Tipometro

Wikipedia, Entziklopedia askea
20. mende amaierako tipometro bat, Euskal Herriko Unibertsitateko kazetaritza ikasketetan erabilitakoa.

Tipometroa erregela mota bat da, prentsa idatziaren eta arte grafikoen maketazioan erabili ohi zena. Alde barean normalean zentimetro edo milimetroak markatzen zituen, baina beste luzera batzuetan, puntu edo zizeroen araberako neurri desberdinak adierazten ziren, ohiko neurri tipografikoak, alegia.

Tipometroa erabilita, maketatzaileak edo baita kazetariak ere, kalkulatu zezakeen paperean ematen zitzaion espazioan, tipo jakin batean (10 puntukoa, adibidez), zenbat hitz edo karaktere idatzi beharko zituen, gutxi gora-behera.

Euskal Herriko Unibertsitateko kazetaritza ikasketetan tipometroak erabili ohi ziren 1980ko eta 1990eko hamarkadetan.

20. mendearen amaierako auto-edizio tresnekin eta informatizazioarekin, tipometroen premia desagertu egin da: maketazio edo edizio programa desberdinek espazio jakin batean zenbat karaktere behar diren zuzenean kontatzen dute; edo WYSIWYG interfazeei esker, testua itsatsirik, grafikoki ikusten du maketatzaile edo idazleak, espazioa soberan duen ala falta zaion.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]