Edukira joan

Topic on Wikipedia:Txokoa

Euskal Herriko historia 100 objektutan: eztabaida

1
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Egun on, Jarraitzen dugu "Euskal Herriko historia 100 objektutan" proiektuarekin, eta hainbat museo eta instituziorekin egon ostean, osatu dugu nolabaiteko 100 objekturen zerrenda bat. Ez dago guztiz finduta, museo batzuekin oraindik egon behar garelako, baina irizpide batzuk jarraituz lortu dugu zerbait.

Atari:Hezkuntza/Euskal_Herriko_historia_100_objektutan/Parte_hartu orrian argitaratu dugu proposamen bat, azalduz zein irizpide jarraitu den, objektua non dagoen eta zein izan daitekeen eta zein pasarte historiko kontatu nahi dugun.

Eztabaidarako irekita dagoenez, gustatuko litzaidake zuen ekarpenak jasotzea. EWKEk, bere aldetik, museo eta unibertsitateko adituekin ere jarraituko du hau eztabaidatzen, eta guztion ekarpenak batzen saiatzen. Gero eta parte-hartze handiagoa, orduan eta ederragoa izango da proiektua.

Objektu bat proposatu nahi baduzue, gogoan izan zein kendu ere esan behar duzuela (100 izan behar dira). Eta saiatu, mesedez, lurralde oreka ere kontuan hartzen. Zentzu horretan, Ipar Euskal Herrian dagoen beste museo/objektu bat proposatzen baduzue, asko eskertuko du proiektuak (hori bai, zein kendu ere esan beharko duzue).

"Euskal Herriko historia 100 objektutan: eztabaida" mezuari erantzun