Tomasa Tito Condemayta

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Tomasa Tito Condemayta
Bizitza
JaiotzaAcomayo (en) Itzuli, 1740
HeriotzaWasabi1781eko maiatzaren 18a (40/41 urte)
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea

Ana Tomasa Tito Condemayta (Acos, Peruko Erregeorderria, 1740 - Cusco, 1781eko maiatzaren 18a) independentzia hispanoamerikarraren aitzindaria izan zen. Zeregin garrantzitsua izan zuen Peruren historian eta Tintaren matxinadan parte hartu zuen.[1] Túpac Amaru II.arekin eta Micaela Bastidasekin batera exekutatu zuten.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tomasa Acos herrian jaio zen.[3] Noblezia inkaikoaren ondorengoa, Sebastián Tito Condemayta jauntxo eta aillu klanaren alkatearen eta Alfonsa Hurtado de Mendozaren alaba izan zen.[4] Tomasa «leinu eta botere ekonomiko handiko emakumea» izan zen. Faustino Delgado espainiarrarekin ezkondu zen.[4]

Tupac Amaru II.aren iraultza hastean, Tomasa izan zen bere herriaren idealak defendatu zituen emakume bat, benetako heroitzat hartzera iritsi arte.[5][6] Túpaci 1780ko matxinadan lagundu zion maila militar goreneko pertsona zen.[5]

Tomasa Tito Condemayta harrapatu zuten Espainiako indarrek, Micaela Bastidas eta Tupac Amaru II.arekin batera. Hiltzera zigortu zuten, itota, mingaina moztu eta gero, eta irainak eta torturak jasan zituen.[7][8] Gorpua zatikatu egin zuten, agintari kolonialek inguruko hainbat herritan sakabanatzeko; burua, berriz, Tupac Amaruren ondoan estaka batean egon zen, Acosko plazan, etorkizuneko matxinada-saiorik gerta ez zedin. Gainera, modu nabarmenean erakutsi zuten.[9] Tupac Amaru lider menderakaitzarekin batera jasan zuen exekuzio gogorrak eta hain modu gordinean martirizatu izanak erakusten du matxinadan maila handia zuela.

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2020an argitaratu zen Tomasa Tito Condemayta: Una historia de valor y coraje haurrentzako liburua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Proponen declarar a Tomasa Tito Condemayta como precursora de la independencia» elperuano.pe (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  2. (Gaztelaniaz) «Tomasa Tito Condemayta, en pie de lucha» Fundación BBVA Perú (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  3. Pedro de Angelis. Colección de Obras y Documentos relativos a la Historia antigua y moderna de las provincias del Río de la Plata: Descripción de las Misiones, al Cargo del Colegio de Nuestra Señora de Los Ángeles de la Villa de Tarija, Volumen 5. Imprenta del Estado, 1836. Página 40. Consultado el 17 de octubre de 2021.
  4. a b Actas del Coloquio Internacional, "Túpac Amaru y Su Tiempo." Comisión Nacional del Bicentenario de la Rebelión Emancipadora de Túpac Amaru (Perú), 1982. Página 335. Consultado el 17 de octubre de 2021.
  5. a b Untitled - Congreso Congreso de la República. Consultado el 17 de octubre de 2021.
  6. Martín de Murúa. Los orígenes de los inkas, crónica sobre el antiguo Perú. Librería e Imprenta D. Miranda, 1946. Página ii. Consultado el 17 de octubre de 2021.
  7. Tomasa Tito Condemayta: la indómita cacica que arrasó al yugo español Diario La República. Consultado el 17 de octubre de 2021.
  8. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman XX izeneko erreferentziarako
  9. Cohen Suárez 2016, 158 orr. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cohen Suárez, Ananda (2016). Heaven, Hell, and Everything in Between: Murals of the Colonial Andes. University of Texas Press. ISBN 9781477300459
  • Herrera Cuntti, Arístides (2004, 2006). Divagaciones históricas en la web, Libro 1. Chincha: AHC Ediciones Perú. ISBN 9972-2908-1-6 ISBN 978-9972-2908-1-7, Bookland EAN-13: EAN 9789972290817; Depósito Legal Nº 2006-10934 en la Biblioteca Nacional del Perú. 
  • Herrera Cuntti, Arístides (2004, 2006). Divagaciones históricas en la web, Libro 2. Chincha: AHC Ediciones Perú. ISBN 9972-2908-2-4 ISBN 978-9972-2908-2-4, Bookland EAN-13: EAN 9789972290824; Depósito Legal Nº 2006-10935 en la Biblioteca Nacional del Perú. 

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]