Topic on Lankide eztabaida:Theklan

Gargamel Gaiztoa (eztabaidaekarpenak)

Egun on Theklan; berriki Patxa plazari buruzko orria sortu dut eta galdera bat pausatu nahi nizuke: nola egin infotaula eta koordenatuak gehitzeko? (adb. "Askatasunaren plaza (Baiona)" orrikoa bezalakoa). Bestalde, nik neuk argazki bat ateratzen badiot plazari, gero argazki hori Commonsera igo eta artikulua ilustratzeko baliatzen ahal nuke? "Fair use" artikulua irakurri dut baina ez dut argi... Milesker!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Berez nahikoa da "Eraikin infotaula" txantiloia sartzearekin, baina datuak Wikidatan izan behar dira dena ondo agertzeko: https://www.wikidata.org/wiki/Q20492942. Eta hor korapilotuko zaizu. Saiatuko naiz laguntzen.

Bestetik, argazki bat baldin baduzu, igo dezakezu Commonsera eta erabili arazorik gabe. "Fair use" ez dagokio honi, hori AEBko legeetarako da. Hemen nahikoa da igotzea eta agertzen zaizun lizentzia (cc-by-sa-4.0) ematea. Arazorik baduzu, esan.

Gargamel Gaiztoa (eztabaidaekarpenak)

Ados, milesker!

Honi loturik, "Pannecau karrika" orrirako ere taula ezartzen saiatu naiz, baina ez dut lortu... Wikidata orri hau sortu dut: https://www.wikidata.org/wiki/Q82025092, baina gero nahiz eta "eraikin infotaula" ezarri orrian, ez du loturarik egiten... ez dakit nola egin...

Theklan (eztabaidaekarpenak)
"Gargamel Gaiztoa lankidearen galderak (2)" mezuari erantzun