Asunción Klinika
Itxura
(«Tolosako Klinika» orritik birbideratua)
Asunción Klinika | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′27″N 2°04′08″W / 43.140789°N 2.068967°W |
Kontaktua | |
Helbidea | Ctra. Izaskun, 9 |
E-posta | mailto:info@clinicadelaasuncion.com |
Telefonoa | tel:+34-943-69-70-00 |
Asunción Klinika Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen klinika pribatu bat da. Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailarekin adostutako akordioaren bidez Tolosaldea eskualdeko ospitalearen osasun zerbitzua ere eskaintzen du, alegia, 27 udalerritan banaturiko 65.000 biztanleei.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uzturre mendiaren magalean dago, N-1 autobidearen gainean eta Izaskunera joateko errepidearen lehenbiziko maldetan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko medikuntzaren historia»
1967. urtean sortu zen Tolosaldeko erditze kasuei arreta emateko. 70 eta 80ko hamarkadetan, ordea, medikuntzako beste zenbait arlotan sorturiko beharrak zirela eta, zabalkuntzak egin ziren.