Topic on Wikipedia:Txokoa

Module:Wikidata ordezkatzeko Module:WikidataIB sortzea

6
Assar (eztabaidaekarpenak)

Aupa. Ikusi dut ingelesezko wikipedian https://en.wikipedia.org/wiki/Module:WikidataIB ari direla erabiltzen jadanik zaharkituta geratu omen den 'Module:Wikidata' ordez. @Theklan, 'Module:Wikidata' zuk sortu zenuenez, berri hau ere zuk sortu al dezakezu?

Uste dut (ez nago ziur) WikidataIB moduluko funtzionaltasun bat behar dudala udalerrien urte jakin bateko populazio bat eskuratzeko, adibidez, Galdakaoko 2019ko populazioa (eta ez beste urteetakoak). Udalerrien infotaulak eguneratu nahiko nituzke horrela.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Module:Wikidata berbera ez dugu erabiltzen. Gureak katalanezkoa erabiltzen du, askoz hobea, eta ingelesezkoak gainditzen dituela.

Zuk eskatzen duzuna egiteko badago aukera gure moduluarekin. hala ere, zer nahi duzu, urte zehatz bat edo azken urtekoa?

Assar (eztabaidaekarpenak)

Txantiloi:Bizkaiko udalerri infotaula modukoetan biztanleriaren datuak wikidata bidez automatikoki eguneratu nahi ditut, orain arte egiten den moduan egin ordez. Horretarako, kasu honetan, 2019ko eta 2018ko biztanleria datuak eskuratu beharko nituzke.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ados, begiratuko dut nola egin daitekeen, baina gure modulua askoz hobea da ingelesezkoa baino.

Assar (eztabaidaekarpenak)

Ba al dago modulu horren sintaxia ikasteko gidarik edo... Nik neuk egin ahal izateko horrelako garapenak.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, Modulu:Wikidata berak dokumentazioa du (ez dago gaurkotua). Bestela, katalanezko bertsioa denez, han guzti guztia dago gaurkotua. Kasu honetan beste gauza bat egin dut (katalanek txibatuta): titleparts hitz magikoa erabili.

"Module:Wikidata ordezkatzeko Module:WikidataIB sortzea" mezuari erantzun