Topic on Wikipedia:Txokoa

Jump to navigation Jump to search
Itsukinoa (eztabaidaekarpenak)

Elodie Baffaliori buruzko orria sortu nahi dut. Baina nik izenburu nagusi bezala " Lankide: Itsukinoa" ageri zait. Hau horrela ikusten al duzue kanpotik? Hori da nire erabiltzaile izena. Ez nuke nahi kanpotik ikustea. Nola ezaba dezaket? Ala kanpotik ez da deus ikusten? Nire ustez hor joan behar luke ELODIE BAFFALIO izenak. Ez dakit hau nola egin. Bueltaka ari naizen arren. Eskerrik asko zuen aholkuengatik.

Assar (eztabaidaekarpenak)

Kaixo @Itsukinoa. Konpondu dizut arazo eta Elodie Baffalio artikulua sortu dut. Zuzenketa batzuk egin ditut. Kontuan izan batez ere letra lodia izenburuan soilik erabili behar dela Wikipedian.

Itsukinoa (eztabaidaekarpenak)

Milesker.

Non zegoen akatsa izenburuari dagokionez? Jakin min hutsa hurrengo aldi baterako.

Assar (eztabaidaekarpenak)

Zure orrian zegoen edukia moztu dut, orri berria sortu eta orri berrian itsatsi dut, besterik ez.

Orri berria sortzeko nahiko da orriaren izenburua bilatzailean sartzea, adibidez "probaleku" hitza, eta aurkitzen ez duenean, zera esaten du behean: "Sortu probaleku orria wiki honetan!", "probaleku" gorriz markatuta dagoela. Sakatu gorri horretan eta idatzi edukia.

Itsukinoa (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko !!

Orain beste zailtasun batekin egin dut topo. Argazki pare bat igo nahi dut, niri bidalitakoak dira. Ez dira nik ateratakoak. Antza denez, bada " galeria" delako tokiren bat, bertan argazkiak gordetzeko baina hor nabil bueltaka.....Nola txerta ditzaket?

Assar (eztabaidaekarpenak)

Argazkiak zureak ez badira, norenak diren esan behar duzu, eta kontuan izan copyright gabe igotzen direla, CC lizentzia batekin. Alegia, edozeinek har ditzake argazki horiek eta nahi duen bezala erabili. Beraz, esaiozu argazkien egileari.

Wikimedia Commons-era igotzen dira: https://commons.wikimedia.org/wiki/Special:UploadWizard


Assar (eztabaidaekarpenak)

Igo ondoren, euskarazko wikipediako artikuluan txerta daitezke.

Itsukinoa (eztabaidaekarpenak)

Ahh.....primeran! Lehenik, commons horrera!!! Mila mila esker!!!

"Laguntza guneko galdera honi buruz: Lankide:Itsukinoa" mezuari erantzun