Topic on Wikipedia:Txokoa

Bixintxo (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

Ohartu naiz erabiltzaile batek Bizkaiko mendi batean (Q12254156), izen bereko Gipuzkoako mendi baten datuak gehitu zituela, datuok ezabatu ditut eta wikidatan item berri bat ere gehitu dut (Q120402969) mendi honen artikulua egite aldera, baina izen bera dutenez argipen orri bat beharko luketela ulertzen dut eta ez dakit nola egin dezakedan. Mila esker aldez aurretik!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, pauso gutxi batzuk jarraituz lortu dezakezun zerbait da:

  1. Mugitu Arrola artikulua (Tresnak > Ekintzak | Mugitu) eta jarri izen berria, adibidez Arrola (Bizkaia)
  2. Joan berriro Arrola artikulura, eta irekiko zaizu Arrola (Bizkaia)... goian, tituluaren azpian, izango duzu Arrola irekitzeko lotura bat.
  3. Artikulu hori editatu eta idatzi behar direnak. Tartean, jarri Arrola (Gipuzkoa).
  4. Azkenik, beste artikulu hori ere sor dezakezu.
Bixintxo (eztabaidaekarpenak)

Mila esker! ;)

"Argipen orrialde baten beharra" mezuari erantzun