Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Orain denbora bat hasi ginen Biblia maketatzen Wikitekan. Unibertsitateko ikasle baten laguntzarekin (eta @Ksarasola irakaslearen ekimenez), gertuago gaude jada lan hori amaitzeko. Horregatik, aldaketa bat egin dut {{Biblia}} txantiloian. Lehen kanpoko zerbitzua zen Biblija-ra zuzentzen zuen, eta orain Wikitekara joango da, bertsetak markatzeko sistema berritzaile batekin.

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

EDERTO! Ea laster erakusten diguzuen sistema berritzaile horren adibide bat.

Aupa @Theklan, aupa @Josuloi01 !

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

Xelebrea da, bai, bertset horren testua:

"Barrabilak zanpaturik dituenak nahiz irenduak ez du esku hartuko Jaunaren batzarrean."

Zer esan nahi du "irendu" horrek?  ;-)


Ederra da Txantiloia.

Hau jarri:{{biblia|Dt|23|2}}

Eta Dt 23:2 horretan klikatuta zuzenean doa Wikitekako esaldira.

Twitterretik ere erabil dateke, ez da? Adibide bat?


Zer esan? ... Has 1:3

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Twitterren erabili dezakezu lotura, bai. Ezin da jarri zuzenean Has 1:3 eta lortu. Baina... @Birasuegi... ea lortzen dugun hori ere!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Dagoeneko Biblia osoa (Itun Berria falta zen) maketatuta dago. Akats txiki batzuk egon daitezke oraindik, baina bertset guztiak zitatzeko aukera dago.

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

Oso ondo geratu da. ZORIONAK @Theklan, eta @Josuloi01 !


Wikipediatik kanpo ere erraza da Bibliako bertset bat lortzea. Interneteko URL helbidean aldatu bukaera.

Adibidez, "Hasiera" liburuko 1. ataleko 3 bertseta:

... Hasiera#1:3

https://eu.wikisource.org/wiki/Biblia/Hasiera#1:3

Adibidez, "Mateo" liburuko 10. ataleko 29 bertseta

... bukaeran jarri: Mateo#10:29

https://eu.wikisource.org/wiki/Biblia/Mateo#10:29

Beraz, liburuaren izena eta nahi den bertsetaren erreferentzia besterik ez da jakin behar. Liburu guztien izenak hemen ikus daitezke: https://eu.wikisource.org/wiki/Biblia

Bibliarekin egin den bezala, asko erabiltzen diren beste liburu batzuekin ere egin liteke.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beste libururik horrela egituratuta dagoena ez zait bururatzen. Paragrafotan dagoen liburu historikoren bat, akaso. Korana ere izan daiteke, baina ez dago euskarazko Koran librerik.

"Aldaketak Biblia zitatzeko txantiloian" mezuari erantzun