Topic on Wikipedia:Txokoa

Txikillana (eztabaidaekarpenak)

Kaixo lagunak,

Ez dakit hau galdera honetarako leku egokia den, baina bestela esango didazue nora jo. Wikimedia Commonsen kargatutako irudi batzuen autoretzari buruz da. Garai hartan Wikipedian nire lehen pausoak ematen ari nintzen, eta gauza hauek argi ez nituelako, akats bat egin nuen: gure espeleologia taldearen autoretzakoak diren argazki batzuk, nire izenean igo.

Taldean ez didate sekula arazorik ipini, badakitelako zergatik egin nuen; baina egia esan, argazkiotako batzuk leku askotan erreproduzitzen ari dira, eta ikusten nabil etorkizunean kanpoko jendearekin arazoak izan ditzakedala, autoretza “faltsu” horren kontura. Horregatik, asunto hau konpondu nahi dut. Gauza sinplea da berez: arazo hau duten zazpi argazkiei, “Txikillana”ren autoretza kendu, eta “AdesSpeleo”ren autoretza ipini.

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:ATXURRA_(33)_copia.jpg

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:ArmintxeDibujoA3.jpg

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:ATXURRA_(6).jpg

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Sistema-lami%C3%B1as-armi%C3%B1a.jpg

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Sistema-lami%C3%B1as-armi%C3%B1a-2.jpg

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Torca-Carlista-2009-Josu-Granja.jpg

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Atxurra-Horses.jpg

Bi kontuak (Txikillana eta AdesSpeleo) nik neuk kudeatzen ditut, eta argazki guztien orijinalak ere neuk ditut. Baina zalantzak ditut, hau teknikoki nola egin beharko nukeen.

Okurritzen zaidan lehen prozedura hau da: argazki bakoitzaren “aldatu” atalean sartu, eta kodearen gainean zuzenean idatzi, author=[[User:Txikillana|Txikillana]] ipintzen duen lekuan, author=[[User:AdesSpeleo|AdesSpeleo]] idatzita.

Baina ez dakit... errazegia iruditzen zait! Zalantzak ditut, ea prozedura sinple honekin nahikoa ote litzatekeen, edo nolabaiteko arazorik ekar dezakeen. Zuen aholkua eskertuko nuke!

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Egun on Txikillana, nire ustez erraza eta kontraesanik gabea duzu hauxe egiten baduzu:

Zure Txikillana profila hutsik dago. Bete ezazu adieraziz nor zaren eta zer egiten duzun eta beste kontu bat duzula: AdesSpeleo. Adierazi zuk kudeatzen dituzula bi kontuak. Gero, aldatu argazki horietako izenak.

Admin bat baldin badatorkizu, esaiozu egoera eta segur aski parentesi artean edo aldamenean jar daiteke AdesSpeleo.

"Commons autoretzak konpontzen" mezuari erantzun