Tindaketa bakun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tindaketa bakuna bakterioak edo beste zelula batzuk mikroskopio optikoan ikusteko erabiltzen den prozedura da, tindaketen artean errazena. Tindagai edo koloratzaile bakarra erabiltzen da, izaera basikoa duena, eta zelularen elementu azidoei lotzen zaizkiona (esaterako, zelula nukleoan dauden azido nukleikoei). Tindaketa honetan gehien erabiltzen diren tindagaiak metileno urdina, kristal-morea eta safranina dira.

Prozedura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelulen tindaketak haien kontrastea areagotzen du, mikroskopioan hobeto ikus daitezen.

Aukeratutako tindagai basikoaz (metileno-urdinaz, kristal-moreaz...) bustitzen da prestakina, eta minutu bat uzten da. Prozesu osoa honako hau da:

  • porta gainean dagoen prestakin lehorrari koloratzailea gehitu
  • utzi minutu bat
  • urez ikuzi
  • prestakina lehortu eta behatu mikroskopioan

Tindaketa honen bitartez mikrobiologoak bakterioen itxura eta forma azter dezake. Tindaketak ez du balio, ordea, bakterioen egiturak ikusteko (kapsula, zelula horma, endosporak...).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]