Edukira joan

Tinis

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tinis (Thinis, This edo Tis) Antzinako Egiptoko herri baten izena da, Abidosetik gertu kokatua, Goi Egipton.

  • Izen egiptoarra: Cheni. Izen greziarra: Tinis, Tis. izen arabiarra: Al-Birba?

Manetonen epitomeetan, Tis, Tinitar Konfederakuntzaren hiriburutzat eta lehen eta bigarren dinastietako faraoien bizilekua. Horregatik, dinastia hauei, tinitar deitu zitzaien. Aro honi Tinitar garaia ere deitu zitzaion, eta, eskualdeari, Tinitar nomoa.

"Hildakoen izpirituen eta erdijainkoen ondoren, lehen errege etxeak zortzi errege izan zituen, horietatik lehena, Menes Tisekoa, 62 urtez errege izan zelarik". Julio Afrikano

Antzinako Tinisen kokapena, ezezaguna da, baina, beharbada, Girgatik gertu egongo zen, Abidosetik hamabost kilometro inguru iparraldera, edo Al-Birba edo El-Birbeh herritik gertu, hogei bat kilometro iparmendebaldera, baina ez da hori ziurtasun osoz frogatuko duen froga arkeologikorik aurkitu.

Antzinako nekropoli baten hondarrak daude Naga ed-Deirren ondoan, gaur egungo Girgaren parean, aro aurredinastikotik Inperio Ertainerarteko hilobiekin, azken garai honetan, Tinisen eragina gainbehera etorri zelarik, ondoan zuen Abidos hiriaren eraginaren ondorioz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]