Historia
Nominazioak Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
60. Oscar Sariak

Anne Ramsey

IMDB: tt0094142 Filmaffinity: 265411 Allocine: 54883 Rottentomatoes: m/throw_momma_from_the_train Mojo: throwmommafromthetrain Allmovie: v49814 TCM: 93210 Metacritic: movie/throw-momma-from-the-train TV.com: movies/throw-momma-from-the-train Netlix: 60011462Edit the value on Wikidata

Throw Momma from the Train (euskaraz Bota Ezak Amatxo Trenetik) 1987ko Danny DeVito estatubatuar zinema zuzendariare komedia beltza filma bat da. Danny DeVito berak, Billy Crystal eta Anne Ramsey aktoreek antzeztu zuten.

Izenburua 1956ko Mama from the Train (A Kiss, A Kiss) ("Amatxo Trenetik (Muxu Bat, Muxu Bat") abestiari zor dio. 1951ean Alfred Hitchcockek zuzendutako Strangers on a Train ("Ezezagunak Trenean") film ospetsuan oinarritua da, izan ere, filma horrekiko omenaldi gisa hartan protagonista izan zen Farley Granger aktoreak honetan agerpen labur bat izan zuen. Anne Ramsey aktore beteranoak burututago antzezpenari esker Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Larry Donner (Billy Crystal) sorkuntza krisialdian dagoen idazlea da, hori gutxi ez balitz, bere emazte ohia den Margaret (Kate Mulgrew) idazle arrakastatsua izatea jasan beharra du. Bitartean, Larryk ikasleei idazketa eta sorkuntza ikastaroak irakasten dizkie. Donner eta bere ikartaroetako ikasle barnerakoia den Owenek (Danny DeVito) gauza amankomun bat dute: euren bizitzetako emakumeek bi gizonak zoratzekotan dauzkate. Margaret Donnerrek Larryri bere eleberria ohostu eta best seller arrakastatsu bat argitaratu du, aldiz, Owenen ama (Anne Ramsey), bere semea etengabeko inpernu batean biziarazten duen ozpindutako adineko emakumea gizatxarra da.

Honeela bada, Owenek bi arazoak jokaldi batean kitatzeko ideia izan du: berak Margaret akatu eta Larryk bere amatxoa akatuko du. Itxuraz, bien arteko loturarik gabeko hilketak ... baina Margaret hiltzean, Owenen atrealdi honetaz ez dakien Larry inongo koartadarik gabe gelditu eta hilketaren susmagarri bikaina bilakatuko da. Hortaz, nahi ala ez, Larryk Oweneen amatxoa hiltzera derrigortua egongo da, batere erraza ez den gauza, atsoa uste baina izaera kaskar eta gogorrekoa baita.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]